Saltatu nabigazioa

Beroaren transferentzia

Beroaren transferentzia

Bero-transferentzia maiz agertzen da eguneroko bizitzan, adibidez, etxeko sukaldean ontzi batean ura berotzen dugunean edo berogailua jartzen dugunean. 

Peggy_Marco. SUA (Jabari publikoa)

Dakigunez, bero-transferentzia egiteko hiru modu hauek daude: eroapena, konbekzioa eta erradiazioa.

Gainera, badakigu bero-transferentzia tenperatura desberdinak dituzten eta kontaktuan dauden sistemen artean gertatzen dela. Baina nola gertatzen da? Berdin gertatzen al da material guztiekin?

Gure helburua beroa transmititzeko modu horiek ikertzea izango da, bai eta modu horiek gure inguruneko sistema bat aztertzeko erabiltzea ere.

Bero-transferentzia ikertzen

Iraupena:
Bi saio
Taldekatzea:
Talde txikia eta talde handia

En esta tarea vamos a realizar tres actividades para comprobar las formas de transferencia del calor:

Ataza honetan hiru jarduera egingo ditugu beroa transferitzeko moduak egiaztatzeko:

  1. jarduera: Bero-transferentziei buruzko informazioa jasoko dugu
  2. jarduera: Bero-transferentziekin esperimentatuko dugu
  3. jarduera: Gure inguruneko sistema bat aukeratu eta sistema horretan inplikatutako bero-transferentziak aztertuko ditugu eta ikasgelan azalduko ditugu.

 Jarduera horiek taldean egingo ditugu. 

Nuclear Regulatory Commission. Transferentzia (Jabari publikoa)

1.jarduera: Informazioa jasoko dugu

Bero-transferentziari buruzko bideo bat ikusiko dugu.  Oharrak jaso beharko ditugu, gero gure ikerketan erabiltzeko.

Horretarako, gidoi hau erabil dezakegu:

Eroapena

Konbekzioa

Erradiazioa

Nola sortzen da?

Adibideak

Ikus dezagun bideoa: 

Infoclima. Bero-transferentzia (Youtube estándar)

2. jarduera: Bero-transferentziarekin esperimentatuko dugu 

Honako jarduera hau egingo dugu, material hauekin:

  • Bi globo.
  • Kandela.
  • Pospoloak.
  • Ura.
  • Barratxo metalikoa edo koilaratxoa.

Prozedura:

1.-Globoa puztu eta piztutako kandelaren gainean jarriko dugu; gero, gure hipotesia egin eta zer gertatzen den egiaztatuko dugu.

Hipotesia

Zer gertatuko da globoa kandelaren gainean jartzean?

Egiaztapena

Azalpena

Aurkitutako zailtasunak

2.- Llenamos un globo con agua y lo ponemos encima de la vela encendida, realizamos nuestra hipótesis y comprobamos qué pasa:2.-Globo bat urarekin bete eta puztu egingo dugu, eta piztutako kandelaren gainean jarriko dugu; gure hipotesia egin eta zer gertatzen den egiaztatuko dugu:

Hipotesia

Zer gertatuko da globoa kandelaren gainean jartzean?

 Egiaztapena

Azalpena

Aurkitutako zailtasunak

3.-Koilaratxo edo barratxo metalikoaren mutur bat kandelaren gainean jarriko dugu; gure hipotesia egin eta honako hauek egiaztatuko ditugu:

Hipotesia

Zer gertatuko da barra kandelaren gainean jartzean?

Egiaztapena

Azalpena

Aurkitutako zailtasunak

3. jarduera: Gure inguruneko sistema bat ikertuko duguInvestigamos un sistema de nuestro entorno

Irakasleak ikertzeko lau sistema proposatuko dizkigu eta sistema horiek taldeka banatuko ditu.

Talde bakoitzak dagokion sisteman inplikatutako bero-transferentziak ikertuko ditu; horretarako, aurreko jardueretan eskuratutako ezagutzak hartuko ditu kontuan. Azkenik, talde bakoitzak dagokion sistema eta sistema horretan inplikatutako bero-transferentziak azalduko dizkio ikasgela osoari, eta irudiak, eskemak edo marrazkiak erabiliko ditu azalpenak ematen laguntzeko.

Aurreko jarduerei buruzko informazioaz gain zalantzarik izanez gero, honako informazio hau kontsulta dezakegu bero-transferentziari buruz.

Hauek dira proposatutako sistemak:

  1. Gela bateko erradiadorea
  2. Kazola bat esnearekin bitrozeramika baten gainean
  3. Globo aerostatikoa
  4. Eguzkia

Ebaluazioa eta hausnarketa

Ataza hori amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunkarian hausnarketa egiteko une ona izan daiteke. Hona hemen iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesu osoan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Ebaluazioa

.Ebaluazioa egiteko balioespen-eskala hauek erabiliko ditugu:

1.-Laborategiko lan bat balioesteko eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).

2.-Ikerketa zientifikoko lan bat balioesteko eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)