Saltatu nabigazioa

Nondik dator energia?

Energiaren jatorria

Gure ingurunean dagoen guztiak energia gehiago edo gutxiago behar du funtzionatzeko. Baina kontsumitzen dugun elektrizitate guztia, garraiorako erregaiak, janaria prestatzeko erabiltzen dugun gasa... Nondik datoz? Zein da energia horren jatorria? Non biltegiratzen da?

Bada, kontua zera da, ia energia-iturri guztiak... eguzkitik datozela. Ez zenuen uste, ezta?

sol
Myriams. Eguzkia

Eguzkiaren energia dela eta sortzen da haizea, lurruntzen dira gainazaleko urak, eratzen dira hodeiak eta sortzen da euria. Baina, horrez gain, eguzkiaren beroa eta argia bizitzaren, landareen eta animalien garapenerako ezinbestekoak diren erreakzio kimiko askoren oinarria ere badira, mendeak igaro ahala erregai fosilak sortu dituztenak, hala nola ikatza edo petrolioa.

Beraz, eguzkiaren energiari esker, gainerako energia guztiak ditugu: bai «berriztagarriak» deritzenak (eguzki-energia, haize-energia, biomasa, etab.) eta bai «berriztaezinak» (ikatza, gasa, etab.). Eguzki-irradiazioa erabiltzearen arrazoia zera da, eguzki-irradiazioa gizateriarentzat energia erabilgarri bihur daitekeela.

Energia mota horiek guztiak transformatu egiten dira, eta gure hiri eta etxeetaraino bideratzen dira kontsumorako energia elektriko gisa. Gero eta energia-eskari handiagoa dago; izan ere, 20 urteren buruan kontsumoa % 70 handitu daitekeela aurreikusten da. Horregatik, energia-iturri agortezinak bultzatu eta herritarrak kontzientziatu behar dira.

Ikertu dezagun energiaren jatorria, eta lagun dezagun kontzientziatzen, energia berriztagarriei buruzko informazio-liburuxka baten bidez.

Atala: Energiaren jatorria

Iraupena:
3 saio
Taldekatzea:
Talde txikian
Café. Energia berriztagarriak.  ((Jabari publikoa)

Ataza honen bidez, gure komunitateari energia berriztagarrien balioaz jabetzen lagunduko diogu. Horretarako, energiak ikertzeko hainbat jarduera egingo ditugu. Jarduera horiek taldean landuko ditugu, eta gure helburua energia berriztagarriei buruzko informazio-liburuxka bat egiteko informazioa eskuratzea izango da. Liburuxka hori ikastetxearen webgunean jarriko dugu, eta hezkuntza-komunitate osoari banatuko diogu. Ekin diezaiogun lanari!

1. jarduera: Energiaren iturriak ikertzen

Energiei buruzko galdetegi bat beteko dugu, baina hori egin aurretik, energia-iturriei buruz ezagutzen duguna berrikusiko dugu.

EvgeniT .Pixabay.  Fuentes de enrgia (Dominio público)

Has gaitezen!  Energiaren iturriak berrikusiko ditugu.

Bideoa ikusi eta energiaren iturriak gogoratuko ditugu; ondoren, bideoaren alderdirik garrantzitsuenak idatziko ditugu galdetegian erabiltzeko. Ondo etorriko zaigu informazio hauek idaztea:

  • Energia berriztagarrien iturriak eta horien ezaugarriak.
  • Energia berriztaezinen iturriak eta horien ezaugarriak.
Ecólogia Verde. Energia berriztagarriak eta ez-berriztagarriak (Jabari publikoa)

2. jarduera: Zer dakigu energiei buruz?

