Saltatu nabigazioa

Zentral elektriko urdina

Energia-iturri berriak: PISAren itema

Energia-baliabideak agortzeak eta ingurumenean eragindako kalteek baliabide berriak bilatzeko premia sortzen dute. Energia-iturri eraginkorrak, garbiak eta agortezinak behar ditugu epe ertainean.

Rodolfo Clix. Bonbillak ((Jabari publikoa)

Etorkizuna energia berriztagarriak dira, eta horietako bat energia urdina da. Energia urdina zer den ikertuko dugu, eta horretarako, PISAren galdera hau erabiliko dugu erreferentzia gisa. Ausartuko al gara?

Itema hemendik hartu da: Zientziak PISAn, proba liberatuak. Ebaluazio Institutua. Hezkuntza Ministerioa. 2015.

Ataza: Zentral elektriko urdina ikertzen

Iraupena:
Saio bat
Taldekatzea:
banaka / ikasgela osoko taldean

Zentral elektriko urdin baten funtzionamendua ikertuko dugu. Horretarako, Pisa galdera bat erabiliko dugu, simulazio batekin erantzunak egiaztatzeko aukera ematen baitigu. Lehenik, banaka lan egingo dugu, eta ondoren, erantzunak taldean erkatuko ditugu eta gure erantzunei buruzko eztabaida egin.

Has gaitezen zentral urdina ikertzen!

Zentralaren ezaugarriak

Simulazioan zentral elektriko mota berri bat azaltzen da, ibai bateko ur gezak itsasoko urarekin bat egiten duen tokian kokatzen dena. Zentral elektriko horrek bi ur-gorputzen gatz-kontzentrazio desberdina elektrizitatea sortzeko erabiltzen du. Zentral elektriko horretan, ibaiko ur geza hodi baten bidez ponpatzen da tanga baten barrualderantz. Itsasoko ur gazia beste tanga baten barrualderantz ponpatzen da. Bi tangak mintz batez bereizita daude, eta ur-molekulek bakarrik zeharkatu dezakete mintz hori.

 Ur-molekulek modu naturalean zeharkatzen dute mintza, gatz-kontzentrazio txikia duen tangatik gatz-kontzentrazio handia duen tangarako bidea eginez. Horrela, ur gazia duen tangaren uraren bolumena eta presioa handitu egiten dira.

Ur gazia duen tangaren urari ezartzen zaion presio handiaren ondorioz, ur hori hodi batetik pasatzen da eta turbina bat mugitzen du elektrizitatea sortuz.

Lau jarduera egingo ditugu simulaziorik erabili gabe. Amaieran, bosgarren jarduera batean, lortutako emaitzak simulazioa erabiliz erkatuko ditugu, eta taldekako eztabaida bat egingo dugu ikasgelan. 

2. Jarduera

Erantzun hauetatik, aukeratu egokia dena hutsune bakoitzean:

  • Handitu egiten da
  • Murriztu egiten da
  • Berdin geratzen da

Ibaiko urak gatz-kontzentrazio txikia du. Molekulek mintza zeharkatzen dutenean, ur gezako tangako gatz-kontzentrazioa: 

Eta ur gaziaren tangako gatz-kontzentrazioa: 

Gaitu JavaScript

3. Jarduera

Erantzun hauetatik, aukeratu egokia dena hutsune bakoitzean:

  • Energia zinetiko(a)
  • Grabitazio-energia
  • Energia potentzial(a)
  • Energia elektriko(a)

Zentral elektrikoan hainbat energia-bihurketa gertatzen dira. Zein energia-bihurketa mota gertatzen da turbinan eta sorgailuan?

  Turbinak eta sorgailuak    bihurtzen du

Gaitu JavaScript

4. Jarduera

Zentral elektriko askok erregai fosilak erabiltzen dituzte energia-iturri gisa, esaterako, petrolioa edo ikatza.

Zergatik uste da zentral elektriko berri honek ingurumena gehiago errespetatzen duela erregai fosilak erabiltzen dituzten zentral elektrikoek baino?

 Erantzuna:

5. Jarduera: ebazpena eta hausnarketa

Gure irakasleak erantzunak emango dizkigu; erantzun horiek erkatu egingo ditugu, eta simulazioko jarduerak egingo ditugu; azkenik, talde guztien artean, labur-labur eztabaidatuko dugu lortutako emaitzen gainean.

Erantzunak

1. Jarduera

2. eta 3. zonak

2. Jarduera

Molekulek mintza zeharkatzen dutenean, ur gezako tangako gatz-kontzentrazioa handitu egiten da, eta ur gaziko tangako gatz-kontzentrazioa murriztu.

3. Jarduera

Diagrama interpretatuta, erantzuna izango litzateke turbinaren eta sorgailuaren bidez ENERGIA ZINETIKOA ENERGIA ELEKTRIKO bihurtzen dela.

4. Jarduera

Balizko erantzunak:

  • Petrolioa edo ikatza erabiltzen duten zentralek substantzia kutsatzaileak isurtzen dituzte.
  • Erregairik behar ez duenez, zentrala martxan egon daiteke ingurumena kaltetu gabe, ez baita zulatu behar meatzeetatik petrolioa eta ikatza lortzeko.
  • Erregai fosilak erabiltzen dituzten zentralek berotegi-efektuko gasak isurtzen dituzte, eta klima alda dezakete.
  • Zentral berriak ura ibaitik ozeanora eramaten du soilik, nolanahi ere berez gertatuko litzatekeena.

Hausnarketa

Orain, banaka jarri eta gogoeta pertsonala egingo dugu. Galdera hauek baliatuko ditugu:

  • Non izan dugu zailtasun handiena? Zergatik?
  • Zer izan da errazena? Zergatik?
  • Ikasgelan ikasitako zer kontzeptuk balio izan didate erantzuteko?
  • Zer berrikusi behar dut edo hobeto ulertu? Nork lagun diezadake?
  • Lagundu al dit simulazioak nire erantzunetan?

Ebaluazioa eta hausnarketa

Ataza amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunkarian hausnarketa egiteko une bat har dezakegu. Hona hemen hainbat iradokizun:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Evaluación

Ataza hau eskala hauekin ebaluatuko dugu:

1.- Zientziei buruzko eztabaidak ebaluatzeko eskala generikoa (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan):

Escala debates

2.-Ebaluatzeko, eskala hau erabiliko dugu: Zientzietako simulazio digitalak balioesteko eskala(deskargatu odt formatu editagarrian  eta pdf formatuan):

Escala simulaciones

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)