Saltatu nabigazioa

Paseo bat energiaren historian zehar

Hasieran, sua, eta gaur, energia berriztagarriak

Lehen sua egin zenetik energia berriztagarriak sortu diren arte, gizakiok energiaren mende egon gara beti bizirik irauteko.

Fuego
Geralt. Sua (Jabari publikoa)

Atal honetan hauek ikasiko ditugu: energiak historian zehar izan duen bilakaera, zer aurrerapen teknologiko ekarri dizkigun, nola lagundu duen gizarte-ongizatean eta zer eragin izan duen ingurumenean.

Energia, eta energiak izan duen eragin soziala eta kulturala ikertuko ditugu, sortutako aurrerapen teknologikoen bidez.

 

Ataza: Energiaren historia ikertzen

Iraupena:
Bi saio
Taldekatzea:
Talde txikiak

Has gaitezen atazarekin!

Talde txikian jarri eta ikerketa bat egingo dugu energiak eta garapen teknologikoek historiako garai desberdinetan zer-nolako lotura izan duten aztertzeko.

Horretarako, irakurketa kooperatibo bat egingo dugu, eta gero, gizateriaren historian izandako aurrerapen teknologikoei buruzko txosten bat.

Irakurketa zientifikoa egiteko, honako testu hau erabiliko dugu erreferentzia gisa: Energiaren erabileraren bilakaera.

1. jarduera: Irakurketa kooperatiboa

“Paseo bat energiaren historian zehar” testuaren irakurketa kooperatiboa egingo dugu, hau da: hasteko, ikasle batek lehenengo paragrafoa irakurriko du ozen, eta gero, beste ikasle batek entzundakoaren laburpena egingo du eta bigarren paragrafoa irakurriko du, eta horrela jarraituko dugu testua amaitu arte.

Irakurketa amaitu ondoren, gaiari buruz eztabaidatuko dugu.

PASEO BAT ENERGIAREN HISTORIAN ZEHAR

Historia osoan zehar, gizakiak etengabe bilatu izan ditu energia-iturriak bere onurarako: Historiaurreangizateriak lehen aldiz aurkitu zuen sua eta horrekin, berotuargiztatu eta elikagaiak prestatu zituen; gero, Erdi Aroanhaize-errotak sortu zituen zerealak ehotzeko; eta azkenik, Aro Garaikidean, atomoaren fisioaren bidez energia izatea lortu da, bai eta propultsio aeroespaziala ahalbidetzen duten erregai sofistikatuak ekoiztea ere

Hasteko, Historiaurrea

Gizakiak kanpoko energia-iturri bat erabili izanaren lehen ebidentzia duela milioi bat urte sortu zen sua aurkitu zenean. Aurkikuntza hori mugarri bat izan zen, lasterketa luze baten abiapuntua; izan ere, oraindik ere energia-baliabideen ustiapenak aztertzen jarraitzen dugu.

Milaka urte behar izan ziren gizakiak sua nahieran kontrolatzen ikasteko, berotu, janaria prestatu edo basapiztiengandik babestu behar izaten zuen guztietan.

Neolitikoan, gizakiek landareak hazten eta animaliak etxekotzen ikasi zuten; horrela, elikadura-iturri iraunkorra ziurtatu zuten, eta horri esker, bizitza nomada uzteko aukera izan zuten.

Geroago, buztingintza garatu zen, eta ondoren, metalurgia aurkitu zen; horiei esker, egurraren eta egur-ikatzaren errekuntza intentsiboa sortu zen.

Gurpilaren (3.500 K.a.) eta belaren asmakizunek lur eta itsaso bidezko garraioa ahalbidetu zuten. Lurreko garraioa animalien indarra ustiatuz lortu zen; itsasoko garraioa, aldiz, haizearen energia ustiatuz.

Gero, Erdi Aroa

Erdi Aroan errota hidraulikoak eta haize-errotak sortu ziren, zerealak ehotzeko edo ura ponpatzeko. Era berean, egurraren ordez ikatza gero eta gehiago erabiltzen hasi ziren energia-iturri gisa.

Txinari esker, Erdi Aroaren amaieran bolbora aurkitu zuten, zeinak ahalmen suntsitzaile handia baitzuen, biltegiratzen duen energia kimikoa kontuan hartuz.

