Saltatu nabigazioa

PISA probak

Orientabide didaktikoko fitxak

Atal honetan Energiaren gakoak aztertu ditugu, bi erronka desberdinekin. Hona hemen erronka bakoitzaren fitxa:

Kontsumo txikiko etxeak

GAIA: Beroa

DENBORA: Saio 1.

AURRETIKOAK: energia termikoa, beroa, tenperatura, aplikazioak eta beroaren transferentzia motak kontzeptua sartu ondoren.

TESTUINGURUA: jarduera klasikoak modu dinamikoagoan aurkeztea da helburua, Internet bidez informazioa bilatzetik hasi eta ikasleen ingurune hurbileko ikerketa txikiraino, eguneroko jarduerak ikerketa zientifikoko puntu batetik aztertuz.

ERRONKA: ikasleek energia termikoaren erabilera ikertzen dute PISA proba baten bidez, simulazioarekin eta gabe, eta ondoren eztabaida eginez.

PRODUKZIOA: Pisa proban emandako erantzunen gaineko eztabaida.

ORIENTABIDEAK:

"Kontsumo txikiko etxeak" PISAk askatutako item bat da. Jarduera honek energia termikoa, tenperatura, beroa, aplikazioak eta beroaren transferentziak ondo ulertzea eskatzen die ikasleei.

PISAren jarduera honen bidez simulazio bat erabiltzeko aukera dago; ataza prest dago proba simulaziorik gabe ebazteko eta, ondoren, erantzunak erkatu ondoren, simulazioarekin berresten dira.

Helburua da energia-kontsumo txikiko eta berotegi-efektuko gas gutxi isurtzen duten etxeen diseinuan material egokiak erabiltzearen helburua ulertzea, eta simulazioaren erabilerarekin osatzea, etxe horien diseinua errazten digun teknika gisa.

EBALUAZIOA: Aurkeztutako jarduerak eta azken eztabaida kalifikatuko dira.

ERANTZUN ZUZENAK

1. jarduera:

Erantzuna:

Honako baldintza hauek aukeratuko ditugu hautaketa justifikatzeko

Kanpoko tenperatura (ºC)

Teilatuaren kolorea

Energiaren kontsumoa(watt/h)

40 Blanco 4390
40 Rojo 5830
40 Negro 4390

2. jarduera:

Erantzuna:

  • 10 ºC-an, teilatu zuria duen etxe batek teilatu beltza duen etxe batek baino energia gehiago erabiltzen du
  • Aukeratu zure erantzuna berresten duten bi datu-lerro taulan
Kanpoko tenperatura (ºC) Teilatuaren kolorea

Energiaren kontsumoa

(watt/h)

10 Zuria 2870
10 Beltza 2310


  • Azaldu zein den energia-kontsumoaren aldea, eguzki-erradiazioak bi kolore desberdin hauetako teilatuekin talka egitean zer gertatzen den deskribatuz.

Eguzki-argia energia- edo bero-iturri bat da, eta teilatu beltzak teilatu zuriak baino erradiazio gehiago xurgatzen du.

3. jarduera:

Erantzuna:

10 ºC-an edo gutxiagoan, teilatu gorria duen etxe batek teilatu zuria duen etxe batek baino energia-kontsumo txikiagoa du

20 ºC-an edo gehiagoan, teilatu gorria duen etxe batek teilatu zuria duen etxe batek baino energia-kontsumo handiagoa du

4. jarduera.

Erantzuna:

Kanpoko tenperaturaren eta barruko tenperaturaren arteko aldea handitzen denean, handitu egiten da energia-kontsumoa

 EDUKIAK:

  • Informazioaren tratamendua: identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), balioetsi eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, azaldu, argudiatu, justifikatu, etab.).
  • Energia termikoa, beroa, aplikazioak eta bero-transferentzia.

 

KONPETENTZIA ZIENTIFIKOA(*)

Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu.

1,2,3,4,5

Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi.

1,2,3,4,5

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin.

 

1,2,3,4,5

Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta espiritu kritikoz.

