Saltatu nabigazioa

Energia-aldaketak eta -formak

Energia-transformazioak

Energia etengabe ari da transformatzen, eta forma batzuetatik beste batzuetara pasatzen da. Esaterako, sumendi batean, urtutako haitzen barne-energia energia termiko bihur daiteke, eta bero handia sortu; bestetik, airera jaurtitako harriek eta mugitzen ari den labak energia mekanikoa dute; azkenik, material asko erretzen dira, energia kimikoa askatuz, etab.

Bestetik, Energiaren Kontserbazio Printzipioaren arabera, energia ez da ez sortzen ez suntsitzen; forma batetik bestera baino ez da transformatzen. Transformazio horietan, guztizko energia konstante mantentzen da; hau da, guztizko energia berbera da transformazio bakoitzaren aurretik eta ondoren.

ColiN00B. PixabayBombilla (Jabari publikoa)

Gure inguruan energia-transformazio horiek agerian uzten dituzten hainbat adibide ditugu, hau da: energia-mota bati hainbat energia-transformazio ezartzen bazaizkio beste energia-mota bat lortzen da.

Hauxe izango da gure erronka: sistema desberdinetan gertatzen diren energia-transformazioak esperimentalki ikertzea, simulazio digital baten bidez.

Ataza: Energia-transformazioak ikertzen

Iraupena:
2 saio
Taldekatzea:
Talde txikian

Ataza honetan sistema konplexu bat ikertuko dugu, non energia eta transformazio desberdinek esku hartzen duten. Taldean lan egingo dugu, eta talde bakoitzak simulazioan gerta daitezkeen sistemetako bat aztertuko du. Irakasleak ikertu beharreko sistemak proposatuko ditu, kolore desberdinetako lau gutun-azaletan antolatuta. Ikerketa amaitu ondoren, talde bakoitzak ikertutako sistema erakutsi eta azalduko du.

Gure ikerketan simulazio hau erabiliko dugu: PHET: Energia-aldaketak eta -formak. Ikerketa honetan, energia-transformazioak hainbat sistematan aztertuko ditugu.

Energia-formak eta -aldaketak

Pantallazo de la simulación
PHET Coloradoko unibertsitatea

Simulazioan bi modu agertzen dira: Sarrera eta sistemak.

Has gaitezen lehenengo modalitatearekin esperimentatzen!

1. jarduera: Esperimentatzen hasiko gara 

Hasteko, entrenatzen hasiko gara simulazioaren funtzionamendua ikusteko. Simulazioa sarrera moduan ireki eta simulazioaren elementuak ikusiko ditugu:

Ikusten dugunez, bi likido eta bi solido ditugu esperimentatzeko, eta esperimentu hau egingo dugu:

  1. Esperimentua: egindako esperimentuak eta lortutako ebidentziak gure koadernoetan idatziko ditugu:

Ura suaren gainean jarriko dugu, termometroa uraren barruan sartuko dugu, eta bero-hotz agintea manipulatuko dugu. Zer gertatuko da tenperaturarekin?

Zer gertatzen da energiarekin?

Bi materialekin probatuko dugu aldi berean, ura eta olioarekin, eta berogailuak lotuko ditugu. 

Zer gertatuko da tenperaturarekin?

Hipotesia:

Hipotesia:

Hipotesia:

Egiaztatzea:

Egiaztatzea:

Egiaztatzea:

  1. esperimentua:

Prest gaude beste material batzuekin probatzeko; beraz, gure emaitzak idatziko ditugu, taula batean antolatuta, eta, horretarako, honako hauek hartuko ditugu kontuan:

1.- Material-mota

2.- Neurtzeko denborak

3.- Materialean atxikitako energia-sinbolo kopurua

4.- Termometroak une desberdinetan markatzen duen tenperatura

Hona hemen emaitzak antolatzeko taularen adibide bat:

Material mota

Neurtzeko denborak

Termometroaren tenperatura

Energia metatuak

Ura
Olioa
Adreilua
Burdina

2. jarduera: Sistemak ikertuko ditugo

Simulazioan sartzeko sistemen modalitatea erabiliko dugu, eta, jarduera ezein egin aurretik, objektuak manipulatuko ditugu, nola funtzionatzen duten jakiteko:

  • Simulazioaren azpiko aldean, hautatu beharreko objektuak agertzen dira, hiru taldetan antolatuta (iturria, transformadorea eta efektua).
  • «Energiaren sinboloa»-n iturrian zein efektuan inplikatutako energia mota ezberdinak agertzen dira.

Irakasleak 4 gutun-azal banatuko ditu ikertu beharreko sistemekin:

  • Gorria - 1. taldea
  • Urdina - 2. taldea
  • Berdea - 3. taldea
  • Laranja - 4. taldea

Talde bakoitzak bere gutun-azala irekiko du. Has gaitezen ikertzen! :

Gure azalpena egiteko, honako hauek hartuko ditugu kontuan:

  1. Inplikatutako objektuak: eskema grafikoa
  2. Zer energia-mota agertzen dira objektu bakoitzean?
  3. Zer gertatzen da termometroarekin?
  4. Eguzki-panelaren ordez gurpila jartzen badugu, zer gertatzen da? Zergatik?
  5. Energiak nola transformatzen dira?

Talde bakoitzak bere sisteman gertatzen dena aztertuko du, informazio guztia antolatuko du eta, amaieran, bere sistema ahoz azalduko die gainerako ikaskideei, ateratako ondorioekin.

Ebaluazioa eta hausnarketa

Ataza amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunkarian hausnarketa egiteko une bat har dezakegu. Hona hemen hainbat iradokizun:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Ebaluazioa

Ataza hau eskala hauekin ebaluatuko dugu:

1.-Ebaluatzeko, zientzietako simulazio digitalak balioesteko eskala  hau erabiliko dugu (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan):

Escala

2.-Ataza hau zientzietako ahozko azalpenerako eskala generiko honekin ebaluatuko dugu (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan):

Escala

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)