Aukeratu erantzun zuzena

{"asignatura":"","author":"","authorVideo":"","typeGame":"QuExt","endVideo":0,"idVideo":"","startVideo":0,"instructionsExe":"%3Cp%20style%3D%22background%3A%20%23F5F7F8%3B%20margin%3A%2012.0pt%200cm%2012.0pt%200cm%3B%22%3E%3Cspan%20lang%3D%22EU%22%20style%3D%22font-size%3A%2012.5pt%3B%20mso-bidi-font-size%3A%2012.0pt%3B%20font-family%3A%20%27Arial%27%2Csans-serif%3B%20mso-bidi-font-family%3A%20%27Times%20New%20Roman%27%3B%20color%3A%20%23333333%3B%22%3EAukeratu%20erantzun%20zuzena%3C/span%3E%3Cspan%20lang%3D%22EU%22%20style%3D%22font-size%3A%2012.5pt%3B%20font-family%3A%20%27Arial%27%2Csans-serif%3B%20color%3A%20%23333333%3B%22%3E%3Co%3Ap%3E%3C/o%3Ap%3E%3C/span%3E%3C/p%3E","instructions":"Elija la respuesta correcta ","showMinimize":false,"optionsRamdon":false,"answersRamdon":false,"showSolution":true,"timeShowSolution":3,"useLives":true,"numberLives":3,"itinerary":{"showClue":false,"clueGame":"","percentageClue":40,"showCodeAccess":false,"codeAccess":"","messageCodeAccess":""},"questionsGame":[{"type":1,"time":0,"numberOptions":3,"x":0,"y":0,"author":"Wikipedia","alt":"Sol","url":"resources/external-content.duckduckgo.com.jpeg","soundVideo":1,"imageVideo":1,"iVideo":0,"fVideo":0,"eText":"","quextion":"1.- Zer energia lortzen da eguzkitik?","options":["Uhinen energia","Eguzki-energia","Geotermikoa",""],"solution":1},{"type":1,"time":0,"numberOptions":3,"x":0,"y":0,"author":"Wikipedia","alt":"Molino de viento","url":"resources/external-content.duckduckgo.com.jpeg","soundVideo":1,"imageVideo":1,"iVideo":0,"fVideo":0,"eText":"","quextion":"Zer energia lortzen da haizetik?","options":["Energia haizetsua","Geotermikoa","Eolikoa",""],"solution":2},{"type":1,"time":0,"numberOptions":3,"x":0,"y":0,"author":"Wikipedia","alt":"Materia orgánica","url":"resources/ppp.jpeg","soundVideo":1,"imageVideo":1,"iVideo":0,"fVideo":0,"eText":"","quextion":"Zer energia lortzen da materia organikotik?","options":["Bioetanola","Biomasa eta biogasa","Biodiesela",""],"solution":1},{"type":1,"time":0,"numberOptions":3,"x":0,"y":0,"author":"Wikipedia","alt":"Combustibles fósiles","url":"resources/hhhh.jpeg","soundVideo":1,"imageVideo":1,"iVideo":0,"fVideo":0,"eText":"","quextion":"Zer dira erregai fosilak?","options":["Energia berriztaezinak","Energia mugagabeak","Energia berriztagarriak",""],"solution":0},{"type":1,"time":0,"numberOptions":3,"x":0,"y":0,"author":"Wikipedia","alt":"Presa","url":"resources/ldkfjasldf.jpeg","soundVideo":1,"imageVideo":1,"iVideo":0,"fVideo":0,"eText":"","quextion":"Zer motatako energia lortzen da ur gezako ibai eta korronteetatik?","options":["Marea-energia","Uhinen energia","Hidraulikoa edo hidroelektrikoa",""],"solution":0},{"type":1,"time":0,"numberOptions":3,"x":0,"y":0,"author":"Wikipedia","alt":"Tipos de combustibles gasolinera","url":"resources/qqqq.jpeg","soundVideo":1,"imageVideo":1,"iVideo":0,"fVideo":0,"eText":"","quextion":"Zein da automobilgintzarako egokia den erregai organikoa, landare-produktuen hartzidura-prozesuen bidez lortzen dena?","options":["Biomasa","Bioetanola","Biogasa",""],"solution":1},{"type":1,"time":0,"numberOptions":3,"x":0,"y":0,"author":"Wikipedia","alt":"Geotérmica","url":"resources/geotermica.jpeg","soundVideo":1,"imageVideo":1,"iVideo":0,"fVideo":0,"eText":"","quextion":"Zein da Lurraren barruan gordetzen den bero-energia?","options":["Geotermikoa","Bolkanikoa","Nuklearra",""],"solution":0},{"type":1,"time":0,"numberOptions":3,"x":0,"y":0,"author":"Wikipedia","alt":"Mareas","url":"resources/mareas.jpeg","soundVideo":1,"imageVideo":1,"iVideo":0,"fVideo":0,"eText":"","quextion":"Zein da mareetatik lortzen den