Saltatu nabigazioa

Abiadura

Orientazio didaktikoak dituzten fitxak

Azkar zabiltza? Zenbateraino?

GAIA: Materiaren posizio-aldaketak

IRAUPENA: 2 saio

TESTUINGURUA: Ikasle bakoitzaren testuingurua landuko da; ikasleek zeinek bere azkartasuna kalkulatuko dute

ERRONKA:Ikasleek neurketak egingo dituzte abiaduraren kontzeptura modu esperimentalean gerturatzeko, eta nork bere arazo-egoeran aplikatuko ditu.

JARDUERA OSAGARRIAK: Irakasleek une oro gidatu behar dute prozesua, ikasleei kontzeptu teorikoak ulertzen eta neurketa-errorea antzematen laguntzeko. Erronka hau higiduraren gaiari ekiteko sarrera esperimental bat da.

Erronka beste diziplina batzuekin lotu nahi baldin badugu –zientziekin, matematikekin eta informatikarekin–, proiektu ezin hobea eskaintzen digu STEAM ikaskuntza Microsoft bidez orriak: ¿Qué tan rápido corren los humanos?

EBALUAZIOA: Ikasle bakoitzaren lana kalifikatuko da


EDUKIAK:

  • Higidura: egindako espazioa, denbora, batez besteko abiadura eta aldiuneko abiadura.
  • Neurketa-unitateak. Neurketa-errorea.
  • Irizpideak eta jarraibideak, metodologia zientifikoa eta bere ezaugarri nagusiak aplikatzeko fenomeno naturaletako eta egoera errealetako arazoak behatzeko, identifikatzeko eta ebazteko: behaketa egitea, eztabaidatzea, hipotesiak eratzea, egiaztatzea, esperimentatzea, ondorioak ateratzea eta emaitzak jakinaraztea.
  • Lan zientifikoaren berezko estrategiak, honako jarrera hauek sustatzeko: jakin-mina, interesa, zehaztasuna eta doitasuna, sormena, pentsamendu kritikoa, norberaren lanean ahalegintzea eta autonomia izatea, zereginetan jarrera arduratsua eta aktiboa izatea.


KONPETENTZIAK

ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA

Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu

1,2

Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi

1,2

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin

1,2

Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta jarrera kritikoz

1,2

BESTELAKO KONPETENTZIAK 

Jarduerak

Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

Ikasten ikasteko konpetentzia

Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia

1,2

 EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

  • Ikerketak planifikatu eta egin ditu, gidoi baten laguntzaz eta lan zientifikoaren metodologia eta estrategiak aplikatuz.
  • Zientifikoki iker daitezkeen problemak identifikatu ditu.
  • Ikerketako datuak behar bezala bildu, antolatu eta interpretatu ditu.
  • Txostenak egin ditu ondorioak ateratzeko, behaketetan edo esperimentuetan oinarrituz.
  • Ikerketaren emaitzak idatziz jakinarazi ditu.
  • Bizitza errealeko higidurak interpretatu ditu, eta egindako espazioa, denbora eta abiadura bereizi ditu. 
  • Kalkuluak egin ditu abiaduraren kontzeptuarekin, eguneroko problemak ebazteko.
  • Gorputz baten batez besteko abiadura zehaztu du modu esperimentalean, ibilitako espazioan eta denboran oinarrituz. Batez besteko abiadura adierazi du Nazioarteko Sistemaren unitatetan.
  • Batez besteko abiadura eta aldiuneko abiadura bereizi ditu.
  • Magnitudeak adierazi ditu unitate egokiekin.
  • Naturaren fenomenoak ezagutzeko jakin-mina eta interesa erakutsi du.
  • Ahalegina eta autonomia erakutsi ditu lan pertsonalean, eta jarrera aktiboa eta arduratsua zereginetan.
  • Talde-lanaren aldeko jarrera adierazi du, zereginetan lankidetza eta parte-hartze arduratsuko jarrerekin.
  • Sormena erakutsi du planteatutako galderei erantzunak bilatzerakoan.
  • Hiztegi zientifikoa zuzen erabili du, testuinguru zehatz eta bere mailarako egokian adieraziz.

