Saltatu nabigazioa

Indarren aplikazioak

Orientazio didaktikoak dituzten fitxak

Atal honetan, hiru jarduera eta irakurketa batzuk proposatuko ditugu, irakasleen lana osatzeko indarren aplikazioei buruzko gaian. Hona hemen erronka bakoitzaren fitxa:

Makinak

 GAIA: makina sinpleak

DENBORA-BANAKETA: Saio bat

ORIENTAZIOAK: Jarduera honetan, irakurketa eta joko kooperatiboa nahasten dira, eta eguneroko inguruneko makinak aurkezten. Ikasleek irudietako makinak identifikatu eta sailkatu behar dituzte. Horretarako, irakaslearen azalpena entzun behar dute, irakurketa baten bidez sendotu, eta Sarean irudiak bilatu beharko dituzte. Errepasatzeko jarduera bat da; izan ere, gai hau sakonago lantzen da Teknologia arloan.

EDUKIAK:

  • Informazioa identifikatu, ulertu (alderatu, aztertu), balioetsi eta adieraztea (deskribatzea, argudiatzea, justifikatzea, azaltzea).
  • Makina sinpleak, sailkapena 

KONPETENTZIAK: 

ZIENTZIARAKO KONPETENZIA Jarduerk
Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu 1
Sistema eta gertakari naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi
1
Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin
Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta izpiritu kritikoz.
BESTELAKO KONPETENTZIAK

Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia

1

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Informazioa identifikatu eta interpretatu du, eta gai zientifikoari lotutako ideiak ezagutzen ditu
  • Talde-lanaren aldeko jarrera adierazi du; lankidetza eta parte-hartze arduratsuko jarrerak agertu ditu zereginetan eta eztabaidetan.
  • Makina-mota desberdinak ezagutzen ditu.

Erantzunak:

  • Plano makurtua:: eskorgak igotzeko goranzko aldapa; goranzko aldapa, sartzekoa; skatea-pista, desgaituentzako goranzko aldapa, eskailera espirala eta autoak garraiatzeko kamioia
  • Ziria: kremailera, aizkora, zizela, sukaldeko ganibeta, hortzak, itsasontziko branka
  • Torlojua: tapoiak, txorrota, azkoina, zulagailua, botila-irekitzekoa, uzta-makina
  • Polea: pisuak igotzeko makina, garabia, noria, igogailua, putzua, errota
  • Palanka: balantza, trenbide-pasagunea, arrantzako kanabera, balantzina, arrauna, eskorga
  • Komodinak: Harri Aroko goranzko aldapak, katapulta erromatarra, Erdi Aroko tornua

Zeregina ebaluatzeko,  jolas-jarduerak koebaluatzeko eskala erabiliko da (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).

    Zabua

    GAIA: indarrak, makina sinpleak, palanka

    DENBORA-BANAKETA: 1,5 saio

    ORIENTAZIOAK: Erronka hau aurrera eramateko, palankaren ezaugarriak ezagutu behar dira. Ikasleek simulazio batekin lan egingo dute; urratsez urrats, ezagutuko dute zer indarrek parte hartzen duten lehen mailako palanka batean, eta distantziarekin erlazionatuko dituzte, harik eta indarraren une kontzeptura heldu arte. Jarduera hau osatzeko, eskuz egingo da zerbait.

    EDUKIAK:

    • Informazioaren tratamendua: Identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), baloratu eta azaltzea (deskribatzea, definitzea, laburbiltzea, azaltzea, argudiatzea, justifikatzea...).
    • Ikerketa-lan txikiak garatzea. Lan horietan, metodo zientifikoa aplikatuko da, eta IKTak erabiliko dira.

    KONPETENTZIAK: 

    ZIENTZIARAKO KONPETENZIA Jarduerk
    Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu 1,2,3
    Sistema eta gertakari naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi
    1,2,3
    Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin
    1,2
    Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta izpiritu kritikoz. 2
    BESTELAKO KONPETENTZIAK

    Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

    Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia

    Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia

    1,2,3

    EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

    • Informazioa bilatu, identifikatu, hautatu eta interpretatu du, eta formatu digitaletako aztergaiei buruzko ideiak ezagutzen ditu.
    • Txosten bat egin du erlazionatzeko zer indar azaltzen diren naturan; horretarako, behaketak edo bilaketa gidatua oinarri hartuta, informazioa bilatu du, IKTak erabiliz.
    • Argi eta garbi eman ditu aditzera gai zientifikoari buruzko azalpen eta argudioak.
    • Eguneroko bizitzako hainbat egoeratan parte hartzen duten indarrak identifikatu ditu.
    • Egoera zehatzetan, ezarri du zer erlazio dagoen indar baten eta haren efektuaren artean.
    • Indarra eta distantzia kontuan hartuz, interpretatu du nola dabiltzan makina sinpleak, eta kalkulu sinpleak egin ditu indarraren efektuari buruz.

        Zeregina ebaluatzeko,  zientzietako simulazioak balioesteko eskala  erabiltzen da (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan):

         

      Euste-puntuarekin jolasten

      GAIA: indarrak, makina sinpleak, palanka

      DENBORA-BANAKETA: Bi saio

      ORIENTAZIOAK: Makina-klase sinpleak azaldu eta gero, ikusi palankaren legea eta definitu zer den indar baten unea. Intuizioz jolastu daitekeen arren, ikasleek aplikatu behar dute palankari buruz eta indar baten uneari buruz ikasi dutena, joko bat irabazteko. Jarduera honetatik egokitu da: Palankaren fisika.

