Saltatu nabigazioa

Korronte ezkutua

Uhal garraiatzaile ozeanikoa

Ba al dakigu planetako ozeano guztiak zeharkatzen dituen korronte erraldoi sakon bat dagoela eta korronte hori funtsezkoa dela Lurreko klima erregulatzeko? Uhal Garraiatzaile Ozeaniko (UGO) handia edo Zirkulazio termohalinoa ezagutuko dugu.

Circulación termohalina
Wikimedia. Zirkulazio termohalinoa (Jabari publikoa)

Ozeanoaren sakoneko zirkulazioa mekanismo natural bat da beroa planeta mailan garraiatzeko. Baina, argi al dugu nola gertatzen den? Ikertu dezagun.

La temperatura y las corrientes marinas

Iraupena:
Bi saio
Taldekatzea:
Banaka, talde txikietan eta talde handian

Jarduera honetan esperimentalki ikertuko dugu tenperaturak itsas korronteetan nola eragiten duen. Horretarako, zenbait jarduera egingo ditugu, eta, amaieran, lortutako emaitzei buruz eztabaidatuko dugu. Jarduerak taldeka egingo ditugu eta gure ikerketak ikerketa-egunkarian idatziko ditugu.

Jarduerak:

  • 1. jarduera: Informazioa bilduko dugu
  • 2. jarduera: Itsas korronteen tenperatura eta dentsitatea ikertuko ditugu
  • 3. jarduera: Molekulek tenperaturarekin izaten duten mugimendua ikertuko dugu
  • 4. jarduera: Itsas korronteak simulatuko ditugu

1. jarduera: Informazioa bilduko dugu

Hasteko, uhal garraiatzaile ozeanikoa zertan datzan ikasiko dugu. Horretarako, bideo hau ikusiko dugu: 

Selita GM. La circulación termohalín (Youtube estándar)
  • Zerbaitek piztu al du zuen arreta?

2. jarduera: Itsas korronteen tenperatura eta dentsitatea ikertuko ditugu

Nola erreakzionatzen dute ozeanoek planetako klima bero edo hotzen aurrean?

Esperimentu bat egingo dugu tenperaturak itsasoaren dentsitatean zer-nolako eragina duen egiaztatzeko. Gogoratu: saiakuntzak eta emaitzak gure ikerketa-egunkarian idatzi behar ditugu, lortutako emaitzak erkatuko baititugu amaieran.

Goazen laborategira!

Materialak eta produktuak

Elementu hauek beharko ditugu:

Materialak eta produktuak

  • Ontzi angeluzuzen bat, bereizgailu batekin
  • Bi hauspeakin-ontzi giro-tenperaturako txorrotako urarekin
  • Elikagai koloratzailea (bi kolore desberdinekoa)
  • Izotza
  • Gatza
  • Koilara bat

Prozedura

Nola erreakzionatzen dute ozeanoek planetako klima bero edo hotzen aurrean?

  1. Bete hauspeakin-ontzi bat ur beroarekin eta bestea izotz-puskekin hoztutako urarekin.
  2. Jarri elikagai koloratzailearen tanta batzuk edalontzi bakoitzean (kolore desberdina ontzi bakoitzean).
  3. Bota ur beroa ontzi angeluzuzenaren alderdi batean eta ur hotza bestean.

Hipotesiak eta egiaztapenak

Gure hipotesiekin hasiko gara

       

Zure ustez, zer gertatuko da bereizgailua kentzen duzunean? Zergatik?

Kendu bereizgailua. Zer gertatzen da?

Bat al dator zure aurreikuspenarekin?

Ontzian gertatzen den oreka berria ikusi ondoren, jarri hatz-mamiak fluidoaren gainazalean eta sartu eskua poliki-poliki hondora; nabaritzen al duzu tenperatura-aldaketa?

Tenperatura egiaztatuko dugu

  • Ur beroaren ontzian bi gatz-koilarakada gehitzen badituzu eta esperimentua errepikatzen baduzu, zer gertatuko da?

Gazitasuna egiaztatuko dugu

Zure ustez, zer gertatuko da bereizgailua kentzen duzunean? Zergatik?

Kendu bereizgailua. Zer gertatzen da?

Bat al dator zure aurreikuspenarekin?

3. jarduera: Molekulek tenperaturarekin izaten duten mugimendua ikertuko dugu

Nola eragiten die beroak molekulei?

