Saltatu nabigazioa

Elikagaien energia

Elikagaien energia, gure «bizi-indarra»

Hainbat mendetan uste izan zuten animalien beroa –gizakiena barne– bizi-indar mistiko baten ondorioa zela; azkenean, XVII. mendean hasi ziren ikusten elikagaien errekuntza zela horren jatorria.

Dirudienez, matematikari, filosofo eta zientzialari René Descartes-ek adierazi zuen lehen aldiz horren gaineko teoria zuzen bat bere De Homine (1662) lanean, non azaldu zuen janariak urdailean izaten zuen aldakuntza kareari ura isurtzen zitzaionean sortzen zen aldakuntzaren parekoa zela.

Hala ere, 1780. urtera arte itxaron behar izan zen funtsean gaur egun dugun teoriaren pareko bat izan arte. Egilea Antoine Lavoisier izan zen, esperimentu guztiak egiten laguntzen zion bere emazte Marie-Anne Pierrette-ekin batera, eta «Beroari buruzko memoria» izeneko lanean adierazi zuen teoria hori. Lavoisier senar-emazteak kimika modernoaren aita eta amatzat hartzen dira.

Wikipedia. Lavoisier-en eta bere emaztearen erretratua

 

Zientzialari handi horiek bezala egin eta elikagaiekin esperimentatuko dugu, haien balio energetikoak kalkulatuz.

Elikagaien kaloriak ikertuko ditugu

Iraupena:
Bi saio
Taldekatzea:
Talde txikia eta talde handia

Hainbat elikagairen kaloriak esperimentalki kalkulatuko ditugu eta, azkenik, egindako esperimentuaren txosten bat egin, emaitzak erkatu eta lortutako emaitzei buruzko eztabaida eginez bukatuko dugu.

Jarduera esperimentala taldeka egingo dugu, eta amaierako eztabaida ikasgelako talde osoaren artean egingo dugu.

Honako informazio honekin hasiko gara:

Elikagaiek gure eguneroko jarduerari eusteko behar dugun energia ematen digute. Energia hori elikadura-substantziak sortutako beroaren bidez kalkula daiteke; izan ere, elikadura-substantzia elikagaien oxidazioaren ondorioz sortzen da, eta kalorietan neurtzen da.

Fotorech. Kirola (Jabari publikoa)

Hauek dira gizakiaren premia kalorikoen arrazoiak: gorputz-tenperaturari etengabe eusteko premia; organo eta guruin jakin batzuen lanari erantzuteko premia; bizitzako garai jakin batean hazteko premia; eta ehunen eguneroko higadura birjartzeko premia. Jakina, premia horiek aldatu egiten dira jarduera fisikoaren, lan motaren, adinaren edo egoera fisiologiko berezien arabera (haurdunaldian eta edoskitzaroan kaloria-kontsumoa 350 eta 550 kilokaloria gehiagokoa izaten da).

Has gaitezen esperimentatzen!

Elikagaiekin esperimentatzen

Laborategira joango gara zenbait elikagaik sortutako beroa aztertzeko. Zenbait elikagai erre eta askatzen duten beroa aprobetxatuko dugu ura berotzeko; ondoren, uraren tenperaturaren hasierako eta amaierako egoera neurtuko dugu, eta, horrela, balio kalorikoa kalkulatuko dugu.

Balio kalorikoa (Q) formula honen bidez neurtzen da zeharka:

Q = m(ura) c (tf-ti)

  • m = ur-masa. Kalkulatzeko, ur-masaren dentsitatea jakin behar da = 1 g/cm3
  • c = uraren bero espezifikoa = 1 cal/(g·°C) 
  • tf y ti= uraren amaierako eta hasierako tenperaturak ºC-an

 Taldeka lan egingo dugu, talde bakoitzak elikagai-lagin batekin. Amaitzean, emaitzak bateratu eta taula osatuko dugu. Talde bakoitzak amaierako txosten bat egingo du, honako informazio honekin:

  • Formulatutako hipotesia: Zein elikagai da kalorikoena?
  • Esperimentuaren deskribapena (materialak, prozedura, aldagai independenteak eta mendekoak)
  • Taulan jasotako datuak
  • Ondorioak

Amaitzeko, eztabaida egingo dugu ikasgelako talde osoaren artean.

