Saltatu nabigazioa

Bero egiten duen egunetan korrika egitea

Beroak gizakiaren gorputzean sortzen dituen eraginak. Bero egiten duen egunetan korrika egitea: PISA-itema

Gizaki guztiok gure tenperatura konstantea mantentzen dugu muga hetsi baten barruan. 35 ºC-tik beherako eta 41 ºC-tik gorako gorputz-tenperaturak jasan ditzakegu, baina betiere denbora-tarte laburretan; izan ere, gure tenperatura muga horietatik kanpo luzaroan desbideratuz gero, alterazio larriak sor daitezke organismoan, baita heriotza ere.

Gure gorputzak, tenperatura konstantea mantentzeko, hainbat mekanismo fisiologiko garatu ditu, gorputzeko beroa mantendu, kendu edo sortzeko.

JustasurferdudePixabay. Lasterketa (Jabari publikoa)

Baina, zer mekanismo erabiltzen du gure gorputzak bero handiko egunetan esfortzu handiak egiten ditugunean? Honako hau ikertuko dugu Pisaren item baten bidez: Zer gertatzen da bero egiten duen egunetan korrika egiten dugunean? Nola erreakzionatzen du gure gorputzak?

Item hau hemendik hartu da: Zientziak PISAn, proba liberatuak. Ebaluazio Institutua. Hezkuntza Ministerioa. 2015.

Bero egiten duen egunetan korrika egitea

Iraupena:
Saio 1
Taldekatzea:
: Banaka, talde txikietan eta talde handian

Ataza honetan, termorregulazioarekin lotutako esperimentu zientifiko bat ikertuko dugu. Tenperaturak eta airearen hezetasunak distantzia luzeko korrikalariei nola eragiten dien ikertuko dugu, bai eta ura edateak edo ez edateak sor ditzakeen aldaketak ere. Izerdiaren bolumenak, ur-galerak eta gorputz-tenperaturak zer-nolako eragina duten ikertuko dugu, bai eta horiek osasunean sor ditzaketen arriskuak ere, deshidratazio edo bero-kolpe bat izateko arriskuari dagokionez.

Horretarako, Pisaren item bat erabiliko dugu, simulazio bat erabiltzeko aukera ematen baitigu. Jarduerak banaka egingo ditugu eta erantzunak taldean erkatuko ditugu. Azkenik, lortutako ondorioak eztabaidatuko ditugu ikasgelako talde guztien artean.

Has gaitezen ikertzen!

Ikerketaren ezaugarriak

Gure ikerketan bost jarduera egingo ditugu. Hasieran simulaziorik gabe egingo ditugu, eta, gero, simulazioarekin egiaztatuko ditugu; azkenik, bosgarren jardueran, gure erantzunak eta ondorioak eztabaidatuko ditugu.

Hasierako informazioa: Bero egiten duen egunetan korrika egitea

Distantzia luzeetan korrika egitean, gorputz-tenperatura handitu egiten da, eta izerdia botatzen da.

Korrikalariek ez badute behar adina edaten izerditik galtzen duten ura berritzeko, deshidratazioa izan dezakete. Gorputz-masaren % 2 edo gehiagoko ur-galera sortzen denean, deshidratazio-egoeratzat hartzen da. Ehuneko hori jarraian ikusten den ur-galeraren neurgailuan adierazten da.

Gorputz-tenperatura 40 ºC-ra edo gehiagora igotzen bada, korrikalariek bero-kolpe izeneko nahasmendua izan dezakete, eta horrek heriotza eragin dezake. Tenperatura hori jarraian azaltzen den gorputz-tenperaturaren termometroan adierazten da.

1. jarduera

Galdera

Korrikalari batek ordubetez korrika egiten du egun bero eta lehor batean (airearen tenperatura 40 ºC-koa da, eta airearen hezetasuna % 20koa). Korrikalariak ez du batere urik edaten.

Korrikalariak zer-nolako osasun-arriskua hartzen du baldintza horietan korrika egiten duenean?

Korrikalariak baldintza horietan korrika egitean osasun-arrisku hau hartzen du: 

Arrastoa

Erantzunak

Deshidratazioa

Bero-kolpea

Feedbacka

Galdera

Izan ere, korrikalariak ordubeteko lasterketa egin du; beraz, zein da osasun-arrisku horren arrazoia?

Erantzunak

Izerdiaren bolumena

Ur-galera

Gorputz-tenperatura

Feedbacka

2. jarduera

Galdera

Korrikalari batek ordubetez korrika egiten du egun bero eta heze batean batere urik edan gabe (airearen tenperatura 35 ºC-koa da, eta airearen hezetasuna % 60koa). Korrikalari horrek deshidratatzeko eta bero-kolpe bat hartzeko arriskua du.

Korrikalariak lasterketa egitean ura edateak nola eragingo lioke deshidratatzeko eta bero-kolpea izateko arriskuari?

Arrastoa

Erantzunak

Ura edateak bero-kolpea izateko arriskua murriztuko luke, baina ez deshidratatzekoa

Ura edateak deshidratatzeko arriskua murriztuko luke, baina ez bero-kolpea izateko arriskua

Ura edateak bero-kolpea izateko eta deshidratatzeko arriskua murriztuko luke

Ura edateak ez luke murriztuko bero-kolpea izateko eta deshidratatzeko arriskua

Feedbacka

3. jarduera

Galdera

Airearen hezetasuna % 60koa bada, zer-nolako erreakzioa izango du izerdiaren bolumenak ordubetez korrika egin ondoren, airearen tenperatura igotzen bada?

Arrastoa

Erantzunak

Izerdiaren bolumena handitu egiten da

Izerdiaren bolumena murriztu egiten da

Feedbacka

Galdera

Zein da erreakzio horren arrazoi biologikoa?

Erantzunak

Izerdia tenperatura jaisten duen mekanismo bat da

Izerdia tenperatura mantentzen duen mekanismoa bat da

Feedbacka

5. jarduera

Galdera

Zure ustez, segurua edo ez-segurua izango litzateke airearen % 50eko hezetasunarekin eta airearen 40 ºC-ko tenperaturarekin korrika egitea, ura edan arren?

Arrastoa

Erantzunak

Segurua izango litzateke

Ez litzateke segurua izango

Feedbacka

6. jarduera: Ondorioak eta eztabaida

Jarduera amaitu ondoren, erantzun horiek erkatu egingo ditugu, eta, ondoren, simulazioarekin egiaztatuko ditugu; azkenik, eztabaida bat egingo dugu.

Eztabaida egiteko, honako galdera hauek hartuko ditugu kontuan; lehenik, talde txikian eztabaidatuko ditugu, eta, gero, ikasgelako talde osoaren artean.

Azaldu 4. eta 5. jardueretan eman dituzun erantzunek iradokizunetan agertzen diren datuekin bat egiten ote duten eta zergatik:

  • 4. jarduera:
  • 5. jarduera:

Ebaluazioa eta hausnarketa

Ataza hori amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunkarian hausnarketa egiteko une ona izan daiteke. Hona hemen iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesu osoan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Ebaluazioa

1.-Ataza hau honako zientziei buruzko eztabaidak ebaluatzeko eskala generiko honekin ebaluatuko da (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan):

2.-Ebaluatzeko, eskala hau erabiliko dugu:  Zientzietako simulazio digitalak balioesteko eskala (deskargatu odt  formatu editagarrian eta pdf formatuan):

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)