Saltatu nabigazioa

Beroa etxean erabiltzea

Bero-energia erabili dezakegu

Jakina den bezala eguzki-energia energia ekoizteko aukerarik jasangarrienetako bat da. Baina zertarako eta nola erabiltzen da eguzki-energia? Zer lor dezakegu Eguzkitik? Batez ere, bi gauza: beroa eta elektrizitatea.

stafichukanatoly. Eguzki-energia (Jabari publikoa)

Gure etxeko ura eguzki-energia termikoa erabiliz berotu dezakegu. Eguzki-energia termikoari esker, beroa lor dezakegu; horretarako, fluido bat eguzkitik datorren energiaren bidez berotuko dugu, eta ondoren, fluido horrek etxebizitzako ura berotuko du bero-trukagailu baten bidez.

Badakigu energia garbia nola lortu. Zenbatekoak dira gure ur beroaren gastuak eta eguzki-energiaren beharrak? Horiek ikertuko ditugu eta energia garbiaren erabileraren eraginkortasunari buruz eztabaidatuko dugu.

Eguzki-energiak ur beroa sortzeko duen eraginkortasuna ikertuko dugu

Iraupena:
Hiru saio
Taldekatzea:
Talde txikia eta talde handia

Gure ur beroaren gastuak kalkulatuko ditugu zenbat energia behar dugun jakiteko, bai eta gure eguzki-panelek energia hori ekoizteko zer prestazio behar duten jakiteko ere, eta energia horren eraginkortasunari buruz eztabaidatuko dugu. Horretarako, bi jarduera egingo ditugu taldean, eta horiei buruz eztabaidatuko dugu.

Eguzki-plakak (Jabari publikoa)

Has gaitezen! Aurrera!

1. jarduera: Taldeko ur beroaren eskari-zenbatespena

Talde bakoitzean, ur beroaren gure gastuak kalkulatuko ditugu, eta, horretarako, galdera-sorta bat egingo dugu informazio-fitxa baten laguntzarekin.

Informazioa biltzen dugu

Irakasleak informazio hau emango digu:

URAREN ETA ENERGIAREN KONTSUMOARI BURUZKO INFORMAZIOA

JARDUERA KONTSUMOA

Dutxa bat

 8 litro minutuko

Bainuontzi normal bat

230 litro

Hortzak garbitzea

30 litro txorrota irekita

Eskuak garbitzea

1 litro

Txorrota normal baten fluxu-abiadura

10 litro minutuko

Etxeko edukiontzi baten edukiera

(adibidez, garbitzeko harraska bat)

15-20 litro

1 litro ur 10 ºC-tik 60 ºC-ra berotzeko

0,2 MJ-ko energia-kopurua behar da

* Ur beroaren tenperatura 60 ºC-an hartzen da

Gogoan izan:

  • 1 MJ = 106 J 

 

Galdeketa beteko dugu

  • Ondoren, talde bakoitzak ur beroaren kontsumoari buruzko galdeketa beteko du.

GALDEKETA

Ur beroaren kontsumoa higiene pertsonalean

Zenbat dutxa hartzen dituzu egunean?

Zenbat minutu igarotzen dituzu dutxa azpian?

Zenbat bainu hartzen dituzu astean bainuontzia osorik beteta?

Zenbat aldiz garbitzen dituzu hortzak egunean?

Zenbat aldiz garbitzen dituzu eskuak egunean?

Zenbat aldiz garbitzen duzu ilea egunean?

Zenbat denbora behar duzu ilea garbitzeko?

Datuak antolatuko ditugu

DATUAK
Gastuak

Guztira gastatutako ur litroak

Dutxak
Bainuak
Eskuak garbitzea
Ilea garbitzea
Hortzak garbitzea

Energia-gastuak kalkulatuko ditugu

x Zenbat energia behar da egunero talderako ur beroa ekoizteko?

Informazio energetikoa (Jabari publikoa)

*Gogoratu bainuontziaren datuak hilerokoak direla eta energiaren datuak egunekoak direla.

  • Datuak gainerako taldeekin erkatuko ditugu.

2. jarduera: Informa gaitezen eguzki-panelei eta energiari buruz

Eguzki-panel ohiko batek 250 W eta 300 W arteko energia eman dezake. Hala ere, gero eta sarriago ikusten dira potentzia handiagoko etxeko panelak (500 W-koak, esaterako), baita edukiera txikiagokoak ere (150 W-koak, esaterako).

Datu horri esker, eguzki-panel batek egunero zenbat kWh ekoizten dituen errazago jakin dezakegu. 

300 W inguruko panel arrunt bat hartzen badugu, potentzia-kopuru hori bera sortuko digu eguzkitan ematen duen ordu bakoitzeko.

Hortaz, udaberriko egun eguzkitsu bateko kalkulua egiten badugu, esaterako, eremu epel batekoa, honako kalkulu hau izango genuke:

300 W x 5 ordu eguzkitan egunean = 1500 W, hau da, 1,5 kWh egunean.

  • Eguzki-panelek ematen duten energia kalkulatuko dugu, kontuan hartuta egunean 6 orduko eguzkia dugula eta bakoitzak 300 W ekoizten dituen 3 panel ditugula:

 3 eguzki-panelek ekoizten duten energia udaberriko 6 eguzki-orduko egun batean

Alderatu ditzagun, batetik, udaberriko sei eguzki-orduko egun batean 3 eguzki-panelek ematen diguten energia, eta bestetik, etxean erabiltzeko ur beroa ekoizteko behar dugun energia-kopurua:

Gure etxeko ur beroa ekoizteko behar dugun energia

Udaberriko sei eguzki-orduko egun batean gure eguzki-panelek ematen diguten energia

Ondorioa

Eztabaidatu

Eguzki-energiak ur beroa prestatzeko duen eraginkortasunari buruz eztabaidatuko dugu.

Eztabaida prestatuko dugu:

  • Datu bi hauek hartuko ditugu kontuan: batetik, gure ur beroaren premiak, eta bestetik, hiru eguzki-panelek udaberriko 6 eguzki-ordutan ematen diguten energia.
  • Horrez gain, eguzki-energia ren gaineko informazioa jasoko dugu.

Eztabaidatu dezagun galdera hauek erabiliz:

  •  Gure kasuan, nahikoa al da eguzki-energia ur beroa ekoizteko?
  • Urteko sasoi guztietan eguzki-ordu berberak al daude?
  • Urteko sasoiren batean beharrezkoa izan al liteke iturri alternatiboak erabiltzea? Zergatik?
  • Nola laguntzen du eguzki-energia erabiltzeak garapen jasangarria bermatzen?
  • Justifikatuta legoke eguzki-paneletan inbertitzea ur beroa prestatzeko?

Ebaluazioa eta hausnarketa

Ataza hori amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunkarian hausnarketa egiteko une ona izan daiteke. Hona hemen iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesu osoan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Ebaluazioa

Balioespen-eskala hauek erabiliko ditugu:

1.-Eztabaida zientifiko baterako eskala(deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).

2.-Ikerketa zientifiko baterako balioespen-eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan)

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)