Saltatu nabigazioa

Kontsumo txikiko etxeak

Etxe adimendunak: PISA-itema

Nolakoak izango dira etorkizuneko etxeak? Europar Batasunak eraikinen energia-kontsumoa murrizteko helburua hartu du.

Etxe bateko energiaren gastua murrizteko hainbat modu daude:  etxebizitzaren orientazioa, banaketa, eraikuntza-materialak eta neguan berogailua eta udan aire girotua edo argia piztu behar ez izateko egiten den guztia.

casa
austrocasaro. Etxe pasiboa (Jabari publikoa)

Ausartuko al gara etorkizuneko gure etxea diseinatzen, alegia, energia-kontsumo txikiko gure etxea diseinatzen? PISAren galdera horri erantzunez, energia nola aurreztu eta berotegi-efektuko gasak nola murriztu ikertuko dugu, etxe adimendun bat diseinatuz. 

Item hau hemendik hartu da: Zientziak PISAn, proba liberatuak. Ebaluazio Institutua. Hezkuntza Ministerioa. 2015.

Kontsumo txikiko etxeak

Iraupena:
Saio bat
taldekatzea:
Banaka, talde txikietan eta talde handian

Ataza honetan, kontsumo txikiko etxe baten teilatua nola diseinatu ikertuko dugu, teilaturako kolore desberdinak eta koloreek energia aurrezteari dagokionez duten portaera ikertuz. Horretarako, Pisa galdera bat erabiliko dugu, simulazio bat egiteko aukera ematen baitigu. Jarduerak banaka egingo ditugu eta erantzunak taldean erkatuko ditugu. Azkenik, lortutako ondorioak eztabaidatuko ditugu ikasgelako talde guztien artean.

Has gaitezen ikertzen!

Kontsumo  txikiko gure etxearen ezaugarriak

Mundu osoan gero eta interes handiagoa dago kontsumo txikiko etxeak eraikitzeko. Energia-kontsumoa murriztean, jabeek dirua aurrezten dute eta atmosferara isurtzen diren berotegi-efektuko gasak gutxitzen dituzte. Arkitektoek simulazioak erabiltzen dituzte etxea diseinatzean hartutako erabakiek energia-kontsumoan zer eragin izango duten ikertzeko.

Simulazio horiei esker, teilatuak izan ditzakeen kolore ezberdinek energia-kontsumoan nola eragiten duten azter daiteke. Eguzki-erradiazioaren zati bat teilatuarekin talka egitean islatzen da. Eguzki-erradiazioaren beste zati bat xurgatu egiten da eta etxea berotzen du.

Simulazio-galderako etxean berokuntzarako eta hozkuntzarako energia kontsumitzen da, etxe barruan 23 ºC-ko tenperatura atsegina mantentzeko helburuarekin, nahiz eta kanpoko tenperatura aldatu.

  • OHARRA: kontsumitutako energia watt-ordutan neurtzen da. Watt-ordu bat ordubetean hornitutako potentzia-watt baten berdina da.

Gure ikerketan lau jarduera egingo ditugu; hasieran simulaziorik gabe egingo ditugu, eta gero simulazioarekin egiaztatuko ditugu. Azkenik, bosgarren jarduera bat egingo dugu gure erantzunak eta ondorioak eztabaidatzeko.

 

1. Jarduera

1.-Etxe bat eraikiko dute klima oso beroa duen eta kanpoko tenperaturak 40 ºC-tik gorakoak diren eremu batean. Etxe horretarako teilatu-kolore egokiena zein den erabakitzen laguntzeko eskatu dizute.

Koloreen taula

 1.1.-Ordenatu teilatuaren hiru koloreak energia-kontsumo beherakorraren arabera, kontuan izanik etxe hori 23 ºC-an mantendu behar dela klima oso bero batean.


*Erabili taula hau erantzuna emateko

Kanpoko tenperatura (ºC)

Teilatuaren kolorea

Energia-kontsumoa (watt-ordu)

40 Zuria 4390
40 Gorria 5830
40 Beltza 6630
10 Beltza 2310
10 Gorria 2510
20 Beltza 1570

Taula

1.2.-Aukeratu zure erantzuna berresten duten hiru datu-lerro taulan

Kanpoko tenperatura (ºC)

Teilatuaren kolorea

Energia-kontsumoa (watt-ordu)

40 Zuria 4390
40 Gorria 5830
40 Beltza 6630
10 Beltza 2310
10 Gorria 2510
20 Beltza 1510

Taula

2. Jarduera

2.-Kanpoan 10 ºC-ko tenperatura dagoenean, zer alde dago teilatu zuria duen etxe baten eta teilatu beltza duen etxe baten arteko energia-kontsumoan?

2.1.-Aukeratu erantzun egokia:

  • 10 0C-an, teilatu zuria duen etxe batek teilatu beltza duen etxe batek baino energia gehiago erabiltzen du.
  • 10 0C-an, teilatu zuria duen etxe batek teilatu beltza duen etxe batek baino energia gutxiago erabiltzen du.

