Saltatu nabigazioa

Energia eta Pisa probak

Orientazio didaktikoak dituzten fitxak

Atal honetan energiaren gakoak aztertu ditugu, bi erronka desberdinekin. Hona hemen erronka bakoitzaren fitxa:

Zentral elektriko urdina

GAIA: Energia.

DENBORA-BANAKETA: 1 saio.

ATARIKOAK: Lehenik, hitzaurre bat egingo da kontzeptu hauen gainean: energia eta energia-motak eta neurketak. 

TESTUINGURUA: Jarduera klasikoak modu dinamikoagoan aurkeztea da helburua, informazioa Internet bidez bilatuz edota ikasleen ingurune hurbilean ikerketa txikiak eginez, eta, horrela, eguneroko jarduerak ikerketa zientifikoaren ikuspegitik aztertuz.

ERRONKA: Ikasleek energia berrien erabilera ikertuko dute Pisa proba baten bidez, simulazioa eginda edo egin gabe, eta ondoren eztabaida eginez.

ARIKETA: Erronka hau ebazteko, atazan emandako erantzunen gainean eztabaidatu beharko dute.

ORIENTABIDEAK:

«Zentral elektriko urdina» PISAk liberatutako item bat da. Jarduera hau egiteko, ikasleek energia, energia-iturriak eta energia transformazioak zer diren ondo ulertu behar dute

Jarduera hau simulazioa eginda eta egin gabe landuko da, eta erantzunak justifikatu eta erkatu egingo dira.

EBALUAZIOA: aurkeztutako jarduerak eta azken eztabaida kalifikatuko dira.

ERANTZUN ZUZENAK

1. Jarduera

Zona 2 eta 4

2. Jarduera

Molekulek mintza zeharkatzen dutenean, ur gezako tangako gatz-kontzentrazioa handitu egiten da, eta ur gaziko tangako gatz-kontzentrazioa murriztu.

 

3. Jarduera

Diagrama interpretatuta, erantzuna izango litzateke turbinaren eta sorgailuaren bidez energia zinetikoa energia elektriko bihurtzen dela.

4. Jarduera

(Laugarren galderan, gure erantzuna desberdina izan daiteke; izan ere, argi izan behar dugu zentral elektrikoak zergatik errespetatzen duen ingurumena).

 Balizko erantzunak:

  • Petrolioa edo ikatza erabiltzen duten zentralek substantzia kutsatzaileak isurtzen dituzte.
  • Erregairik behar ez duenez, zentrala martxan egon daiteke ingurumena kaltetu gabe, ez baita zulatu behar meatzeetatik petrolioa eta ikatza lortzeko.
  • Erregai fosilak erabiltzen dituzten zentralek berotegi-efektuko gasak isurtzen dituzte, eta klima alda dezakete.
  • Zentral berriak ura ibaitik ozeanora eramaten du soilik, nolanahi ere berez gertatuko litzatekeena.

 

EDUKIAK:

  • Informazioaren tratamendua: identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), baloratu eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, azaldu, argudiatu, justifikatu, etab.).
  • Energia, definizioa, motak, ezaugarriak, neurketa.
  • Energia-transformazioak.
  • Energia-iturriak.

 KONPETENTZIAK

KONPETENTZIA ZIENTIFIKOA (*)

Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak eta mundu naturaleko sistemak erlazionatzea.

1,2,3,4.5

Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikustea.

1,2,3,4,5

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egitea.

1,2,3,4,5

Erabakiak erantzukizunez, autonomiaz eta espiritu kritikoz hartzea.

4,5

BESTELAKO KONPETENTZIAK

Jarduerak

Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

Konpetentzia digitala

Ikasten ikasteko konpetentzia

Ekimena eta espiritu ekintzailea

 

1,2,3,4,5

(*) Bereizirik azalduko dugu konpetentzia zientifikoa zer den, hobeto uler dadin; izan ere, «Matematikarako konpetentzia eta zientzia eta teknologiarako oinarrizko konpetentziak» atalaren parte da,  LOMCEn azaltzen den moduan.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Informazioa bilatu, identifikatu, hautatu eta interpretatu du, eta ikasgaiei buruzko ideiak ezagutzen ditu. 
  • Eguneroko fenomenoetan agerian geratzen diren energia mota ezberdinak identifikatu ditu.
  • Forma batzuetatik beste batzuetara gertatzen diren energia-transformazioak azaltzen ditu.
  • Planteatutako gaiak behar bezala arrazoitzen ditu eta argudio zientifikoekin adierazten ditu, bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabilita.

EBALUATZEKO-TRESNAK

Ataza hau eskala hauekin ebaluatuko dugu:

1.- Zientziei buruzko eztabaidak ebaluatzeko eskala generikoa (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan)

2.-Ebaluatzeko, eskala hau erabiliko dugu: Zientzietako simulazio digitalak balioesteko eskala (deskargatu odt formatu editagarrian  eta pdf formatuan):

Erregai fosilak

GAIA: Energia.

DENBORA-BANAKETA: 1 saio.