Zer behar dugu?

Materialak eta produktuak

experimento
Argazki librea

    Nola egingo dugu?

    Esperimentua egin aurretik, gure hipotesia egingo dugu:

    Hipotesia (Jabari publikoa)

    Prozedura:

    1. Argazkiko muntaketa egingo dugu (irudia: science photo library) eta datuak taulan idatziko ditugu.
    2. Erre behar dugun elikagaiaren kantitate txiki bat pisatuko dugu (fruitu lehorrak: pistatxoak, intxaurrak, kakahueteak...).
    3. Elikagaia kirtendun orratz batean jarriko dugu, zeina pintzaren bidez eutsiko baitugu euskarrian.
    4. Ur pixka bat jarriko dugu saio-hodian eta tenperatura neurtuko diogu barruan sartuko dugun termometro baten bidez.
    5. Elikagai-zatitxoa metxero batekin erre eta sutan utziko dugu sugarra itzali arte.
    6. Urak jasan duen tenperatura-igoera idatziko dugu.
    7. Elikagai-hondarra hoztu arte itxaron eta berriz ere pisatuko dugu.
    8. Tenperatura-aldaketa kaloria bihurtzeko behar den formula aplikatuko dugu.

     

    Datu-bilketa

    Talde bakoitzak lortutako emaitzak azalduko ditu eta, guztien artean, taula osatuko dugu: 

    Laginak

    Elikagaiaren hasierako masa (g)

    Ur-masa (g)

    Uraren hasierako tenperatura

    Uraren amaierako tenperatura

    Elikagaiaren amaierako masa (g)

    Kaloriak

    1.Lagina
    2.Lagina
    3.Lagina
    4.Lagina
    • Balio kalorikoa kalkulatzeko, honako hau gogoratuko dugu: Q = m(ura) c (tf-ti),
    • Gure txostena egingo dugu.
    • Datuak taula kalorikoekin alderatuko ditugu eta ondorioak aterako ditugu.

    Ondorioak eta eztabaida

    Taldean ezartzen ditugu gure ondorioak, lortutako balioak gure hipotesiekin, tauletan agertzen diren balioekin eta aurkitutako zailtasunekin alderatuz:

    * Gogoratzen dugu kalkulatutako kaloriak tauletan agertzen direnekin alderatzeko (100 g elikagai bakoitzeko), elikagai kopuru bera aipatu behar dela.

    Ondorioak (Jabari publikoa)

    Eztabaida egingo dugu, eta, horretarako, honako gai hauek hartuko ditugu kontuan:

    • Bete al da gure hipotesia?
    • Gure esperimentuaren emaitzak taula kalorikoen balioen antzekoak al dira?
    • Antzekoak ez badira, zergatik izan daiteke?
    • Egin al dezakegu "ranking" kalorikoa elikagai esperimentatuekin?
    • Zer zailtasun izan ditugu?

    Ebaluazioa eta hausnarketa

    Ataza hori amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunkarian hausnarketa egiteko une ona izan daiteke. Hona hemen iradokizun batzuk:

    • Zer ikasi dut?
    • Prozesu osoan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
    • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
    • Zer izan da zailena? Zergatik?

    Ebaluazioa

    Balioespen-eskala hauek erabiliko ditugu:

    1.-Laborategiko lan bat balioesteko eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan)

    2.-Idatzizko txosten zientifiko bat balioesteko eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan)

    3.-Eztabaida zientifiko batean parte hartzeko balioespen-eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan)

    Creado con eXeLearning (Ventana nueva)