Saltatu nabigazioa

Sarrera eta ikaskuntza-ibilbidea

Ibilbidea


 

Gorputzen higidura

Abiadura

Superheroi baten eskutik, higiduraren kontzeptu fisiko batzuk ikasiko ditugu: ibilbidea, desplazamendua, etab. Halaber, abiadura-unitateen bihurketak egingo ditugu, animalia azkarren ranking bat osatzeko. 

Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren bide-tarteko radarrek nola funtzionatzen duten ikasiko dugu, eta aseguru-etxetako perituen lana egingo dugu, istripuen txostenak egin eta horiek grafikoen bidez dokumentatu beharko ditugu-eta. Gure ikerketaren bidez, modu esperimentalean ondorioztatuko dugu zer magnitude fisikoren mende dagoen azkartasuna eta hori nola neurtzen den.

H.Z.U.

Abiadura-aldaketak

«Ibilian frogatzen da higidura» esamoldearen esanahia ulertuko dugu.

Zenbait esperimentu egingo ditugu higidura zuzen uniformea aztertzeko, eta gure ikerketen emaitzen berri emango dugu poster zientifiko baten bidez.

Gainera, zenbait simulaziorekin egingo dugu lan, HZUa edo higidura zuzen uniformea hobeto ulertzeko.

Gidatzearen arriskuak aztertuko ditugu, eta bide-segurtasunaren eta abiadura-mugen inguruan eztabaidatuko dugu. Marruskadura-indarrak objektuen higidurari nola eragiten dion ikertuko dugu. Aplikazio baten bidez, indarraren eta azelerazioaren arteko erlazioa ikertuko dugu. Festako izarrak izango gara: higiduraren legeetan oinarritzen diren truko «zientifiko» batzuk prestatuko ditugu. Autotxokeetako esperientziek eta bestelako talkek aukera emango digute Newtonen bigarren eta hirugarren legeak modu dibertigarrian aztertzeko.

Erabilera-jarraibideak

Material honetan, bosgarren proposamen didaktikoa aurkezten da, «Ikertzen» izenburupean, DBHko 2. mailako Fisika eta Kimika ikasgaiaren 4. blokeko («Higidura eta indarrak») curriculum-edukiak lantzeko, «Higidura» ardatz hartuta. Aurreko proposamenetan bezala, ez da ohiko unitate didaktiko edo proiektu bat, baizik eta askotariko arazo-egoeren multzo bat, erronka txiki gisa aurkeztuta, zenbait saiotan lantzeko. Erronka horiek estimulu eta desafio dira ikaslearentzat; hala, bere ingurunearekin lotutako egoera esanguratsu bat ebatzi beharko du. Hori guztia, ikerketa-jarduera gidatuen bidez, ondoren ikerketaren ondorioak biltzen dituen ekoizpen bat egiteko.

Erronka horiek testuinguruan jartzen dituzte edukiak eta irakasleentzat baliagarriak izan daitezke, bai beren eskoletarako ideiak emateko, bai zuzenean aplikatzeko. Irakasleak erabakitzen du; izan ere, gaiaren zenbait unetan aplika daitezke, edo lotuta joan daitezke, eduki guztiak hartuta. Irakasleak, halaber, konplexutasun desberdineko erronketan lan egiten jar ditzake ikasleak, ikasgela berean.

Oro har, elementu hauek agertzen dira guztietan:

Arazo-egoera planteatzea

Atal bakoitzaren hasieran, ideia bat planteatzen da, ikuspegi desberdinetatik iker daitekeena. Ideia erakargarria eta hurbila da ikasleentzat.

Erronka sortzeko hasierako galdera

 Gaiaren interesa islatzen duen funtsezko galdera batean zehazten da.

Erronka

Funtsezko galdera hori akuilu bat da ikerketari ekiteko, kasu honetan zientifikoa, eta ikasleek soluzio bat aurkitu behar diote. Ikerketa horrek talde-lana eskatzen du beti.

Galderak, jarduerak eta gida-baliabideak

 

 Ikasleek sortzen dituzte, eta konponbide edo soluzio bat arrakastaz lortzeko eta ikaskuntza-prozesurako baliabideak emateko beharrezkoa den ezagutza biltzen dute.

Erronkaren soluzioa

 Planteatutako erronkek askotariko soluzioak izan ditzakete. Horietatik, landuena eta egingarriena aukeratzen da, inplementatu ahal izateko.

Bateratze-lana

 Komeni da taldeek planteatutako konponbideak denei jakinaraztea eta bateratze-lanaren bidez eztabaidatzea. Bateratze-lana denboraren eta baliabideen araberakoa izango da.

Ebaluazioa

Etengabea izango da erronkak irauten duen bitartean. Ebaluazioaren emaitzek ikaskuntza berresten dute, eta erabakiak hartzen laguntzen dute, soluzioa ezartzen aurrera egin ahala.

Erronkak binaka edo talde txikitan lantzen dira normalean, dinamika kooperatiboak erabilita, baina baliteke banakako jardueraren bat ere egitea. Osatzeko, simulazio digitalak, irakurgai zientifikoak, jolas-jarduerak eta PISAko gaiak lantzen dira.

Ikasleek ikerketa-koaderno bat eta ikaskuntza-eguneroko bat izan beharko dituzte.

Koadernoan ikerketa erregistratuko da, eta, beraz, hipotesiak, esperimentuak eta emaitzen azterketa edo interpretazioa dokumentatzeko erabiliko da. Koaderno hori egunerokoa da, eta egindako esperimentu guzti-guztiak jasotzen dira bertan, izandako gorabeherak azalduz. Haren ezaugarri nagusia da argi eta garbi esan behar duela zer egin zen, nola egin zen, nork egin zuen eta noiz egin zuen.

Ikaskuntzaren egunerokoan ikasleek gelan sortutako jarduerei eta proposamenei buruz idatziko dute, baita egunez egun planteatutako ideiei, iritziei eta esperientziei buruz ere. Horrela, metakognizio-prozesua abiaraziko da, honako gai hauei erantzunez: Eskatu didatena lortzen ari naiz? Lortuko dut amaitzea? Gehiago ahalegindu behar naiz? Nire plana mantendu ala aldatu egin behar dut? Zer egin behar nuen eta zer egin dut? Garaiz nabil? Okertu egin naiz. Zer egingo dut? Zer ikasi dut horretatik? Etab. Irakasleek erabakiko dituzte une bakoitzean (hasieran, prozesuan zehar, amaitzean) ikasleek beren ikaskuntza-egunerokoan jaso behar dituzten kontuetako batzuk.

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)