XVII. eta XVIII. mendeak

XVII. mendearen amaieran, aurrerapen handiak egin ziren Fisikan eta Kimikan, eta horien ondorioz, lurrun-makina garatu zen, hau da, XVIII. mendeko Industria Iraultzaren mugarria. Lurrun-makinaren itsas garraiorako eta trenbiderako aplikazioak mundu osoan zabaldu ziren

XIX. mendea

Egurraren errekuntzari esker, lurrun-makina XIX. mendearen erdialdera arte mantendu zen; hala ere, erregai fosilak agertu zirenean, lehenik ikatza eta gero petrolioa, horiek bihurtu ziren protagonista, eta gaur egun ere protagonista izaten jarraitzen dute.

Elektrizitateari eta elektromagnetismoari buruzko ezagutzei esker, energia elektrikoa energia mekaniko bihurtu zen. Horrela iritsi ziren korronte elektriko zuzeneko motorrak, eta, ondoren, korronte alternoa, elektrizitatearen garraioa, argiztatze elektrikoa, etab.

XIX. mende bukaeran, Nikolaus August Ottok barne-errekuntzako motorra asmatu zuen, zeinak petrolioaren eskaria izugarri igo baitzuen eta ikatzarena desagerrarazi. Aldi berean, elektrizitatearen kontsumoak handitzen jarraitu zuen, zentral hidroelektrikoei eta termikoei esker.

XX eta XXI. mendeak

Energia nuklearraren oinarriak XX. mendearen hasieran aurkitu zituzten; izan ere, uranioaren atomoaren lehen fisio artifiziala 1938an egin zen, Otto Hahn-en eskutik. Lau urte geroago, Enrico Fermik lehen erreaktore nuklearra eraiki zuen.

Aldi berean, erreaktore horren aplikazio belikoak garatu ziren, eta Hiroshima eta Nagasakiko bonbardaketetan praktikan jarri. Bonbardaketa horien mehatxua AEBen eta SESBen arteko Gerra Hotzaren ezaugarri nagusia izan zen XX. mendearen bigarren erdialdean.

XX. mendearen azken herenean eta XXI. mendearen hasieran kutsadurarekiko, klima-aldaketarekiko eta baliabide fosilen eskasiarekiko kezka sortu da, eta ondorioz, gaurko helburua energia berriztagarriak (eguzki-energia, eolikoa edo biomasarena, etab.) ekoiztea da.

Eztabaidatu:

Jarduera amaitu ondoren, eztabaida txiki bat egingo dugu ikasgelan gai hauen inguruan. Lehenik, bakarka pentsatuko ditugu.

  • Ikerketa hau egiteko, zer zailtasun izan ditugu?
  • Zer garaik piztu digu arreta? Zergatik?
  • Zer energia erabiltzen zen garai horretan?
  • Zer aurrerapen teknologiko agertu ziren?
  • Zer-nolako eragina izan zuen gizartean eta ingurumenean?

2. jarduera: Energia-asmakizunak historian 

Orain irakurketan agertzen diren aurrerapen teknologikoak ikertzeko garaia da.

Irakasleak giza ongizatea erraztu duten eta energiarekin zerikusia duten "asmakizunak" dituzten gutun-azalak banatzen dizkigu.

Talde bakoitzak bere asmakizuna ikertzen du txosten zientifikoa planifikatzeko. Honako hauek har daitezke kontuan:

  • Asmakizuna zein garaitakoa den
  • Erabiltzen duen energia-iturria
  • Gerta daitezkeen energia-eraldaketak
  • Erabilera nagusiak
  • Ingurumenean duen eragina
  • Informazioa ematen duen irudia edo bideoa

Asmakizunen gutun-azalak:

 GUTUN-AZALAK ENERGIA ASMAKIZUNAK

 1.Gutun-azalasobre energético 1

  • Lurrun-makina

 2.Gutun-azala

sobre energético 2

  • Zentral nuklearra

3.Gutun-azalasobre energético 3

  • Zentral termikoa

4.Gutun-azalasobre energético 4

  • Belaontzia

Txostena egiteko informazio gehigarria:

Ebaluazioa eta hausnarketa

Ataza amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunkarian hausnarketa egiteko une bat har dezakegu. Hona hemen hainbat iradokizun:

  • Zer ikasi duzu?
  • Prozesu osoan zehar zerk harritu zaitu gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Ataza hau eskala hauekin ebaluatuko dugu

Ebaluazioa

Ataza hau eskala hauekin ebaluatuko dugu:

1.-Idatzizko txosten zientifiko bat balioesteko eskala generikoa (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf  formatuan)

Informe cientifico

2.-Irakurketa zientifiko bat balioesteko eskala generikoa (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan):

Irakurketa zientifiko bat balioesteko eskala generikoa



Creado con eXeLearning (Ventana nueva)