Saltatu nabigazioa

HZU

Irakasleentzako fitxak

Ibilian frogatzen da higidura

GAIA: Materiaren posizio-aldaketak

IRAUPENA: 4-5 saio

AURRETIKOAK: Honako hauekin loturiko kontzeptuak ezagutu behar dira: HZUa, batez besteko abiadura, aldiuneko abiadura eta espazioa/denbora eta abiadura/denbora grafikoak

TESTUINGURUA:  «Ibilian frogatzen da higidura» esaldi ospetsuaren esanahia baliatuz, ikasleak bultzatuko ditugu ekintzara igaro daitezen, eta gure eguneroko inguruan HZUa topa dezakegula frogatuko dugu.  

ERRONKA: Ikasleek HZUa frogatzeko esperimentuak egingo dituzte ikasgelan, laborategian eta etxean.

ARIKETA: Poster zientifikoak egingo dituzte emaitzekin. Nahi izanez gero, poster digitalak egin ditzakete

JARDUERA OSAGARRIAKAriketak, problemak eta grafikoak.

EBALUAZIOA: Koadernoa, banakako lana eta taldeen posterrak kalifikatuko dira. 


EDUKIAK:

  • Higidura: erreferentzia-sistemak, ibilbidea, posizioa, egindako bidea edo espazioa. 
  • Higidura zuzen uniformea. Batez besteko abiadura, aldiuneko abiadura.
  • HZUaren grafikoak.
  • Irizpideak eta jarraibideak, metodologia zientifikoa eta bere ezaugarri nagusiak aplikatzeko fenomeno naturaletako eta egoera errealetako arazoak behatzeko, identifikatzeko eta ebazteko: behaketa egitea, eztabaidatzea, hipotesiak eratzea, egiaztatzea, esperimentatzea, ondorioak ateratzea eta emaitzak jakinaraztea.
  • Lan zientifikoaren berezko estrategiak, honako jarrera hauek sustatzeko: jakin-mina, interesa, zehaztasuna eta doitasuna, sormena, pentsamendu kritikoa, norberaren lanean ahalegintzea eta autonomia izatea, zereginetan jarrera arduratsua eta aktiboa izatea.
  • Fisika eta Kimikako laborategiko oinarrizko materiala erabiltzeko prozedurak.
  • Laborategiko portaera-, lan- eta segurtasun-arauak.
    •  

    KONPETENTZIAK: 

    ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA

    Jarduerak

    Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu

    1,2,3,4

    Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi

    1,2,3,4,5

    Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin

    1,2,3,4

    Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta jarrera kritikoz

    1,2,3,4,5

    BESTELAKO KONPETENTZIAK 

    Jarduerak

    Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

    Ikasten ikasteko konpetentzia

    Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia

    1,2,3,4,5

     

    EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

    • Ikerketak eta laborategiko praktikak planifikatu eta egin ditu, gidoi baten laguntzaz eta lan zientifikoaren metodologia eta estrategiak aplikatuz.
    • Zientifikoki iker daitezkeen problemak identifikatu ditu.
    • Ikerketako datuak behar bezala bildu, antolatu eta interpretatu ditu.
    • Txostenak egin ditu ondorioak ateratzeko, behaketetan edo esperimentuetan oinarrituz.
    • Ikerketaren emaitzak idatziz jakinarazi ditu.
    • Bizitza errealeko higidurak interpretatu ditu, eta egindako espazioa, denbora eta abiadura bereizi ditu. 
    • Kalkuluak egin ditu abiaduraren kontzeptuarekin, eguneroko problemak ebazteko.
    • Gorputz baten batez besteko abiadura zehaztu du modu esperimentalean, ibilitako espazioan eta denboran oinarrituz. Batez besteko abiadura adierazi du Nazioarteko Sistemaren unitatetan.
    • Batez besteko eta aldiuneko abiadura bereizi ditu espazioa/denbora eta abiadura/denbora grafikoetatik abiatuz, eta horien balioak kalkulatu ditu eguneroko higidura sinpleen kasuan.
    • Magnitudeak adierazi ditu unitate egokiekin.
    • Naturaren fenomenoak ezagutzeko jakin-mina eta interesa erakutsi du.
    • Ahalegina eta autonomia erakutsi ditu lan pertsonalean, eta jarrera aktiboa eta arduratsua zereginetan.
    • Talde-lanaren aldeko jarrera adierazi du, zereginetan lankidetza eta parte-hartze arduratsuko jarrerekin.
    • Sormena erakutsi du planteatutako galderei erantzunak bilatzerakoan.
    • Hiztegi zientifikoa zuzen erabili du, testuinguru zehatz eta bere mailarako egokian adieraziz.
    • Laborategiko oinarrizko materiala hautatu eta kategorizatzen du, eta behar bezala erabiltzen du.
    • Laborategian, segurtasun-arauak ezagutu eta bete ditu.

    Zeregina ebaluatzeko, honako hauek erabiliko ditugu:

    Laborategiko lana laborategiko lanaren balioespen-eskala generikoaren bitartez (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).

    Posterra,  poster baten balioespen-eskala  ebaluatuko da (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf).

    Ahozko azalpenerako, zientzietako ahozko aurkezpen baterako balioespen-eskala erabiliko dugu (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).
        

    HZU: simulazioa

    GAIA: Materiaren posizio-aldaketak. HZU

    IRAUPENA: 1- 2 saio

    ORIENTAZIOAK:  Hiru simulazio hauekin, modu oso bisualean landuko dira HZUa, espazioaren, denboraren eta abiaduraren arteko erlazioa eta dagozkion grafikoak. Beste problema batzuk proposa daitezke, hala nola aldiuneko edo batez besteko abiadura adieraztea. Bikoteka egitea komeni da. Ikasleek beraiek hauta ditzakete balioak; emaitzak, beraz, desberdinak izango dira. Lanak bikoteka elkarri zuzentzeko proposa daiteke; bestela, bikote batzuek gainerako ikaskideen aurrean egingo dute azalpena, eta zalantzak, akatsak eta abar argituko dira.  

    HZUaren beste simulazio batzuk:


    EDUKIAK:

    • Informazioaren tratamendua: identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), balioetsi eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, azaldu, argumentatu, justifikatu...).
    • HZU. Abiaduraren, espazioaren eta denboraren arteko erlazioa.
    • HZUaen grafikoak.

    KONPETENTZIAK: 

    ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA

    Jarduerak

    Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu

    1,2,3

    Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi

    1,2,3

    Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin

    1,2,3

    Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta jarrera kritikoz

    BESTELAKO KONPETENTZIAK 

    Jarduerak

    Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

    Ikasten ikasteko konpetentzia

    Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia

    1,2,3

     

    EBALUAZIO-IRIZPIDEAK.

    • Gai zientifikoari lotutako azalpenetan eta arrazoibideetan argi hitz egin du.
    • Informazioa bilatu, identifikatu, hautatu eta interpretatu du, eta ikasgaiei buruzko ideiak ezagutu ditu formatu digitaletan.
    • Magnitudeak neurtu ditu eta dagozkien unitatetan adierazi ditu.
    • Aplikazio birtual eta interaktiboak ondo erabili ditu.
    • Higidurak interpretatu ditu, eta egindako espazioa, denbora eta abiadura bereizi ditu.  
    • Kalkuluak egin ditu abiaduraren kontzeptuarekin.
    • Espazioa/denbora eta abiadura/denbora grafikoak egin ditu, unitate egokiekin.

    Zeregina simulazio digitalak ebaluatzeko hurrengo eskalarekin ebaluatuko da (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf).

    Creado con eXeLearning (Ventana nueva)