Saltatu nabigazioa

Beroaren aplikazioak

Orientabide didaktikoko fitxak

Apartatu honetan beroaren aplikazioaren gakoak aztertu ditugu, hiru erronka desberdinekin. Hona hemen erronka bakoitzaren fitxa:

Elikagaien energia

GAIA: Energia termikoa

DENBORA: 2 saio.

ATARIKOAK: Lehenik, hitzaurre bat egingo da kontzeptu hauen gainean: energia termikoa, beroa eta tenperatura.

TESTUINGURUA: Jarduera klasikoak modu dinamikoagoan aurkeztea da helburua, informazioa bideo baten bidez bilatuz edota ikasleen ingurunean ikerketa txikiak eginez.

ERRONKA: Ikasleek jarduera esperimentalak egingo dituzte elikagaien energiaz jabetzeko.

PRODUKZIOA: Planteatutako erronka ebazteko, jarduera esperimental bat egingo dute hainbat elikagairen energia kalkulatzeko helburuarekin, dagokion txostena emanez eta ondoren eztabaida eginez.

EBALUAZIOA: taldearen eta ikasle bakoitzaren lanak kalifikatuko dira. 

EDUKIAK:

  • Informazioaren tratamendua: identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), balioetsi eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, azaldu, argudiatu, justifikatu, etab.).
  • Ikerketa-lan txikiak egin eguneroko inguruneetan.
  • Energia termikoa
  • Beroa eta tenperatura

KONPETENTZIA ZIENTIFIKOA

Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu.

1

Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi

1

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin.

1

Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta espiritu kritikoz.

1

BESTELAKO KONPETENTZIAK

Jarduerak

Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

Konpetentzia digitala

Ikasten ikasteko konpetentzia

Ekimena eta espiritu ekintzailea 

1

(*) Bereizirik azalduko dugu zer den konpetentzia zientifikoa, hobeto uler dadin; izan ere, «Matematikarako konpetentzia eta zientzia eta teknologiarako oinarrizko konpetentziak» atalaren parte da,  LOMCEn azaltzen den moduan. 

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Tenperaturaren kontzeptua eredu zinetiko-molekularraren arabera azaltzen du, eta tenperatura, energia eta beroa bereizten ditu.
  • Tenperaturaren eskala absolutu bat dagoela ezagutzen du eta Celsius eta Kelvin eskalak erlazionatzen ditu.
  • Txostenak egiteko, ikerketan ateratako ondorioak erabiltzen ditu, eta argi eta garbi ematen ditu aditzera dagokion gai zientifikoarekin lotutako azalpenak eta argudioak.
  • Planteatutako gaiak behar bezala arrazoitzen ditu eta argudio zientifikoekin adierazten ditu, bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabilita.

 EBALUAZIO-TRESNAK:

Ataza ebaluatzeko, eskala hauek erabiliko dira:

1.-Laborategiko lan bat balioesteko eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan)

2.-Idatzizko txosten zientifiko bat balioesteko eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan)

3.-Eztabaida zientifiko batean parte hartzeko balioespen-eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan)

Beroa etxean erabiltzea

GAIA: Energia termikoa

DENBORA: 2 saio.

ATARIKOAK: Lehenik, hitzaurre bat egingo da kontzeptu hauen gainean: energia termikoa, beroa eta tenperatura.

TESTUINGURUA: Jarduera klasikoak modu dinamikoagoan aurkeztea da helburua, informazioa bideo baten bidez bilatuz edota ikasleen ingurunean ikerketa txikiak eginez.

ERRONKA: Beroaren erabilerak ezagutzeko, ikasleek ur beroaren erabilerari eta erabilitako iturriaren eraginkortasunari buruzko ikerketa dokumentala egingo dute.

PRODUKZIOA: Planteatutako erronka ebazteko, etxean erabiltzeko ur beroa ekoizteko erabiltzen den iturriaren eraginkortasunari buruzko ikerketa dokumentala egingo da.

EBALUAZIOA: taldearen eta ikasle bakoitzaren lanak kalifikatuko dira. 

EDUKIAK:

  • Informazioaren tratamendua: identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), balioetsi eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, azaldu, argudiatu, justifikatu, etab.).
  • Ikerketa-lan txikiak egin eguneroko inguruneetan.
  • Energia termikoa
  • Beroa eta tenperatura

KONPETENTZIA ZIENTIFIKOA (*)

Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu.

1,2

Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi.

1,2

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin.

1,2

Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta espiritu kritikoz.

