Saltatu nabigazioa

HZU: simulazioa

HZUa ulertzen

Aurreko erronkan ikusi dugunez, mundua etengabe higitzen da, baina nekez aurkituko ditugu higidura zuzen uniformearekin (HZU) higitzen diren sistemak naturan, hau da, abiadura konstantea mantentzen dutenak. Hala ere, badaude zenbait adibide: Lurraren higidura Eguzkiaren inguruan edo argiaren eta soinuaren higidura airean. Horrenbestez, hainbat esperimenturen bidez simulatu ditugu..

Luz
Skitterphoto, Pixabay. Argia (Jabari publikoa)

Erronka honetan, zertxobait gehiago sakonduko dugu, eta simulazio digitalekin egingo dugu lan.

Goazen motorrez!

Iraupena:
30 minutu
Taldekatzea:
banaka

Banaka egingo dugu lan HZUa hobeto ulertzeko, Educaplus-en simulazio batzuekin, Jesús Peña Cano irakaslearen eskutik.

Hasteko, goazen motorrez! Simulazio honetara joko dugu: «Abiadura/denbora grafikoa». (*)

  1. Motor baten eskulekua aurkituko dugu. Eskuinean, azeleragailua eta frenoa daude. Horiekin jolastuko gara tarte batean: azeleratu, dezeleratu, frenatu, etab. Bitartean, abiadura/denbora grafikoa sortzen dela ikusiko dugu: abiadura (km/h) Y ardatzean eta denbora (s) X ardatzean.

Grafikoa aztertu ondoren, zer ondorio atera ditzakegu?

Gráfica v-t. Figura 1
Jesús Peña Cano. Educaplus. Abiadura/denbora grafikoa. 1. irudia (CC0)

2.  Orain, gauza bera egingo dugu, baina, motorra martxan jarri, eta 90 km/h-ko abiadura mantenduko dugu 30 segundoan. Ondoren, azeleragailua eragiteari utziko diogu.

Orain, nolakoa da grafikoa? Zergatik?

(*) Flash fitxategiak ezin dira online ikusi 2020ko abenduaren 31etik gora, baina Luis Ignacio García irakasleak (FisQuiWeb) azaltzen digu nola egin dezakegu offline: "Cómo visualizar archivos Flash"

Behatzaileak!

Iraupena:
30 minutu
Taldekatzea:
banaka

Berriz ere, Educaplus-en sartuko gara, Jesús Peña irakaslearen eskutik: «HZU-espazioa/denbora grafikoa». Orain, beste ikuspegi batetik ikusiko dugu motorra: behatzaileak izango gara.

  1. Eskuineko dialean, 3 m/s-ko abiadura jarriko dugu, eta «Play» klikatuko dugu. Grafikoa koordenatu-ardatzen amaierara heltzen denean, motorra geldiaraziko dugu. Posizioa eta denbora idatziko ditugu.
  2. Sistema berrabiaraziko dugu, baina, oraingoan, abiadura azkarragoarekin: 6 m/s. Aurreko prozedura errepikatuko dugu.
  3. Hirugarren saio bat egingo dugu, baina 9 m/s-ko abiadurarekin.
Gráfica e-t
Jesús Peña Cano en Educaplus. Espazioa/denbora grafikoa (CC0)

Zer grafiko mota sortzen dira? Zer ondorio atera ditzakegu?

Zer abiadura izango luke motorrak jasotako puntu bakoitzean?

Goazen bidaiatzera!

Iraupena:
1 ordu
Taldekatzea:
banaka

Educaplus-en jarraitzen dugu, Jesús Peña irakaslearen eskutik, beste simulazio honetan: «Higidura zuzen uniformea».

  1. Kontrolen bidez, hasierako posizioa eta abiadura zehaztuko ditugu, biak ere 0an ipinita. Ondoren, «Hasi» klikatuko dugu. Zer gertatzen da?
  2. Orain, higikariari hasierako abiadura (nahi duguna) emango diogu, adibidez, 4 m/s, eta hura abiaraziko dugu. Norantz mugitzen da higikaria? Taulako datuekin, espazioa/denbora eta abiadura/denbora grafikoak eraikiko ditugu.
Movimiento rectílineo uniforme
Jesús Peña Cano en Educaplus. Higidura zuzen uniformea (CC BY-SA)
  1. Jarraian, hasierako abiaduraz gain, hasierako posizioa zehaztuko dugu (metro batzuk), eta higikaria abiaraziko dugu. Grafikoak egingo ditugu. Zer desberdintasun daude?
  2. Higikaria hasierako 0 posizioan jarriko dugu berriz ere, eta abiadura negatiboa emango diogu. Grafikoak egingo ditugu. Zer egiten du higikariak?
  3. Jarraian, hasierako abiaduraz gain, hasierako posizioa zehaztuko dugu (metro batzuk), eta higikaria abiaraziko dugu. Grafikoak egingo ditugu. Zer desberdintasun daude?
  4. Higikaria hasierako 0 posizioan jarriko dugu berriz ere, eta abiadura negatiboa emango diogu. Grafikoak egingo ditugu. Zer egiten du higikariak?

Ebaluazioa eta hausnarketa

Behin zeregina amaituta, une aproposa da hausnarketa egiteko gure ikaskuntza-egunerokoan. Hona iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?

  • Zerk harritu nau gehien prozesuan? Zergatik?

  • Aurretik neukan ideiaren bat aldatu dut? Zein?

  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Zereginaren ebaluazioa

Zeregina simulazio digitalak ebaluatzeko hurrengo eskalarekin ebaluatuko da (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf).

 

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)