Isolatzaileak eta horien eraginak
Berotzeko arropak ez dio gure gorputzeko beroari ihes egiten uzten eta bero mantentzen gaitu; beroaren isolatzailea da. Zartaginak metalezkoak izaten dira, ezen berotzen direnean beroa erraz eroaten baitute eta janaria berotzen baitute. Horregatik, metalak beroaren eroaleak direla esaten da. Aldiz, kirtena isolatzailea da, zartagina hartzean erre ez gaitezen.
Dakigunez, material isolatzaileak eta eroaleak daude, baina ba al dakigu horiek bereizten? Zein da materialik isolatzaileena?
Hainbat material ikertuko ditugu eta horien bero-eroankortasuna aztertuko dugu.