1,2

BESTELAKO KONPETENTZIAK

Jarduerak

Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

Konpetentzia digitala

Ikasten ikasteko konpetentzia

Ekimena eta espiritu ekintzailea 

1,2

(*) Bereizirik azalduko dugu zer den konpetentzia zientifikoa, hobeto uler dadin; izan ere, «Matematikarako konpetentzia eta zientzia eta teknologiarako oinarrizko konpetentziak» atalaren parte da,  LOMCEn azaltzen den moduan. 

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Munduko energia-kontsumoaren bilakaerari buruzko datu konparatiboak interpretatzen ditu, eta maila indibidualean eta kolektiboan aurrezten lagun dezaketen neurriak proposatzen ditu.
  • Tenperaturaren kontzeptua eredu zinetiko-molekularraren arabera azaltzen du, eta tenperatura, energia eta beroa bereizten ditu.
  • Tenperaturaren eskala absolutu bat dagoela ezagutzen du eta Celsius eta Kelvin eskalak erlazionatzen ditu.
  • Txostenak egiteko, ikerketan ateratako ondorioak erabiltzen ditu, eta argi eta garbi ematen ditu aditzera dagokion gai zientifikoarekin lotutako azalpenak eta argudioak.
  • Planteatutako gaiak behar bezala arrazoitzen ditu eta argudio zientifikoekin adierazten ditu, bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabilita.

 EBALUAZIO-TRESNAK:

Ataza ebaluatzeko, eskala hauek erabiliko dira:

1.-Eztabaida zientifiko baterako eskala(deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).

2.-Ikerketa zientifiko baterako balioespen-eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan)

 

Beroaren ginkana

GAIA: Energia termikoa

DENBORA: 2 saio.

ATARIKOAK: Lehenik, hitzaurre bat egingo da kontzeptu hauen gainean: energia termikoa, beroa eta tenperatura.

TESTUINGURUA: Jarduera klasikoak modu dinamikoagoan aurkeztea da helburua, informazioa bideo baten bidez bilatuz edota ikasleen ingurunean ikerketa txikiak eginez.

ERRONKA: Ikasleek, beroari buruz dituzten ezagutzez jabetzeko, hiru maila ezberdin hauen bidezko beroaren ginkana egingo dute: kontzeptuak, zenbakizko jarduera eta jarduera digitala. Gainera, ginkanaren mailekin lotutako proposamen bat egingo dute.

PRODUKZIOA: Planteatutako erronka ebazteko, beroaren ginkanan planteatutako hiru mailak gainditu behar dira, eta ginkanaren mailaren batekin lotutako proposamen bat egin.

EBALUAZIOA: taldearen eta ikasle bakoitzaren lanak kalifikatuko dira. 

 EDUKIAK:

  • Informazioaren tratamendua: identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), balioetsi eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, azaldu, argudiatu, justifikatu, etab.).
  • Ikerketa-lan txikiak egin eguneroko inguruneetan.
  • Energia termikoa
  • Beroa eta tenperatura

KOPENTZIA ZIENTIFIKOA(*)

Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu.

1,2

Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi.

1,2

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin.

1,2

Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta espiritu kritikoz.

1,2

BESTELAKO KONPETENTZIAK

Jarduerak

Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

Konpetentzia digitala

Ikasten ikasteko konpetentzia

Ekimena eta espiritu ekintzailea 

1,2

(*) Bereizirik azalduko dugu zer den konpetentzia zientifikoa, hobeto uler dadin; izan ere, «Matematikarako konpetentzia eta zientzia eta teknologiarako oinarrizko konpetentziak» atalaren parte da,  LOMCEn azaltzen den moduan. 

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Tenperaturaren kontzeptua eredu zinetiko-molekularraren arabera azaltzen du, eta tenperatura, energia eta beroa bereizten ditu.
  • Beroaren hedapena eta transferentziak azaltzen ditu. 
  • Tenperaturaren eskala absolutu bat dagoela ezagutzen du eta Celsius eta Kelvin eskalak erlazionatzen ditu.
  • Dilatazio-fenomenoa azaltzeko, fenomeno horren aplikazioren bat hartzen du oinarri, hala nola likidozko termometroak, egituretako dilatazio-junturak, etab.
  • Planteatutako gaiak behar bezala arrazoitzen ditu eta argudio zientifikoekin adierazten ditu, bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabilita.

 EBALUAZIO-TRESNAK:

Ataza ebaluatzeko, eskala hau erabiliko dugu:

Ginkanak balioesteko eskala erabiliko dugu (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)