ATARIKOAK: Lehenik, hitzaurre bat egingo da kontzeptu hauen gainean: energia eta energia-motak eta neurketak.

TESTUINGURUA: Jarduera klasikoak modu dinamikoagoan aurkeztea da helburua, informazioa Internet bidez bilatuz edota ikasleen ingurune hurbilean ikerketa txikiak eginez, eta, horrela, eguneroko jarduerak ikerketa zientifikoaren ikuspegitik aztertuz.

ERRONKA: Ikasleek estrategia berritzaileak ikertuko dituzte hainbat erregaik sortutako karbono dioxidoaren kantitatea murrizteko, eta, ondoren, eztabaida egingo dute.

ARIKETA: Erronka hau ebazteko, atazan emandako erantzunen gainean eztabaidatu beharko dute.

ORIENTABIDEAK:

«Erregai fosilak» PISAk liberatutako item bat da. Jarduera hau egiteko, ikasleek energia eta energiaren neurketa, energia-iturriak eta energia transformazioak zer diren ondo ulertu behar dute.

 Jarduera hauek egiteko, «zalantza-zorroa» dinamika kooperatiboa erabiliko dugu, eta amaitzeko, erantzunak erkatu eta horien gainean eztabaidatuko dugu, taldean.

EBALUAZIOA: aurkeztutako jarduerak zein azken eztabaida ere kalifikatuko dira.

ERANTZUNAK

1. JARDUERA :

Erantzuna:

Bioerregaietarako erabiltzen diren landareek atmosferaren CO2-a xurgatzen dute hazten diren heinean.

2. JARDUERA:

  • Identifikatu petrolioak, taularen arabera, zer abantaila duen etanolaren aldean: energia gehiago askatzen du.

Balizko erantzunak:

  • Petrolio gramo batek etanol gramo batek baino energia gehiago ematen du.
  • Petrolioak energia gehiago ematen du kostu beragatik.
  • Etanolak petrolioak baino energia gutxiago sortzen du.
  • Identifikatu etanolak, taularen arabera, ingurumenarentzat zer abantaila duen petrolioaren aldean: karbono dioxido gutxiago askatzen du.

Balizko erantzunak:

  • Etanolak petrolioak baino CO2 gutxiago sortzen du energia bera sortzean.
  • Etanolak petrolioak baino gutxiago kutsatzen du.
  • Zure energia-beharrak asetzeko petrolioa erabiltzen baduzu, CO2 gehiago sortuko duzu.

3. JARDUERA:

  • Azalpen egokia eman du aurkikuntza global hau laburbiltzeko: ozeanoetan karbono dioxidoa sakonago ponpatzen bada, denboraren joanean, atxikipen-indizeak hobeak dira sakonera txikiagoetara ponpatzen bada baino.

Balizko erantzunak:

  • 3.000 metrora injektatzen den karbono dioxidoak 800 metrora injektatzen denak baino denbora gehiago ematen du biltegiratuta.
  • CO2 -a zenbat eta sakonago injektatu, orduan eta denbora gehiagoan egongo da biltegiratuta; izan ere, 800 m-ra biltegiratutako CO2-a askatzen hasten da 50 urteren buruan; aitzitik, 3.000 m-ra biltegiratzen dena, 100 urtez geratzen da biltegiratuta.
  • Karbono dioxidoaren biltegiratzea eraginkorragoa izaten da ozeanoan sakonago biltegiratzen denean.
  • 500 urte igaro ondoren, 3.000 metrora biltegiratuta dagoen CO2-aren % 60 inguruk ozeanoan biltegiratuta jarraitzen du.

 KONPETENTZIAK

KONPETENTZIA ZIENTIFIKOA (*)

Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak eta mundu naturaleko sistemak erlazionatzea.

1,2,3,4

Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikustea.

1,2,3,4

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egitea.

1,2,3,4

Erabakiak erantzukizunez, autonomiaz eta espiritu kritikoz hartzea.

4

BESTELAKO KONPETENTZIAK

Jarduerak

Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

Konpetentzia digitala

Ikasten ikasteko konpetentzia

Ekimena eta espiritu ekintzailea

 

1,2,3,4

 

(*) Bereizirik azalduko dugu konpetentzia zientifikoa zer den, hobeto uler dadin; izan ere, «Matematikarako konpetentzia eta zientzia eta teknologiarako oinarrizko konpetentziak» atalaren parte da,  LOMCEn azaltzen den moduan.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Informazioa bilatu, identifikatu, hautatu eta interpretatu du, eta ikasgaiei buruzko ideiak ezagutzen ditu. 
  • Eguneroko fenomenoetan agerian geratzen diren energia motak identifikatzen ditu.
  • Forma batzuetatik beste batzuetara gertatzen diren energia-transformazioak azaltzen ditu.
  • Planteatutako gaiak behar bezala arrazoitzen ditu eta argudio zientifikoekin adierazten ditu, bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabilita.

 EBALUAZIOA:

1.- Zientziei buruzko eztabaidak ebaluatzeko eskala generikoa (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)