Saltatu nabigazioa

Beroa miatzen

ORIENTABIDE DIDAKTIKOko FITXAK

Apartatu honetan energia termikoaren gakoak aztertu ditugu, bi erronka desberdinekin. Hona hemen erronka bakoitzaren fitxa:

Teermometroaren historia

GAIA: Energia termikoa

DENBORA: 2 saio.

ATARIKOAK: Lehenik, hitzaurre bat egingo da kontzeptu hauen gainean: energia termikoa, beroa eta tenperatura.

TESTUINGURUA: Jarduera klasikoak modu dinamikoagoan aurkeztea da helburua, informazioa bideo baten bidez bilatuz edota ikasleen ingurunean ikerketa txikiak eginez.

ERRONKA: Ikasleek, irakurketa zientifiko baten bidez, termometroak historian zehar izan duen bilakaera ezagutuko dute, eta amaieran, poster zientifiko bat egingo dute lortutako informazioarekin.

PRODUKZIOA: Planteatutako erronka ebazteko, talde bakoitzak termometroaren historiari buruzko eta garai jakin batean oinarritutako poster bat egingo du. 

EBALUAZIOA: taldearen eta ikasle bakoitzaren lanak kalifikatuko dira. 

 EDUKIAK:

  • Informazioaren tratamendua: identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), balioetsi eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, azaldu, argudiatu, justifikatu, etab.).
  • Ikerketa-lan txikiak egin eguneroko inguruneetan.
  • Energia termikoa
  • Beroa eta tenperatura

KONPETENZIA ZIENTIFIKOA  (*)

Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu.

1,2

Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi.

1,2

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin

2

Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta espiritu kritikoz.

2

BESTELAKO KONPETENTZIAK

Jarduerak

  • Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia
  • Konpetentzia digitala
  • Ikasten ikasteko konpetentzia
  • Ekimena eta espiritu ekintzailea

1,2

(*) Bereizirik azalduko dugu zer den konpetentzia zientifikoa, hobeto uler dadin; izan ere, «Matematikarako konpetentzia eta zientzia eta teknologiarako oinarrizko konpetentziak» atalaren parte da,  LOMCEn azaltzen den moduan. 

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Informazioa bilatu, identifikatu, hautatu eta interpretatzen du, eta ikasgaiei buruzko ideiak ezagutzen ditu.
  • Tenperaturaren kontzeptua eredu zinetiko-molekularraren arabera azaltzen du, eta tenperatura, energia eta beroa bereizten ditu.
  • Tenperaturaren eskala absolutu bat dagoela ezagutzen du eta Celsius eta Kelvin eskalak erlazionatzen ditu.
  • Txostenak egiteko, ikerketan ateratako ondorioak erabiltzen ditu, eta argi eta garbi ematen ditu aditzera dagokion gai zientifikoarekin lotutako azalpenak eta argudioak.
  • Celsius eskala azaltzen du, likido lurrunkor baten dilatazioan oinarritutako termometro baten puntu finkoak ezarriz.
  • Planteatutako gaiak behar bezala arrazoitzen ditu eta argudio zientifikoekin adierazten ditu, bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabilita.

 EBALUAZIO-TRESNAK:

Ataza hori honako eskala honekin ebaluatuko da: Zientziei buruzko poster baterako balioespen-eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta  formatuan pdf)

Oreka Termikoa

GAIA: Energia termikoa

DENBORA: 2 saio.

ATARIKOAK: Lehenik, hitzaurre bat egingo da kontzeptu hauen gainean: energia termikoa, beroa eta tenperatura.

TESTUINGURUA: Jarduera klasikoak modu dinamikoagoan aurkeztea da helburua, informazioa bideo baten bidez bilatuz edota ikasleen ingurunean ikerketa txikiak eginez.

ERRONKA: Ikasleek, jarduera esperimentalen bidez, oreka termikoa ezagutuko dute, eta horretarako, eguneroko egoera bat ikertu, eta ondoren, ikasgelan azalduko dute.

PRODUKZIOA: Planteatutako erronka ebazteko, talde bakoitzak eguneroko egoera bat ikertuko du, eta ondorioak ikasgelako taldean azaldu.

EBALUAZIOA: taldearen eta ikasle bakoitzaren lanak kalifikatuko dira. 

 EDUKIAK:

  • Informazioaren tratamendua: identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), balioetsi eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, azaldu, argudiatu, justifikatu, etab.).
  • Ikerketa-lan txikiak egin eguneroko inguruneetan.
  • Energia termikoa
  • Beroa eta tenperatura

KONPETENZIA ZIENTIFIKOA  (*)

Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu.

1,2,3

Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi.

3

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin.

1,2,3

Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta espiritu kritikoz.

3

BESTELAKO KONPETENTZIAK

 

Jarduerak

Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

Konpetentzia digitala

Ikasten ikasteko konpetentzia

Ekimena eta espiritu ekintzailea

 

1,2,3

(*) Bereizirik azalduko dugu zer den konpetentzia zientifikoa, hobeto uler dadin; izan ere, «Matematikarako konpetentzia eta zientzia eta teknologiarako oinarrizko konpetentziak» atalaren parte da,  LOMCEn azaltzen den moduan. 

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Informazioa bilatu, identifikatu, hautatu eta interpretatzen du, eta ikasgaiei buruzko ideiak ezagutzen ditu.
  • Tenperaturaren kontzeptua eredu zinetiko-molekularraren arabera azaltzen du, eta tenperatura, energia eta beroa bereizten ditu.
  • Oreka termikoaren kontzeptua agerian jartzen duten eguneroko fenomenoak eta esperientziak kualitatiboki interpretatzen ditu, eta oreka termikoa tenperaturak berdintzearekin lotzen du.
  • Planteatutako gaiak behar bezala arrazoitzen ditu eta argudio zientifikoekin adierazten ditu, bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabilita.

 EBALUAZIO-TRESNAK:

Ataza hau eskala hauekin ebaluatuko da:

1-Ikerketa zientifikoko lan bat balioesteko eskala(deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf  formatuan)

2.-Laborategiko lanerako balioespen-eskala  (deskargatu odt  formatu editagarrian eta pdf formatuan).

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)