Saltatu nabigazioa

Grabitate-indarra

Orientazio didaktikoak dituzten fitxak

Atal honetan, hiru jarduera proposatuko digu, grabitate-indarra lantzeko. Hona hemen erronka bakoitzaren fitxa:

Grabitazio unibertsalaren legea

GAIA: Indarrak: grabitazioaren legea

DENBORA-BANAKETA: Saio bat

ORIENTAZIOAK: simulazio honen bidez, maila kualitatiboan landu nahi da zer den grabitazio-indarra; hau da, bi objektuk elkarri eragiten dioten indarra.

EDUKIAK:

  • Informazioa identifikatu, ulertu (alderatu, aztertu), balioetsi eta adieraztea (deskribatzea, argudiatzea, justifikatzea, azaltzea).
  • Indarraren kontzeptua
  • Indar-motak: grabitate-indarra
  • Indarren efektuak: deformazioa eta mugimendu-egoeraren aldaketa. Azelerazioa. Grabitazioa. Gorputzen pisua

KONPETENTZIAK:  

ZIENTZIARAKO KONPETENZIA Jarduerk
Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu 1,2,3
Sistema eta gertakari naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi
1,2,3
Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin
1,2,3
Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta izpiritu kritikoz. 1,2,3
BESTELAKO KONPETENTZIAK

Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

Matematikarako konpetentzia

Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia

Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia

1,2,3

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Gidoi baten laguntzaz, ikerketak eta laborategi-praktikak egin ditu; horretarako, lan zientifikoaren metodologia eta estrategia propioak erabili ditu; baloratu du nola exekutatu den, eta emaitzak interpretatu ditu.
  • Argi eta garbi eman ditu aditzera gai zientifikoari buruzko azalpenak eta arrazoibideak.
  • Informazioa identifikatu, hautatu eta interpretatu du, eta gaiari buruzko ideiak ezagutzen ditu.
  • Magnitudeak neurtu ditu, eta unitate egokietan adierazi ditu.
  • Lanak autonomiaz planifikatu ditu.  
  • Identifikatu du zer indarrek parte hartzen duten eguneroko bizitzako egoeretan, eta eragiten dituzten efektuekin lotu ditu.
  • Egoera zehatzetan, ezarri du zer erlazio dagoen indar baten eta haren efektuaren artean.
  • Azaldu du lurreko grabitatea indar bat dela, eta indar horrek objektuak erakartzen dituela Lurraren erdigunerantz. 

Zeregina ebaluatzeko,  zientzietako simulazioak balioesteko eskala  erabiltzen da (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan):

Grabitatea modelatzen

GAIA: indarrak, grabitate-indarra.

DENBORA-BANAKETA: Saio bat

ORIENTAZIOAK: Indar-klaseak azaldu eta grabitate-indarra sartu eta gero. Testuinguru manipulagarri bat aukeratu da, ikaslearentzat hurbilak diren materialak dituena, askoz hobeto uler dezan grabitazio-indarraren kontzeptua eta masarekin eta tamainarekin erlaziona dezan. Jarduera hau osatzeko, oso ondo dator simulazio bat egitea.

EDUKIAK:

  • Informazioaren tratamendua: Identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), baloratu eta azaltzea (deskribatzea, definitzea, laburbiltzea, azaltzea, argudiatzea, justifikatzea...).
  • Grabitate-indarrak. Zer erlazio duten masarekin eta tamainarekin. 

KONPETENTZIAK: 

ZIENTZIARAKO KONPETENZIA Jarduerk
Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu 1,2
Sistema eta gertakari naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi
1,2
Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin
1,2
Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta izpiritu kritikoz. 1,2
BESTELAKO KONPETENTZIAK

Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia

Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia

1,2

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Informazioa bilatu, identifikatu, hautatu eta interpretatu du, eta ikasgaiei buruzko ideiak ezagutzen ditu.
  • Esperimentatutako indarrak erlazionatzen dituzten behaketak oinarritzat hartuta, txosten bat egin du.
  • Argi eta garbi eman ditu aditzera gai zientifikoari buruzko azalpen eta argudioak.
  • Grabitate-indarra identifikatu du, eta ezarri du zer erlazio dagoen haren eta gorputz baten masaren eta materiaren artean.

Lana Idatzizko txosten zientifiko baten balioespen-eskala honekin baloratuko da (deskargatu odt formatu editegarrian eta pdf formatuan)

Mugikorrarekin, grabitatea kalkulatzen

GAIA: indarrak, grabitate-indarra.

DENBORA-BANAKETA: Bi saio

ORIENTAZIOAK: Aurretik, indarraren kontzeptua azaldu behar da, eta azaletik azelerazioarena, DBHko 4. mailako edukia baita. Kasu honetan, ikasleek telefono mugikorra erabiliko dute elementu motibatzaile modura. Esperientzia bat planifikatu eta ikertu behar dute, hainbat galderari erantzuteko edo irtenbideak lortzeko. Oharrak egin edota neurriak hartu behar dituzte, datuak sortzeko eta datu horiek ebidentzia baten oinarri izan daitezen, gero fenomeno bat azaltzeko edo diseinu-soluzio bat probatzeko. 

EDUKIAK:

  • Informazioa identifikatu, ulertu (alderatu, aztertu), balioetsi eta adieraztea (deskribatzea, argudiatzea, justifikatzea, azaltzea).
  • Indarraren kontzeptua
  • Indar-motak: grabitate-indarra, indar elektrikoa,...  
  • Indarren efektuak: deformazioa eta mugimendu-egoeraren aldaketa. Azelerazioa. Grabitazioa. Gorputzen pisua

KONPETENTZIAK:  

ZIENTZIARAKO KONPETENZIA Jarduerk
Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu 1,2
Sistema eta gertakari naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi
1,2
Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin
1,2,3
Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta izpiritu kritikoz. 3
BESTELAKO KONPETENTZIAK

Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia

Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia

1,2,3

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Gidoi baten laguntzaz, ikerketak eta laborategi-praktikak egin ditu; horretarako, lan zientifikoaren metodologia eta estrategia propioak erabili ditu; baloratu du nola exekutatu den, eta emaitzak interpretatu ditu.
  • Argi eta garbi eman ditu aditzera gai zientifikoari buruzko azalpenak eta arrazoibideak.
  • Informazioa identifikatu, hautatu eta interpretatu du, eta gaiari buruzko ideiak ezagutzen ditu.
  • Magnitudeak neurtu ditu, eta unitate egokietan adierazi ditu.
  • Behar bezala erabili du laborategiko materiala. 
  • Lanak autonomiaz planifikatu ditu.  
  • Laborategiko oinarrizko segurtasun-arauak ezagutu eta errespetatu ditu, eta erabilitako tresnak eta materiala zaindu ditu. 
  • Identifikatu du zer indarrek parte hartzen duten eguneroko bizitzako egoeretan, eta eragiten dituzten efektuekin lotu ditu.
  • Egoera zehatzetan, ezarri du zer erlazio dagoen indar baten eta haren efektuaren artean.
  • Azaldu du lurreko grabitatea indar bat dela, eta indar horrek objektuak erakartzen dituela Lurraren erdigunerantz. 

Honekin ebaluatzen da:

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)