Lana ebaluatuko da Idatzizko txosten zientifiko baten balioespen-eskala baten bidez (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan). 

Nork ordainduko du isuna?

GAIA: Materiaren posizio-aldaketak

IRAUPENA: 2 saio

AURRETIKOAK: Honako hauekin loturiko kontzeptuak ezagutu behar dira: HZUa, batez besteko abiadura, aldiuneko abiadura eta espazioa/denbora eta abiadura/denbora grafikoak

TESTUINGURUA: Bide-tarteko radarretan abiadura uniformea mantendu behar denez, testuinguru egokia dira higidura mota hori lantzeko.

ERRONKA: Ikasleek istripu-egoera bat ebatzi beharko dute, HZUaren inguruko ezagutzak aplikatuz

ARIKETA:  Taulako egoerekin trebatu ondoren, txosten oso bat egingo dute proposatzen zaien istripuaren inguruan. Talde bakoitzak bere txostena aurkeztuko du ikasgelan, orri handi batean (A3). Txostena beste talde batek ebaluatuko du, hobetzeko ohar eta iradokizunekin

ORIENTAZIOAK: jarduera, problema eta grafiko gehiagorekin osa daiteke. Txostena talde osoarena den arren, ikasle bakoitzak bere koadernoan egin beharko du

EBALUAZIOA: : txostena kalifikatuko da. Talde bakoitzari soluzioa eta ebaluazio-irizpideak eman dakizkioke, koebaluazioa egiteko. Erronka hau, halaber, HZUaren gaiari dagokion azterketan sar daiteke, ariketa gisa.


EDUKIAK:

  • Higidura: erreferentzia-sistemak, ibilbidea, posizioa, egindako bidea edo espazioa. 
  • Higidura zuzen uniformea. Batez besteko abiadura, aldiuneko abiadura.
  • Egoera errealei buruzko problemak identifikatzeko eta ebazteko irizpideak eta jarraibideak: identifikatu, aztertu, eztabaidatu, ulertu, adierazi (deskribatu, definitu, laburbildu, azaldu, argudiatu, justifikatu...) eta emaitzak jakinarazi.

KONPETENTZIAK

ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA

Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu

1,2,3

Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi

1,2,3

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin    

2,3

Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta jarrera kritikoz

2,3

 BESTELAKO KONPETENTZIAK

Jarduerak

Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentziaompetencia en comunicación lingüística

Ikasten ikasteko konpetentzia

Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia

1,2,3

 

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Datuak identifikatu, antolatu eta interpretatu ditu, arazo-egoera batetik abiatuz.
  • Txostenak egin ditu ondorioak ateratzeko, behaketetan edo esperimentuetan oinarrituz.
  • Ikerketaren emaitzak idatziz jakinarazi ditu.
  • Bizitza errealeko higidurak interpretatu ditu, eta egindako espazioa, denbora eta abiadura (batez bestekoa nahiz aldiunekoa) bereizi ditu.  
  • Kalkuluak egin ditu abiaduraren kontzeptuarekin, eguneroko problemak ebazteko.
  • Espazioa/denbora eta abiadura/denbora grafikoak egin ditu, eta magnitudeak adierazi ditu unitate egokiekin.
  • Ahalegina eta autonomia erakutsi ditu lan pertsonalean, eta jarrera aktiboa eta arduratsua zereginetan.
  • Talde-lanaren aldeko jarrera adierazi du, zereginetan lankidetza eta parte-hartze arduratsuko jarrerekin.
  • Sormena erakutsi du planteatutako galderei erantzunak bilatzerakoan.
  • Hiztegi zientifikoa zuzen erabili du, testuinguru zehatz eta bere mailarako egokian adieraziz.

Lana ebaluatuko da Idatzizko txosten zientifiko baten balioespen-eskala baten bidez (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan). 

 

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)