Saltatu nabigazioa

Beroaren goi-bilera

2019an klima-aldaketari buruzko Konferentzia egin zen Madrilen, COP25 izenaz ere ezaguna dena, eta mundu osoko ordezkariak bildu ziren Parisko Akordioa betetzea berresteko bideak aurkitzeko. Konferentziak bat egin zuen argitaratutako datuekin, zeinak agerian utzi baitzuten klima-larrialdiak egunero okerrera egiten duela eta planetako bazter guztietako pertsonen bizitzetan ondorio kaltegarriak sortzen dituela: muturreko bero-boladak, kutsadura atmosferikoa, basoetako suteak, uholdeak edo lehorteak.

Goi b
                             Goib COP25 (Jabari publikoa)

Klima-aldaketaren ondorioak suntsitzaileak izan daitezke, berotegi-efektuaren kausak murrizten ez baditugu. Izan ere, klima-aldaketaren inpaktuak hautemangarriak dira jada, honako datu hauek agerian uzten duten moduan:

  • Munduko batez besteko tenperatura 1,2 ºC igo da industriaurreko garaitik.
  • Munduko Meteorologia Erakundearen arabera, 2015-2019 aldia, ziurrenik, inoiz erregistratu den bosturtekorik beroena izan da.
  • Itsas mailaren igoera-tasa 5 mm-ra artekoa izan da 2014 eta 2019 artean.

Poloetan tenperatura igotzeak sortu duen eragina ikertuko dugu.

Poloetako tenperaturaren eragina

Iraupena:
Bi saio
Taldekatzea:
Banaka, talde txikia eta talde handia

Ataza honetan, Poloetako tenperatura igotzeak duen eraginari buruz ikertuko dugu, eta ikasgelako taldean aurkeztu eta eztabaidatuko dugu. Azkenik, poster digital bat egingo dugu, berotegi-efektua murrizteko proposamenekin. 

pixundfertig. Poloak (Jabari publikoa)

Ataza honetan hiru jarduera egingo ditugu. Lehendabizi, klima-aldaketaren ezaugarriei buruzko bideo bat ikusiko dugu. Ideia batzuk idazten joatea komeni zaigu, azken jardueran informazio hori erabili beharko baitugu; jarduera hau banaka egingo dugu.

1. jarduera: Bideo interaktiboa

com/watch?v=YLFLxQ0t07A

2. jarduera: Tenperaturarekin esperimentatzen

Esperimentalki egiaztatuko dugu izotza zein tenperaturatan urtzen den. Lauko taldetan egingo dugu jarduera.

Materialak eta produktuak

Material eta produktu hauek prestatuko ditugu:

  • Izotza
  • Termometroa
  • Hauspeakin-ontzia
  • Kronometroa

Prozedura

Izotza hauspeakin-ontzian sartu eta termometroa kontaktuan jarriko dugu.

Giro-tenperaturan utziko dugu eta bi minuturo neurtuko dugu tenperatura, uraren egoerari begiratuz.

Esperimentua egin aurretik, gure hipotesia egingo dugu.

Hipotesia (JP)

Hipótesis


Behatu eta ondorioztatu

Emaitzak idatzi eta gure hipotesia egiaztatuko dugu.

Denbora

cronometro

Tenperatura

termometro

Izotza

hilo

Izotza-Ura

agua

Ura

agua

  • 00:00

 

Zer hauteman ahal izan dugu?

 Zer tenperaturatan hasten da izotza urtzen?

  • Behaketa:

 Urtze-prozesu horretan tenperatura aldatu egiten da?

  • Behaketa:

 Nola azalduko genuke egoera solidotik likidora igarotzeko prozesua teoria zinetiko-molekularra aplikatuz?

  • Azalpena:

3. jarduera: Eztabaida

Tenperaturak poloetan duen eraginari buruzko eztabaida egingo dugu.

Eztabaida prestatu

Eztabaida talde txikietan egingo dugu, baina aurretik, eztabaida prestatuko dugu, honako gidoi honekin:

  • Tenperatura igotzeak nola eragiten dien poloei.
  • Poloak desegiten badira, horrek nola eragiten dion itsas mailari.
  • Itsas mailak kontinenteei nola eragiten dien.
  • Poloetan tenperatura igotzeak nola eragiten dien animalia lehortarrei.
  • Poloetan tenperatura igotzeak nola eragiten dien animalia urtarrei.
  • Tenperatura igotzeak nola eragiten dion giza jarduerari.
  • Berotze globalari buruzko informazioa jasoko dugu.

Eztabaida egin

Eztabaida egiteko talde handian jarriko gara, eta gidoi hau jarraituko dugu:

  • Zer egin genezake berotegi-efektua murrizteko?
  • Garrantzitsua al da klimari buruzko goi-bilerak egitea?
  • Zure ustez, garrantzitsua al da mundu mailan klima-aldaketari buruzko akordioetara iristea?

Ondorio horiek jaso eta poster digital bat egingo dugu berotegi-efektua murrizteko proposamenak emanez. Posterra egiteko,  aplikazioa edo canva  genially aplikazioa erabil ditzakegu.

Posterra egiteko, orientabide hauek hartu behar ditugu kontuan:

  1. Hauek agertu beharko dira, gutxienez: titulua,
  2. berotegi-efektua murrizteko proposamenak, eta irudiak.
  3. Posterra aberasteko, Interneteko informazio-helbideak eta bideoak erabil ditzakegu.

 

Ebaluazioa eta hausnarketa

Ataza hori amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunkarian hausnarketa egiteko une ona izan daiteke. Hona hemen iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesu osoan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Ebaluazioa

Ebaluazioa egiteko, eskala hauek erabiliko ditugu

1.-Zientziei buruzko eztabaida-eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf  formatuan)

2.-Laborategiko lana balioesteko eskala (deskargatu odt  formatu editagarrian eta pdf formatuan)

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)