2.2.-Aukeratu zure erantzuna berresten duten bi datu-lerro taulan

Kanpoko tenperatura (ºC)

Teilatuaren kolorea

Energia-kontsumoa (watt-ordu)

10 Zuria 2870
10 Beltza 2310
20 Zuria 450
20 Beltza 1570
20 Gorria 1170
30 Beltza 3650

Taula

2.3.-Azaldu zein den energia-kontsumoaren aldea, eguzki-erradiazioak bi kolore desberdin hauetako teilatuekin talka egitean zer gertatzen den deskribatuz.

Kanpoko tenperatura (ºC)

Teilatuaren kolorea

Energia-kontsumoa (watt-ordu)

40 Zuria 4390
40 Gorria 5830
40 Beltza 6630
10 Beltza 2310
10 Gorria 2510
20 Beltza 1570
Taula

3. eta 4. jarduerak

Galdera

3. jarduera:

Ondorengo datuen arabera, zein da teilatu gorria duen etxe baten energia-kontsumoaren eta teilatu zuria duen etxe baten energia-kontsumoaren arteko desberdintasuna?

Kanpoko tenperatura (ºC)

Teilatuaren kolorea

Energia-kontsumoa (watt-ordu)

10 Gorria 2510
10 Zuria 2870
20 Gorria 1170
20 Zuria 470

Aukeratu erantzun zuzenak:

Erantzunak

10 ºC-an edo gutxiagoan, teilatu gorria duen etxe batek teilatu zuria duen etxe batek baino energia-kontsumo txikiagoa du

10 ºC-an edo gutxiagoan, teilatu gorria duen etxe batek teilatu zuria duen etxe batek baino energia-kontsumo handiagoa du

20 ºC-an edo gehiagoan, teilatu gorria duen etxe batek teilatu zuria duen etxe batek baino energia-kontsumo txikiagoa du

20 ºC-an edo gehiagoan, teilatu gorria duen etxe batek teilatu zuria duen etxe batek baino energia-kontsumo handiagoa du

Feedbacka

Galdera

4. jarduera

Ondorengo datu hauek kanpoko tenperaturaren eta teilaturako hiru koloreek tenperatura-tarte osoan izaten duten energia-kontsumoaren arteko erlazioa adierazten dute; hauek kontuan hartuta, zer ondorio atera ditzakezu?

Kanpoko tenperatura (ºC)

Teilatuaren kolorea

Energia-kontsumoa (watt-ordu)

0 Zuria 5200
10 Zuria 2870
20 Zuria 450
30 Zuria 1970
40 Zuria 4390

Aukeratu erantzun zuzena

Erantzunak

  • Kanpoko tenperaturak gora egiten duenean, energia-kontsumoa ere handitu egiten da.

  • Kanpoko tenperatura jaisten denean, energia-kontsumoa handitzen da.

  • Kanpoko tenperaturaren eta barruko tenperaturaren arteko aldea handitzen denean, energia-kontsumoa handitzen da.

  • Kanpoko tenperaturaren eta barruko tenperaturaren arteko aldea txikitzen denean, energia-kontsumoa handitzen da.

 

Feedbacka

5. jarduera: Ondorioak eta eztabaida

Jarduera amaitu ondoren, irakasleak erantzun zuzenak emango dizkigu, erantzun horiek erkatu egingo ditugu, eta, ondoren, simulazioarekin egiaztatuko ditugu; azkenik, eztabaida bat egingo dugu.

Eztabaida egiteko, honako galdera hauek hartuko ditugu kontuan; lehenik, talde txikian eztabaidatuko ditugu, eta, gero, ikasgelako talde osoaren artean.

 EZTABAIDA:

1.- Etxearen barruko tenperatura 23 ºC-an mantendu nahi dugunean:

Kolore beltzeko teilatuen kasuan, energia-kontsumoa zergatik murrizten da kanpoko tenperatura baxua denean, eta zergatik handitzen da kanpoko tenperatura igotzean?

2.-Zer-nolako eragina du kolore zuriak etxearen barruko tenperatura 23 ºC-an mantentzeko? Nola aldatzen da energia-kontsumoa? Gauza bera gertatuko al litzateke teilatu gorriarekin?

Terminoaren definizioa

3.-Klima beroen kasuan, hau da, 20 ºC baino gehiago egiten duen tokietan, zein izango litzateke gure aholkua aukeratu beharreko teilatuaren koloreari dagokionez? Zergatik?

Más de 20ºC

4.-Klima hotzen kasuan, 20 ºC-tik beherakoetan, zein izango litzateke gure aholkua aukeratu beharreko teilatuaren koloreari dagokionez? Zergatik?

Menos de 20ºC

Ebaluazioa eta hausnarketa

Ataza hori amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunkarian hausnarketa egiteko une ona izan daiteke. Hona hemen iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesu osoan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Ebaluazioa

1.-Ataza hau honako zientziei buruzko eztabaidak ebaluatzeko eskala generiko honekin ebaluatuko da (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan):

2.-Ebaluatzeko, eskala hau erabiliko dugu:  Zientzietako simulazio digitalak balioesteko eskala (deskargatu odt  formatu editagarrian eta pdf formatuan):

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)