Saltatu nabigazioa

Beroaren ginkana

Energia termikoari buruz ditugun ezagutzak egiaztatuko ditugu, eta gure ezagutzak frogan jarriko ditugu beroaren ginkanaren bidez.

xresch. Burning (Pixabay)

Erronka honetan, lehena izatea garrantzitsua da, baina are garrantzitsuagoa da talde-lanean jardutea jarduera guztiak ebazteko.

Jakintzaren mailak

Iraupena:
Bi saio
Taldekatzea:
Talde txikian

Ataza honetan bi jarduera egingo ditugu: beroaren ginkana eta «Gure jarduera».

Irakasleak hiru proba mota proposatuko dizkigu, hiru maila ezberdinetan sailkatuko direnak, eta ikasgela lauko taldetan banatuta landuko ditugunak.

Maila batetik bestera igarotzeko, galdera guztiei erantzun behar zaie. Lehenengo amaitzen duen eta erantzun gehien asmatu dituen taldeak irabaziko du.

Amaieran, talde bakoitzak maila bat aukeratu eta horren gaineko jarduera bat egingo du, gainerako taldeek ebatziko dutena.

geralt. Galdera-markak ((Jabari publikoa)

Maila hauek aurkituko ditugu:

  • Kontzeptuen maila
  • Zenbakizko proben maila 
  • Arlo digitalaren maila 

Azkenean, maila bakoitzean lortutako emaitzei buruzko eztabaida egingo dugu ikasgela osoaren artean. Ondoren, emaitzak eta aurkitutako zailtasunak erkatu eta eztabaidatuko ditugu.

Kontzeptuen maila

Galdera

1.-Honela defini dezakegu beroa:

Erantzunak

  • Gorputz batek biltegiratzen duen energia neurtzeko modu bat.

  • Gorputz desberdinen artean energia komunikatzeko modu bat.

  • Gorputz batek duen tenperatura.

  • Partikulen mugimenduaren neurketa bat.

  • Tenperaturaren neurketa bat.

Feedbacka

Galdera

2.-Tenperatura eta energia termikoa honela neurtzen dira nazioarteko sisteman:

Erantzunak

  • Tenperatura gradu zentigradotan eta energia termikoa jouletan.

  • Tenperatura kelvin gradutan eta energia termikoa kaloriatan.

  • Tenperatura Celsius gradutan eta energia termikoa kaloriatan.

  • Tenperatura kelvin gradutan eta energia termikoa jouletan.

  • Tenperatura Celsius gradutan eta energia termikoa jouletan.

Feedbacka

Galdera

3.-Gorputz bat egoera solidotik egoera likidora aldatzen ari denean:

Erantzunak

  • Tenperatura etengabe igotzen da.

  • Tenperatura emandako bero-kopuruaren araberako proportzioan igotzen da.

  • Tenperatura konstante mantentzen da.

  • Emandako beroa galdu egiten da inolako eraginik sortu gabe, tenperatura konstante mantentzen delako.

  • Tenperatura gradu bat igotzen da.

Feedbacka

Galdera

4.-Tenperatura gorputz batek biltegiratzen duen bero-kopurua da. Adierazpen hori zuzena al da?

Erantzunak

  • Ez, tenperaturak gorputz baten partikulen guztizko agitazio-energia neurtzen du.

  • Ez, tenperaturak gorputz baten partikulen batez besteko agitazio-energia neurtzen du.

  • Bai, tenperaturak gorputz baten partikulen guztizko beroa neurtzen du.

  • Bai, tenperaturak gorputz baten partikulen batez besteko beroa neurtzen du.

  • Bai, tenperaturak beroa neurtzen du.

Feedbacka

Galdera

5.-Markatu honako esaldi honen egiazko erantzuna: «Neguan beroki bat jartzen dugu, horretarako egiten dugu......»:

Erantzunak

  • Gorputzeko beroa ez galtzeko.

  • Beroa eman diezagun.

  • Gure gorputza kaleko hotzetik isolatzeko.

  • Berotzeko.

  • Energia ez galtzeko.

Feedbacka

Zenbakizko proben maila

Galdera

1.-Termometroa izotzetan jartzen denean merkurioaren zutabea 2 cm-ko altuerara iristen bada, eta ur irakinetan jartzen denean 8 cm-ra iristen bada, zer altuera hartuko du merkurioaren zutabeak termometroa 35 ºC-an jartzen denean?

Erantzunak

  • 6,1 cm

  • 5,8 cm

  • 2 cm

  • 4,1 cm 

  • 8 cm

Feedbacka

Galdera

2.-Kalkulatu zenbateko energia-kopurua eman behar zaion jouletan 25 ºC-an dagoen 300 g-ko ur-kantitateari erabateko irakinaldi-egoerara iristeko. Honako datu hauek behar dira: ce(ura)= 4186 J/kg 0C; Llurruna= 2260.4 kJ/kg

Erantzunak

  • 772305 J 

  • 583935 J

  • 94185 J

  • 678120 J

  • 126545 J

Feedbacka

Galdera

3.-5000 W-ko berogailu batekin 300 g ur 10 ºC-tik 60 ºC-ra berotu nahi badugu, zenbat denbora beharko dugu?

Erantzunak

  • 160 s

  • 126 s 

  • 184 s

  • 30 s

  • 215 s

Feedbacka

Galdera

4.-Ontzi batean 150 g ur dago 12 ºC-ko tenperaturan, ingurunearekin bero-trukaketarako aukerarik gabe; ur-kantitate hori 84 ºC-an dagoen 80 g urekin nahasten da. Kalkulatu oreka-tenperatura.

Erantzunak

  • 12ºC

  • 37ºC 

  • 53ºC

  • 84ºC

  • 40ºC

Feedbacka

Galdera

5.-Ontzi batean 20 ºC-an dagoen 200 g ur isuriko dugu eta 50 ºC-an dagoen beste likidoren baten 100 g inguru. Oreka-tenperatura 30 ºC-koa da. Zehaztu ezazu likidoaren bero espezifikoa cal/gºC-tan eta J/kgºC-tan.

Erantzunak

  • 0,25 cal/gºC y 1045 J/kgºC

  • 0,75 cal/gºC y 3135 J/kgºC

  • 4,18 cal/gºC y 4180 J/kgºC

  • 0,5 cal/gºC y 2090 J/kgºC 

  • 1 cal/gºC y 4180 J/kgºC

Feedbacka

Arlo digitalaren maila

com/watch?v=RCjWgqyNguw&feature=emb_logo

2. jarduera: Gure jarduera

  • Talde bakoitzak ginkanaren maila bat aukeratuko du eta jarduera bat egingo du, gainerako taldeek ebatzi beharko dutena.

Gure jarduera

Jarduera (Jabari publikoa)

  • Talde guztien emaitzak erkatuko ditugu, erantzunak justifikatuko ditugu eta aurkitutako zailtasunak partekatuko ditugu.

Peggy_MarcoPixabay. Galdera (Jabari publikoa)

  • Non aurkitu dugu zailtasunik handiena?
  • Zaila iruditu al zaigu taldean lan egitea?
  • Zer hobetu behar dugu?

Ebaluazioa eta hausnarketa

Ataza hori amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunkarian hausnarketa egiteko une ona izan daiteke. Hona hemen iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesu osoan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Ebaluazioa

Ginkanak balioesteko eskala erabiliko dugu (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)