Saltatu nabigazioa

Azkar zabiltza? Zenbateraino?

Abiadura ikertzen

Pertsona guztiak gara desberdinak, eta horretan datza, hain zuzen, giza aberastasuna. Ezaugarri fisiko desberdinak ditugunez, gutako bakoitzak denbora gehiago edo gutxiago ematen du oinez edo ibiltzen, eta horren araberakoa da toki jakin batera heltzeko behar dugun tartea.

Hombre caminando
Pxhere. Pertsona bat oinez (CC0)

Zer magnitude fisikoren mende dago azkartasuna? Nola neur dezakegu? Esperimentuen bidez ondorioztatuko dugu.

Bikoteka arituko gara, baina, ariketak bikoteka egin arren, ikasle bakoitzak bere lana aurkeztuko du. 

Jolastokira goaz!

Iraupena:
1 saio
Taldekatzea:
bikoteka

Institutuko jolastokian egingo ditugu gure esperimentuak. Txosten zientifiko bat idatziko dugu, eta bertan jasoko ditugu esperimentuetan ateratzen ditugun emaitzak.

Jolastokira joango gara kronometro batekin, neurketak egiteko. Bikoteka, elkarri lagunduko diogu neurketak egiten, eta, gero, nork bere koadernoan idatziko ditu. Bost neurketa egin, eta taulan jasoko ditugu.

Neurketak 1 2 3 4 5 Batezbestekoa
5 metro egiteko behar den denbora, motel ibiliz
5 metro egiteko behar den denbora, azkar ibiliz
5 segundoan egiten den distantzia, motel ibiliz
5 segundoan egiten den distantzia, azkar ibiliz

Ondorioak:

  • Emaitzak ikusita, loturarik egin al daiteke denboraren eta distantziaren neurketen artean? Nola? Zer unitatetan neur ditzakegu?
  • Espazioa/denbora grafikoa egingo dugu. Zer-nolako lerroa da? Atera dezakegu ondorioren bat?

Etxetik ikastetxera

Iraupena:
1 saio
Taldekatzea:
bikoteka eta banaka

Aurreko jarduerarekin, abiadura espazioaren eta denboraren araberakoa dela egiaztatu dugu: v= s/t. Halaber, pertsona bakoitzak distantzia jakin bat egiteko denbora gehiago edo gutxiago behar duela ikusi dugu. Orain, etxetik ikastetxera joateko zenbat denbora behar dugun kalkulatuko dugu. Horretarako:

1. Eskala duen plano batean, metrotan neurtuko dugu zer distantzia dagoen gure etxetik ikastetxera, zer kaletatik joaten garen kontuan hartuz.

Donostiko mapa
Wikimedia commons. Donostiko mapa (CC BY)

2.  Dagoeneko badakigu zein den gure batez besteko abiadura; beraz, denbora kalkula dezakegu.

Ondorioak:

  • Zenbat denbora behar dugu motel goazenean? Eta azkar goazenean?
  • Bat al datoz emaitza teorikoak normalean behar izaten dugun denborarekin? Hala ez bada, zergatik gertatzen da hori?
  • Gauza bera al dira azkartasuna eta abiadura?
  • Zenbat denbora beharko genuke bide bera bizikletaz egingo bagenu? Kalkuluak egiteko, bizikletaren batez besteko abiadura 20 km/h dela pentsatuko dugu. Unitateak kontuan hartuko ditugu.
  • Eta autobusez? Batez besteko abiadura: 17 km /h.

Ebaluazioa eta hausnarketa

Behin zeregina amaituta, une aproposa da hausnarketa egiteko gure ikaskuntza-egunerokoan. Hona iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Zerk harritu nau gehien prozesuan? Zergatik?
  • Aurretik neukan ideiaren bat aldatu dut? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Zereginaren ebaluazioa 

Lana ebaluatuko da Idatzizko txosten zientifiko baten balioespen-eskala baten bidez (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan). 

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)