Saltatu nabigazioa

Zelula, bizi-unitatea

Lynn Margulisen irudia Wikipedian: Lynn Margulis, SINC, CC-BY-1.0, doako aplikazioarekin egindako karikatura: myedit

Kaixo! Nire izena Lynn Margulis da, eta biologo ezaguna naiz. Betidanik iruditu zait interesgarria izaki bizidun guztion (gizakiok barne) oinarrizko elementu hau: zelulaProiektu honen bidez, zelularen mundu zoragarrian sartuko gara, eta nik gidatuko zaituztet egin beharreko ataza guztietan.

Gainera, joko moduan egingo dugu. Gure protagonista taula bat izango da, eta zenbait proba izango ditugu markatuta bertan. Proba horiek taldean ebatzi beharko ditugu, ezagutzak lortzeko eta azken probetara iristeko. Azken proba horietan, jokoan jarriko dugu ikasitakoa, eta zelula baten maketa eta zelulei buruzko kontakizun bat egingo ditugu. 

Murgiltzen hasteko, bideo polit hau eta oinarrizko informazioa ikusiko ditugu:

Frank Gregorio. Introduction to Cells (YouTubeko Litzentzia estandarra)

Izaki bizidunetan zer-nolako aniztasuna dagoen begiratzen dugunean, ugaztun handietatik hasi eta bakterio txikienetaraino, ez gara jabetzen zein berdinak garen funtsean. Guztiok ditugu bioelementu berdinak, eta izaki bizidun guztiok oinarrizko funtzio berberak egiten ditugu: elikatu, harremanetan jarri eta ugaldu. Hala ere, bizitza definitzeko, badugu hirugarren ezaugarri bat ere, oso garrantzitsua; egitura-unitate komuna dugu: hain zuzen, gure protagonista, zelula.

Zelula izaki bizidun guztion unitate morfologiko eta funtzionala da. Izan ere, esaten da zelularen lehen elementu kimikoak antolatu zirenean hasi zela bizitza, egitura itxiak osatu eta erreplikatzen hasi zirenean.

Zelula batzuk beren kabuz bizirauteko gai diren sistemak dira; horregatik, badira zelula bakar batez osatutako organismoak, zelulabakarrak izenekoak. Hala ere, zelulak gai izan dira beren formak eta funtzioak eboluzionatzeko; eta, ondorioz, egitura gero eta konplexuagoak osatu eta organismo zelulaniztunak sortu dituzte; organismo zelulaniztun horien taldean gaude gu, gizakiak.

Proiektu honetan, Biologiako gai VIP hau ikertu eta sakon aztertuko dugu: zelula.

Aurrera zelulamaniakoak!

Ezer baino lehen, jarraibideak argi ulertzeko denbora hartuko dugu "ikaskuntza-ibilbidean".


CC BY SA

Biologiako EDIA proiektuaren hezkuntza-baliabide irekia, (Cedec)
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako.
Egilea: Pilar Etxebarria Rotaetxe

...

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)