Dakigunez, energia termikoak eragina sortzen du molekulen mugimenduan: objektu bat bero dagoenean, molekulak azkar mugitzen dira; objektu bat hotz dagoenean, molekulak poliki mugitzen dira. Molekulek tenperatura hotzetan, beroetan eta epeletan nola jarduten duten ikertuko dugu.

Esperimentu hau egingo dugu laborategian:

Materialak

Zer behar dugu? Ez dezagun ahaztu ikerketa-egunkaria

  • 3 flasko garden
  • Ura
  • Elikagai-koloratzailea
  • Zinta itsaskorra
  • Markagailuak
  • Termometroa

Prozedura

  1. Flasko garden bat giro-tenperaturako urarekin beteko dugu. Zinta itsaskorra eta markagailuak erabiliko ditugu flasko horri 'Giro-tenperatura' etiketa jartzeko.
  2. Beste flasko garden bat txorrotako ur hotzarekin beteko dugu, aurrekoaren altuera berean. Izotz-puskak erantsiko dizkiogu, are hotzagoa egon dadin, edo, bestela, hozkailuan jarriko dugu. Flasko honi 'Ur hotza' etiketa jarriko diogu.
  3. Azkeneko flasko gardena txorrotako ur beroarekin beteko dugu. Ura mikrouhin-labean ere berotu dezakegu. Gero, flasko honi 'Ur beroa' etiketa jarriko diogu.
  4. Hiru flaskoek ur-altuera bera dutela egiaztatuko dugu. Azkenik, elikagai koloratzaile-tanta bat gehituko dugu flasko bakoitzean, eta denborak aurrera egin ahala zer gertatzen den begiratuko dugu. Lehenik, gure hipotesia planteatuko dugu

 

 

Hipotesiak eta egiaztapenak

Zure ustez, zer gertatuko da? Zergatik?

Zer gertatzen da?

Bat al dator zure aurreikuspenarekin?

4. JARDUERA: Ozeanoko korronteak simulatuko ditugu

Tenperatura dela-eta ozeanoan korronteekin zer gertatzen den simulatuko dugu, eta simulazioa grabatu edo horren argazkiak aterako ditugu. Amaieran, simulaziorik onena aukeratuko dugu denon artean, eta ikastetxeko webgunera igoko dugu.

Laborategian, zer behar dugun ikusiko dugu eta nola egingo dugun planifikatuko dugu.

Materialak

  1. Beirazko ontzi gardena, akuarioaren modukoa, ura giro-tenperaturan duena.
  2. Beroa ematen duen lanpara.
  3. Plastikozko poltsa bat izotzarekin
  4. Elikagai koloratzailea
  5. Mugikorra edo argazki-kamera

Prozedura

Berotzen duen lanpararekin eguzkia simulatu dezakegu ontziaren mutur batean jarrita. Hor latitude tropikalak egongo dira. Ontziaren beste muturrean, eremu artikoa simulatuko dugu ur izoztuarekin; horretarako, izotza duen poltsa edo izotz-zati handi bat sartuko dugu uretan.

Lanpara piztuko dugu eta koloratzaile-tanta bat erantsiko dugu, zirkulazioaren mugimendua ikusgai jartzeko; pixka batean itxarongo dugu.

Argazkiak aterako ditugu une ezberdinetan edo bideo txiki bat egingo dugu.

 

Hipotesia

  • Nola mugituko da koloratzailea? Zein da zure hipotesia?
  • Argazkiek zure hipotesia justifikatzeko balio dizute?

Egiaztatu zuen emaitzak azalpen-bideoan.*

Ondorioak eta eztabaida

Taldean jarri, eta hausnarketa egin eta eztabaida prestatuko dugu, honako alderdi hauek kontuan hartuta:

  • Egindako jardueretan, espero ziren emaitzak lortu al dira? Ez bada horrela, zer dela eta izan ahal izan da?
  • Zer zailtasun aurkitu ditugu jardueretan?
  • Emaitzak gainerako taldeekin alderatuko ditugu eta denok zailtasun berberak izan ote ditugun egiaztatuko dugu.

Ebaluazioa eta hausnarketa

Ataza hori amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunkarian hausnarketa egiteko une ona izan daiteke. Hona hemen iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesu osoan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Ebaluazioa

Ebaluazioa egiteko, eskala hauek erabiliko ditugu

1.-Laborategian lan egiteko eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan)

2-Zientziei buruzko eztabaidak balioesteko eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta  pdf formatuan).

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)