Saltatu nabigazioa

Beroaren hedapena

Orientabide didaktikoko fitxak

Atal honetan energiaren hedapenaren gakoak aztertuko ditugu, bi erronka desberdinekin. Hona hemen erronka bakoitzaren fitxa:

Beroaren transferentzia

GAIA: Energia termikoa

DENBORA: 2 saio

ATARIKOAK: Lehenik, hitzaurre bat egingo da kontzeptu hauen gainean: energia termikoa, beroa eta tenperatura.

TESTUINGURUA: Jarduera klasikoak modu dinamikoagoan aurkeztea da helburua, informazioa bideo baten bidez bilatuz edota ikasleen ingurunean ikerketa txikiak eginez.

ERRONKA: Ikasleek, beroaren hedapenaz jabetzeko, informazioa bilatu, esperimentalki ikertu eta eguneroko sistemak zientifikoki azaltzeko ezagutzak aplikatuko dituzte.

PRODUKZIOA: Planteatutako erronka ebazteko, eguneroko sistemak azalduko dira, eta horretarako, jarduera esperimentaletan eta informazio-jardueretan ikasitakoa aplikatuko da.

EBALUAZIOA: taldearen eta ikasle bakoitzaren lanak kalifikatuko dira. 

EDUKIAK:

  • Informazioaren tratamendua: identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), balioetsi eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, azaldu, argudiatu, justifikatu, etab.).
  • Ikerketa-lan txikiak egin eguneroko inguruneetan.
  • Energia termikoa
  • Beroa eta tenperatura

KONPETENTZIA ZIENTIFIKOA (*)

Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu.

1,2,3

Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi

1,2,3

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin.

1,2

Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta espiritu kritikoz.

1,2,3

BESTELAKO KONPETENTZIAK

Jarduerak

Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

Konpetentzia digitala

Ikasten ikasteko konpetentzia

Ekimena eta espiritu ekintzailea 

1,2,3

(*) Bereizirik azalduko dugu zer den konpetentzia zientifikoa, hobeto uler dadin; izan ere, «Matematikarako konpetentzia eta zientzia eta teknologiarako oinarrizko konpetentziak» atalaren parte da,  LOMCEn azaltzen den moduan. 

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Tenperaturaren kontzeptua eredu zinetiko-molekularraren arabera azaltzen du, eta tenperatura, energia eta beroa bereizten ditu.
  • Dilatazio-fenomenoa azaltzeko, fenomeno horren aplikazioren bat hartzen du oinarri, hala nola likidozko termometroak, egituretako dilatazio-junturak, etab.
  • Tenperaturaren eskala absolutu bat dagoela ezagutzen du eta Celsius eta Kelvin eskalak erlazionatzen ditu.
  • Txostenak egiteko, ikerketan ateratako ondorioak erabiltzen ditu, eta argi eta garbi ematen ditu aditzera dagokion gai zientifikoarekin lotutako azalpenak eta argudioak.
  • Dilatazio-fenomenoa azaltzeko, fenomeno horren aplikazioren bat hartzen du oinarri, hala nola likidozko termometroak, egituretako dilatazio-junturak, etab.
  • Planteatutako gaiak behar bezala arrazoitzen ditu eta argudio zientifikoekin adierazten ditu, bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabilita.

 EBALUAZIO-TRESNAK:

Ataza ebaluatzeko, eskala hauek erabiliko dira:

1.-Laborategiko lan bat balioesteko eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta  pdf formatuan)

2.-Ikerketa zientifikoko lan bat balioesteko eskala  (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf  formatuan)

 

Isolatzaileak eta eroaleak

 

GAIA: Energia termikoa

DENBORA: 2 saio

ATARIKOAK: Lehenik, hitzaurre bat egingo da kontzeptu hauen gainean: energia termikoa, beroa eta tenperatura.

TESTUINGURUA: Jarduera klasikoak modu dinamikoagoan aurkeztea da helburua, informazioa bideo baten bidez bilatuz edota ikasleen ingurunean ikerketa txikiak eginez.

ERRONKA: ikasleak materialen eroankortasuna deskubritzen du jarduera esperimentalen bidez, eta, azkenik, materialen eroankortasunari buruzko esperimentu bat diseinatu eta planifikatzen du, bere txostenarekin.

PRODUKZIOA: planteatutako erronkari irtenbidea emateko, materialen eroankortasunari buruzko esperimentu bat diseinatu eta planifikatu behar da; horretarako, bi jarduera esperimental egiten dira aldez aurretik.

EBALUAZIOA: taldearen eta ikasle bakoitzaren lanak kalifikatuko dira. 

EDUKIAK:

  • Informazioaren tratamendua: identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), balioetsi eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, azaldu, argudiatu, justifikatu, etab.).
  • Ikerketa-lan txikiak egin eguneroko inguruneetan.
  • Energia termikoa
  • Beroa eta tenperatura

KONPETENTZIA ZIENTIFIKOA (*)

Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu

1,2,3

Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi.

1,2,3

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin.

1,2,3

Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta espiritu kritikoz.

1,2,3

BESTELAKO KONPETENTZIAK

Jarduerak

Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

Konpetentzia digitala

Ikasten ikasteko konpetentzia

Ekimena eta espiritu ekintzailea 

1,2,3

(*) Bereizirik azalduko dugu zer den konpetentzia zientifikoa, hobeto uler dadin; izan ere, «Matematikarako konpetentzia eta zientzia eta teknologiarako oinarrizko konpetentziak» atalaren parte da, LOMCEn azaltzen den moduan. 

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Tenperaturaren kontzeptua eredu zinetiko-molekularraren arabera azaltzen du, eta tenperatura, energia eta beroa bereizten ditu.
  • Dilatazio-fenomenoa azaltzeko, fenomeno horren aplikazioren bat hartzen du oinarri, hala nola likidozko termometroak, egituretako dilatazio-junturak, etab.
  • Tenperaturaren eskala absolutu bat dagoela ezagutzen du eta Celsius eta Kelvin eskalak erlazionatzen ditu.
  • Esperientziatik ateratako ondorioak erabiliz, txostenak egin ditu, eta argi eta garbi eman ditu aditzera gai zientifikoari buruzko azalpenak eta argudioak.
  • Planteatutako gaiak behar bezala arrazoitzen ditu eta argudio zientifikoekin adierazten ditu, bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabilita.

 EBALUAZIO-TRESNAK:

Ataza ebaluatzeko, eskala hauek erabiliko dira:

1.-Laborategiko lan bat balioesteko eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan)

2.-Idatzizko txosten zientifiko bat balioesteko eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan)

 

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)