energia?","options":["Marea-energia","Uhinen energia","Fosila",""],"solution":0},{"type":1,"time":0,"numberOptions":3,"x":0,"y":0,"author":"Wikipedia","alt":"Carbón","url":"resources/carbon.jpeg","soundVideo":1,"imageVideo":1,"iVideo":0,"fVideo":0,"eText":"","quextion":"Nolakoak dira ohiko energiak?","options":["Garbiak","Mugatuak","Ez-kutsatzaileak",""],"solution":1},{"type":1,"time":0,"numberOptions":3,"x":0,"y":0,"author":"Wikipedia","alt":"Olas","url":"resources/olas.jpeg","soundVideo":1,"imageVideo":1,"iVideo":0,"fVideo":0,"eText":"","quextion":"Zein da olatuetatik lortzen den energia?","options":["Marea-energia","Hidraulikoa","Uhinen energia",""],"solution":2},{"type":1,"time":0,"numberOptions":3,"x":0,"y":0,"author":"Wikipedia","alt":"Río y vegetación","url":"resources/agua.jpeg","soundVideo":1,"imageVideo":1,"iVideo":0,"fVideo":0,"eText":"","quextion":"Nolakoak dira energiak garbiak?","options":["Mugatuak","Energia berriztagarriak","Energia nuklearra",""],"solution":1}],"isScorm":0,"textButtonScorm":"Guardar la puntuación","repeatActivity":false,"title":"","msgs":{"msgReady":"¿Preparado?","msgStartGame":"Pulse aquí para empezar","msgSubmit":"Enviar","msgEnterCode":"Introduzca el código de acceso","msgErrorCode":"El código de acceso no es correcto","msgGameOver":"¡Fin de la partida!","msgClue":"¡Genial! La pista es:","msgNewGame":"Pulse aquí para empezar otra partida","msgYouHas":"Tiene %1 aciertos y %2 fallos","msgCodeAccess":"Código de acceso","msgPlayAgain":"Jugar otra vez","msgRequiredAccessKey":"Es necesario el código de acceso","msgInformationLooking":"¡Genial! La información que estaba buscando","msgPlayStart":"Pulse aquí para jugar","msgErrors":"Errores","msgHits":"Aciertos","msgScore":"Puntuación","msgMinimize":"Minimizar","msgMaximize":"Maximizar","msgTime":"Tiempo por pregunta","msgLive":"Vida","msgFullScreen":"Pantalla Completa","msgExitFullScreen":"Salir del modo pantalla completa","msgNumQuestions":"Número de preguntas","msgNoImage":"Pregunta sin imágenes","msgCool":"¡Bien!","msgLoseT":"Ha perdido 330 puntos","msgLoseLive":"Ha perdido una vida","msgLostLives":"¡Ha perdido todas sus vidas!","mgsAllQuestions":"¡Completadas las preguntas!","msgSuccesses":"¡Correcto! | ¡Excelente! | ¡Genial! | ¡Muy bien! | ¡Perfecto!","msgFailures":"¡No era eso! | ¡Incorrecto! | ¡No es correcto! | ¡Lo sentimos! | ¡Error!","msgNotNetwork":"A este juego sólo se puede jugar con conexión a internet.","msgEndGameScore":"Antes de guardar la puntuación comience la partida.","msgScoreScorm":"La puntuación no se puede guardar porque esta página no forma parte de un paquete SCORM.","msgQuestion":"Pregunta","msgAnswer":"Responder","msgOnlySaveScore":"¡Sólo puede guardar la puntuación una vez!","msgOnlySave":"Sólo puede guardar una vez","msgInformation":"Información","msgYouScore":"Su puntuación","msgAuthor":"Autor","msgOnlySaveAuto":"Su puntuación se guardará después de cada pregunta. Sólo puede jugar una vez.","msgSaveAuto":"Su puntuación se guardará automáticamente después de cada pregunta.","msgSeveralScore":"Puede guardar la puntuación tantas veces como quiera","msgYouLastScore":"La última puntuación guardada es","msgActityComply":"Ya ha realizado esta actividad.","msgPlaySeveralTimes":"Puede realizar esta actividad cuantas veces quiera","msgTryAgain":"Necesita al menos un %s% de respuestas correctas para conseguir la información. Vuelva a intentarlo.","msgVideoIntro":"Vídeo de introducción","msgClose":"Cerrar","msgOption":"Opción","msgRickText":"Texto enriquecido","msgUseFulInformation":"e información que será muy útil","msgLoading":"Cargando. Espere, por favor...","mgsPoints":"puntos"}}
012345678910

