Saltatu nabigazioa

Gorputzen higidura

Hegan noa

Lasterketa-animaliak

Egunero joaten gara institutura, oinez, bizikletaz, autoz edo autobusez. Bidean, hainbat kaletatik joaten gara, sigi-saga, ikastetxera heldu arte. Demagun superheroi batek lerro zuzenean hegan egiteko gaitasuna ematen digula. Superheroi horrekin, higiduraren kontzeptu fisiko batzuk ikasiko ditugu: ibilbidea, desplazamendua, etab.

Nor iritsiko litzateke lehenago helmugara animalien lasterketa batean? Nor da azkarragoa: gepardoa, galgoa, erbia...? Animalia azkarren rankinga egingo dugu. Baina, animalia horien gehieneko abiadurak konparatu ahal izateko, abiadura-unitateen bihurketari buruz dakiguna erabili beharko dugu.

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)