3,4,5

BESTELAKO KONPETENTZIAK

Jarduerak

Konpetentzia matematikoa

   Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

Konpetentzia digitala

Ikasten ikasteko konpetentzia

Ekimena eta espiritu ekintzailea 

1,2,3,4,5

(*) Bereizirik azalduko dugu zer den konpetentzia zientifikoa, hobeto uler dadin; izan ere, «Matematikarako konpetentzia eta zientzia eta teknologiarako oinarrizko konpetentziak» atalaren parte da,  LOMCEn azaltzen den moduan.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Informazioa bilatu, identifikatu, hautatu eta interpretatzen du, eta ikasgaiei buruzko ideiak ezagutzen ditu. 
  • Energia transferitzeko mekanismoak identifikatzen ditu, eta mekanismo horiek eguneroko hainbat egoeratan eta fenomeno atmosferikotan ezagutzen ditu; hortaz, eraikinetarako eta berotze-sistemak diseinatzeko materialen hautaketa justifikatzen du.
  • Eguneroko fenomenoetan agertzen diren energia motak identifikatzen ditu.
  • Gertatzen diren bero-transferentziak azaltzen ditu.
  • Planteatutako gaiak behar bezala arrazoitzen ditu eta argudio zientifikoekin adierazten ditu, bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabilita.

EBALUAZIOA

Ataza ebaluatzeko, eskala hauek erabiliko dira:

1.-Ataza hau honako zientziei buruzko eztabaidak ebaluatzeko eskala generiko honekin ebaluatuko da (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan):

2.-Ebaluatzeko, eskala hau erabiliko dugu:  Zientzietako simulazio digitalak balioesteko eskala (deskargatu odt  formatu editagarrian eta pdf formatuan)

Bero egiten duen egunetan korrika egitea

GAIA: Energia.

DENBORA: Saio bat.

AURRETIKOAK: Energia kontzeptua eta bere motak eta neurria sartu ondoren.

TESTUINGURUA: Jardura klasikoak modu dinamikoagoan aurkeztea da helburua, Internet bidez informazioa bilatzetik hasi eta ikasleen ingurune hurbileko ikerketa txikiraino, eguneroko jarduerak ikerketa zientifikoko puntu batetik aztertuz.

ERRONKA: ikasleek giza gorputzean bero egunetan korrika egiteak nola eragiten duen ikertzen dute PISA item baten bidez, simulazioarekin eta ondoren eztabaidarekin.

PRODUKZIOA: PISA proban emandako erantzunei buruzko eztabaida.

ORIENTABIDEAK:

"Bero egunetan korrika egitea" PISAk askatutako item bat da. Jarduera honek energia termikoa, beroa eta tenperatura ondo ulertzea eskatzen die ikasleei.

EBALUAZIOA: aurkeztutako jarduerak eta amaierako eztabaida kalifikatuko dira.

ERANTZUNAK

 

KONPETENTZIA ZIENTIFIKOA(*)

Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu.

1,2,3,4

Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi.

1,2,3,4

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin.

1,2,3,4

Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta espiritu kritikoz.

4

BESTELAKO KONPETENTZIAK

Jarduerak

Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

Konpetentzia digitala

Ikasten ikasteko konpetentzia

Ekimena eta espiritu ekintzailea 

Konpetentzia sozial eta zibikoak

1,2,3,4

(*) Bereizirik azalduko dugu zer den konpetentzia zientifikoa, hobeto uler dadin; izan ere, «Matematikarako konpetentzia eta zientzia eta teknologiarako oinarrizko konpetentziak» atalaren parte da  LOMCEn azaltzen den moduan.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Informazioa bilatu, identifikatu, hautatu eta interpretatzen du, eta ikasgaiei buruzko ideiak ezagutzen ditu. 
  • Forma batzuetatik beste batzuetara gertatzen diren energia-transformazioak azaltzen ditu.
  • Planteatutako gaiak behar bezala arrazoitzen ditu eta argudio zientifikoekin adierazten ditu, bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabilita.

 EBALUAZIOA:

Ebaluatzeko, eskala hauek erabiliko ditugu:

1.-Ataza hau honako zientziei buruzko eztabaidak ebaluatzeko eskala generiko honekin ebaluatuko da (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan)

2.-Ebaluatzeko, eskala hau erabiliko dugu:  Zientzietako simulazio digitalak balioesteko eskala (deskargatu odt  formatu editagarrian eta pdf formatuan):

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)