Informazio-liburuxka bat egingo dugu

Informazio-liburuxka lantzeko prestatuko gara; baina, lehenik, energia berriztagarriei buruz dugun informazioa osatzen lagunduko digun bideo bat ikusiko dugu, daturik garrantzitsuenak idatziko ditugu, eta gero, datu horiek gure liburuxka egiteko erabiliko ditugu

geralt. Informazioa ((Jabari publikoa)

Aurrera!

3. jarduera: Ideiak argitzen

Ikus dezagun bideo hau energia berriztagarriei buruz ditugun ideiak argitzeko. Jasotzen ditugun datu garrantzitsuenak koadernoan idatziko ditugu, eta gero, informazio-liburuxkan erabiliko. Lagungarri izan dakizkiguke hauek jasotzea:

  • Energia berriztagarrien definizioa
  • Energia berriztagarrien iturriak eta transformazioak
ACCIONA. Zer dira energia berriztagarriak?

4. jarduera: Liburuxkari ekingo diogu

Bideoa ikusi ondoren, irakasleak taldeak antolatuko ditu liburuxka egiteko.

Taldeak Energia Ikonoa
1. taldea Eguzki-energia
2. taldea Energia eolikoa
3. taldea Energia hidraulikoa, marea-energia eta uhinen energia
4. taldea Biomasaren eta biogasaren energia
5. taldea Bioetanola eta biodiesela

Liburuxkaren atal bakoitza egiteko, informazio hau hartuko da kontuan:

Liburuxkan honako informazio hau agertuko da:

  • Energia-iturri mota eta energia hori nola sortzen den
  • Energia-transformazioak
  • Aplikazioak
  • Abantailak eta eragozpenak
  • Iturriaren ikono adierazgarria
  • Iturriarekin lotutako irudia
  • Energia mota hori erabiltzera animatzen laguntzen duen eslogana

Azkenean, talde bakoitzak informazio-liburuxkaren bere zatia azalduko die gainerako ikaskideei. 

Liburuxkaren atalak ikasgelan ahoz eta labur-labur azaldu ondoren, ko-ebaluazio bat egingo dugu. Horretarako, minutu batzuetako bilera egingo da gainerako taldeekin batera atal horiek ebaluatzeko, «Poster bat ebaluatzeko kontrol-zerrenda» balioespen-eskalako adierazleak kontuan hartuta.

Ebaluazioa eta hausnarketa

Ataza amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunkarian hausnarketa egiteko une bat har dezakegu. Hona hemen hainbat iradokizun:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Ebaluazioa

Ataza hau ebaluatzeko, balioespen-eskala hau erabiliko dugu:

Koebaluazioa  Poster zientifiko bat ebaluatzeko kontrol-zerrenda balioesteko eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).

escala

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)