Saltatu nabigazioa

Lasterketa-animaliak

Unitate-aldaketa

Abiadura izaki bizidun orok bizirik irauteko garatu behar duen arma da; hain zuzen ere, abiadura-errekor ugari ditugu animalien erreinuan. Lehorreko animalien artean, gepardoa da Lurrean azkarrena. Denbora gutxian mantendu dezakeen arren, 115 km/h-ko abiadura har dezake. Hegaztien artean, belatz handia da munduko hegaztirik azkarrena; 300 km/h-abiadura har dezake, hain zuzen. Haatik, barraskiloak... 2 ordu baino gehiago behar ditu 100 metro egiteko!

Guepardo
Wikipedia. Gepardoa (CC BY-SA)

Gepardoak hartzen duen abiadura km/h-tan neurtzen da; barraskiloaren abiadura, ordea, askoz motelagoa da, eta m/s-tan neurtzen da. Animalien abiadurak alderatzeko, oso ondo jakin behar dugu unitate-aldaketak nola egin. Zer gertatuko litzateke lehiaketa bat egingo bagenu? Animalien lasterketa bat? Jolas baten bidez irudikatuko dugu.

Jolasa: lasterketa-animaliak

Iraupena:
1 saio
Taldekatzea:
bikoteka

Jolas honen helburua da abiadura-unitateen aldaketak egiten trebatzea: m/s-tik km/h-ra. Izan ere, bihurketa hori oso ohikoa da fisikan, higidura lantzen denean, eta garrantzitsua da ondo ezagutzea. Horretarako, animalien ranking bat egingo dugu, azkarrenetik motelenera. Animalia azkarrenen abiadura km/h-tan adierazten da; motelenen abiadura, aldiz, m/s-tan. Alderaketak egiteko, unitateak berdindu behar ditugu.

Oso jolas erraza da. Ikasle bakoitzak orri bat edukiko du hainbat txartelekin, eta emaitzak betetzen joango da, bikotekideari galdetuz. Gainera, dinamikoagoa izan dadin, zutik egingo dugu, gelatik ibili bitartean.

Hala, txartelak osatuko ditugu, animaliekin eta horien abiadurarekin.

Jolaseko txartelak odt formatu editagarrian deskarga daitezke, baita pdf formatuan ere. 



Jolasteko, kalkulagailu bat behar dugu, baita txartelen orria ere. Hona jolasaren jarraibideak. Irakasleak urrats bakoitzerako argibideak emango dizkigu.

1.    Orria eta kalkulagailua esku artean ditugula, zutik jarri, eta gelatik ibiltzen hasiko gara, beste ikaskide baten bila.

2.    Irakasleak esaten duenean, bikoteka jarriko gara, informazioa trukatzeko, hau da, bikotekideari galdetuko diogu zein den animalietako baten abiadura, txartelean falta den abiadura-unitatetan jarria.

3.    Erantzunak idatzi ondoren, beste bikotekide baten bila abiatuko gara. Prozesua errepikatuko dugu, txartel guztiak bete arte.

4.    Ondoren, lauko taldetan bilduko gara; emaitzak berrikusiko ditugu, eta abiaduren zerrenda egingo dugu, azkarrenetik motelenera. Taula hau erabiliko dugu:

1 2 3 4
5 6 7 8
9 10 11 12
13 14 15 16

Bateratze-lana egingo dugu gelan, eta animaliak honela sailkatuko ditugu:

  • Azkarrena
  • Motelena
  • Hankabiko azkarrena
  • Uretako azkarrena
  • Hegazti azkarrena
  • Ornogabe azkarrena

Ikasitakoaren inguruan eztabaidatuko dugu.

Iraupena:
30 minutu
Taldekatzea:
talde txikiak eta talde osoa

Emaitzak, ziur aski, harrigarriak iruditu zaizkigu; izan ere, kasu batzuetan, gauzak ez dira uste bezalakoak. Eztabaida baten bidez, gure hausnarketak partekatuko ditugu ikaskide guztiekin

Atleta corriendo
Wikipedia. Bolt 200 metroko lasterketan, 2007ko mundu-txapelketan (Jabari publikoa)

Galdera hauei erantzun behar diegu gure taldean, eta, ondoren, talde osoaren aurrean azalduko ditugu gure hausnarketak:

  • Azkarrena
  • Motelena
  • Hankabiko azkarrena
  • Uretako azkarrena
  • Hegazti azkarrena
  • Ornogabe azkarrena

Ebaluazioa eta hausnarketa

Behin zeregina amaituta, une aproposa da hausnarketa egiteko gure ikaskuntza-egunerokoan. Hona iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Zerk harritu nau gehien prozesuan? Zergatik?
  • Aurretik neukan ideiaren bat aldatu dut? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Zereginaren ebaluazioa

Irakasleak emango digun soluzio-orriarekin, zenbateraino asmatu dugun baloratuko dugu, eta «nota» gure koadernoan jasoko dugu. 

Zeregina jolas-jardueren ko-ebaluaziorako hurrengo eskalarekin ebaluatuko da (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf):

 Eztabaia ebaluatuko da balioespen-eskala generiko honekin (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf):

 

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)