Saltatu nabigazioa

Energiaren transformazioak eta kontserbazioa

Orientazio didaktikoak dituzten fitxak

Atal honetan energiaren gakoak aztertu ditugu, bi erronka desberdinekin. Hona hemen erronka bakoitzaren fitxa:

Energia-aldaketak eta-formak

GAIA: Energia.

DENBORA-BANAKETA: 2 saio.

ATARIKOAK: Lehenik, hitzaurre bat egingo da kontzeptu hauen gainean: energia, energia-motak, neurketa, transformazioak eta kontserbazioa.

TESTUINGURUA: Jarduera klasikoak modu dinamikoagoan aurkeztea da helburua, informazioa Internet bidez bilatuz edota ikasleen ingurune hurbilean ikerketa txikiak eginez, eta, horrela, eguneroko jarduerak ikerketa zientifikoaren ikuspegitik aztertuz.

ERRONKA: Ikasleek, simulazio baten bidez, gure inguruneko hainbat sistematan inplikatuta dauden aldaketak ikertuko dituzte, bai eta transformazioak, kontserbazioa eta eraginak ere.

Ekoizpena: Erronka ebazteko, ikasleek taldeka jarri eta simulazioaren jarduerak egingo dituzte, eta irakasleak proposatzen dien sistema konplexu batean inplikatutako energiak eta energia-transformazioak ikertuko dituzte, eta ondoren, gainerako ikasleei azalduko diete.

ORIENTABIDEAK: Simulazio hau erabiliko da: PHET: Cambios y formas de energía (aurretik deskargatu egin behar da), energia-transformazioen gaineko hainbat kontzeptu modu esperimentalean lantzea helburu hartuta. Hori egin ondoren, eguneroko sistema bat proposatuko dute inplikatutako energiak ikertzeko. Simulazioaren bidez, hautemandakoa esperimentatu eta islatuko dute, koadernoan idatziz, eta emaitzak gainerako ikasleekin alderatuko dituzte.

EBALUAZIOA: Simulazioaren talde-jarduerak kalifikatuko dira, esaterako, ikasgela osoari amaieran egiten zaion erakusketa.

 Simulazioko jarduerek ikasleen esperimentuetako oharrak islatuko dituzte.

EDUKIAK:

  • Informazioaren tratamendua: identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), baloratu eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, azaldu, argudiatu, justifikatu, etab.).
  • Ikerketa-lan txikiak egin eguneroko inguruneetan.
  • Energia, definizioa, motak, ezaugarriak, neurketa.
  • Energiaren transformazioak eta kontserbazioa.
  • Energiaren alderdi industrialak.

KONPETENTZIA ZIENTIFIKOA (*)

Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak eta mundu naturaleko sistemak erlazionatzea.

1,2

Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikustea.

1,2

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egitea.

1,2

Erabakiak erantzukizunez, autonomiaz eta espiritu kritikoz hartzea.

1,2

BESTELAKO KONPETENTZIAK 

Jarduerak

Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

Konpetentzia digitala

Ikasten ikasteko konpetentzia

Ekimena eta espiritu ekintzailea

 

1,2

 

(*) Bereizirik azalduko dugu konpetentzia zientifikoa zer den, hobeto uler dadin; izan ere, «Matematikarako konpetentzia eta zientzia eta teknologiarako oinarrizko konpetentziak» atalaren parte da, LOMCEn azaltzen den moduan.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Informazioa bilatu, identifikatu, hautatu eta interpretatu du, eta ikasgaiei buruzko ideiak ezagutzen ditu.
  • Eguneroko fenomenoetan agerian geratzen diren energia motak identifikatzen ditu.
  • Energiaren kontzeptua eta energiak aldaketak eragiteko duen ahalmena erlazionatzen ditu.
  • Forma batzuetatik beste batzuetara gertatzen diren energia-transformazioak azaltzen ditu.
  • Ikerkuntzatik ateratako ondorioak erabiliz, txostenak egin ditu, eta argi eta garbi eman ditu aditzera gai zientifikoari buruzko azalpenak eta argudioak.
  • Planteatutako gaiak behar bezala arrazoitzen ditu eta argudio zientifikoekin adierazten ditu, bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabilita.

EBALUAZIOA

Ataza hau eskala hauekin ebaluatuko dugu:

1.-Ebaluatzeko, zientzietako simulazio digitalak balioesteko eskala  hau erabiliko dugu (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan)

2.-Ataza hau zientzietako ahozko azalpenerako eskala generiko honekin ebaluatuko dugu (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan)

Skatearen fisika

GAIA: Energia.

DENBORA-BANAKETA: 2 saio.

ORIENTABIDEAK: “La física del skate” Elvira Gonzalez Aguado eta Javier Garcia-Zubia egileek Go Lab ingurune birtualerako sortutako titulu bereko jatorrizkoaren erronka egokitu bat da.

Simulazio hau erabiliko da: PHET: Patinatzeko pista (aurretik deskargatu egin behar da); helburua energia mekanikoaren gaineko hainbat kontzeptu modu esperimentalean lantzea izango da. Hori egin ondoren, ulermen-galdetegi bat egin daiteke, bai modu kooperatiboan, dinamika azaldu ondoren, bai lehia moduan, Kahoot edo antzeko bat erabiliz.

Simulazioaren bidez, hautemandakoa esperimentatu eta islatuko dute, koadernoan idatziz, eta emaitzak gainerako ikasleekin alderatuz.

EDUKIAK:

  • Informazioaren tratamendua: identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), baloratu eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, azaldu, argudiatu, justifikatu, etab.).
  • Ikerketa-lan txikiak egin eguneroko inguruneetan.
  • Energia potentziala, mekanikoa eta zinetikoa.
  • Energia-transformazioak.
  • Energiaren kontserbazioaren printzipioa.

KONPETENTZIAK:

    KONPETENTZIA ZIENTIFIKOA (*)

    Jarduerak

    Zientziaren oinarrizko kontzeptuak eta mundu naturaleko sistemak erlazionatzea.

    1,2,3

    Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikustea.

    1,2,3

    Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egitea.

    1,2

    Erabakiak erantzukizunez, autonomiaz eta espiritu kritikoz hartzea.

    3

    BESTELAKO KONPETENTZIAK

    Jarduerak

    Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

    Konpetentzia digitala

    Ikasten ikasteko konpetentzia

    Ekimena eta espiritu ekintzailea

     

    1,2,3

    (*) Bereizirik azalduko dugu konpetentzia zientifikoa zer den, hobeto uler dadin; izan ere, «Matematikarako konpetentzia eta zientzia eta teknologiarako oinarrizko konpetentziak» atalaren parte da,  LOMCEn azaltzen den moduan.

    EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

    • Informazioa formatu digitaletan bilatu, identifikatu, hautatu eta interpretatu du, eta ikasgaiei buruzko ideiak ezagutzen ditu.
    • Eguneroko fenomenoetan agerian geratzen diren energia motak identifikatzen ditu.
    • Forma batzuetatik beste batzuetara gertatzen diren energia-transformazioak azaltzen ditu.
    • Planteatutako gaiak behar bezala arrazoitzen ditu eta argudio zientifikoekin adierazten ditu, bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabilita.


    EBALUAZIO-TRESNAK:

    Ebaluatzeko, eskala hau erabiliko dugu: Zientzietako simulazio digitalak balioesteko eskala (deskargatu odt formatu editagarrian  eta pdf formatuan).

    Creado con eXeLearning (Ventana nueva)