      EDUKIAK:

      • Informazioaren tratamendua: Identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), baloratu eta azaltzea (deskribatzea, definitzea, laburbiltzea, azaltzea, argudiatzea, justifikatzea...).
      • Palankaren indarrak Indarraren unea 

      KONPETENTZIAK:  

      ZIENTZIARAKO KONPETENZIA Jarduerk
      Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu 1,2
      Sistema eta gertakari naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi
      1,2
      Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin
      1,2
      Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta izpiritu kritikoz. 2
      BESTELAKO KONPETENTZIAK

      Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

      Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia

      Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia

      1,2,3

      EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

      • Informazioa bilatu, identifikatu, hautatu eta interpretatu du, eta ikasgaiei buruzko ideiak ezagutzen ditu.
      • Esperimentatutako indarrak erlazionatzen dituzten behaketak oinarritzat hartuta, txosten bat egin du.
      • Argi eta garbi eman ditu aditzera gai zientifikoari buruzko azalpen eta argudioak.
      • Identifikatu du zein diren palankan esku hartzen duten indarrak, eta ezarri du zer erlazio dagoen indarren eta haien efektuaren artean.
      • Indarra eta distantzia kontuan hartuz, interpretatu du nola dabiltzan makina sinpleak, eta kalkulu sinpleak egin ditu indarraren efektuari buruz.

      SOLUZIOAK  1. jarduerarako:

      Erretilua orekan dagoela hasiko gara. Zer gertatuko da objektu bat jartzen baduzu erretiluan?

      Erantzun posiblea: Segun eta zer pisu duen objektuak eta non jartzen den erretiluan; beharbada, ez da egongo ikusteko moduko efekturik edo erretilua jiratu, okertu edo jausi daiteke.

      Erretilua orekan dagoela, objektu bat jarri da gainean. Hori dela eta, okertu da. Non kokatu behar da objektua erretilua ahalik eta gehien oker dadin?

      Erantzun posiblea: Objektu bat euste-puntutik distantzia batera jartzen denean, une bat sortzen da; ondorioz, erretilua okertzen da. Indar baten unea zuzenki proportzionala da gorputzaren eta euste-puntuaren arteko distantziara (M = F · d); beraz, objektu bera euste-puntutik urrunago kokatzen bada, handiagoa izango da erretiluaren inklinazioa. Objektua, berriz, euste-puntutik lar urrun jartzen bada, erretilua okertu, eta mahaia ukituko du. Objektuaren pisuak (F) ere eragiten du efektuan.

      0,6 N-ko objektu bat jartzen badugu erretiluaren gainean, euste-puntutik 0,1 m-ko distantziara, zein izango da haren unea?

      Erantzuna:                M = F x d, M = 0.6 N x 0.1 m,                   M= 0.06 Nm

      Objektu bera euste-puntutik urrunago jartzen badugu, esaterako 0,2 m urrunago, gehiago ala gutxiago okertuko da erretilua?

      Erantzuna: gehiago okertuko da

      Erretilu hutsak edo orekatuak orekan jarrai dezan, non kokatu behar duzu objektua? Nolakoak izan behar dute uneek beso bakoitzean?

      Erantzuna: Objektu bat euste-puntuaren gainean jartzen denean, indar-unea zero da (d = 0); ondorioz, erretiluan ez da gertatuko ikusteko moduko efekturik.

      Objektu bat orekan dagoenean, berdinak izan behar dira une totalak (palankaren legea).

      (F1 · d1 = F2 · d2). 

      Objektuaren posizioa bera bada baina pisua aldatzen baduzu, zer efektu izango du unean?

      Objektu astunago bat jartzen badugu erretiluan, gehiago okertuko da erretilua. Hori gertatzen da, zeren unea (M) zuzenki proportzionala da aplikatzen den indarrera ((F) eta perpendikularrarekiko distantziara (d). 

      Txosten zientifiko idatzia balioesteko eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan):

      Indarren historioak

      GAIA: Indarren aplikazioak

      DENBORA-BANAKETA: Saio bat

      ORIENTAZIOAK: Irakurrita, sinpleki landuko dira mekanikaren aplikazioak, DBHko 2. mailako ikasleei egokituta. Irakurketaldi luze bat egin beharrean, proposatzen da kontzeptuak bost irakurketaldi laburragotan banatzea, hain zuzen ere gai hauei buruzko irakurketak eginez: indar-sistemak, pisua eta normala, palankak, grabitatea eta elastikotasuna. Dokumentu horiek taldeka banatuko dira, lantzeko. Gero, beste talde batzuetan berrantolatu, eta berriro banatuko dira. Talde berrian, aurreko taldeko ikasle batek egon beharko du beti. Teknika kooperatibo horri “buru-hausgarria edo puzzlea” esaten zaio. Ikasleek berek ebalua ditzakete lankideak, irakasleak emandako irizpideak erabiliz. Gero, taldeen lana eta irakurmena egiaztatzeko, irakasleak ausazko galderak egin ahal dizkie talde guztietako ikasleei. 

       EDUKIAK:

      • Informazioaren tratamendua: identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), balioetsi eta azaltzea (deskribatzea, definitzea, laburbiltzea, argudiatzea, justifikatzea...).
      • Indarrak: indar-sistemak, grabitatea, pisua eta normala, indar elastikoak
      • Makinak: lehen mailako palankak

      KONPETENTZIAK:  

      ZIENTZIARAKO KONPETENZIA Jarduerk
      Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu 1,2
      Sistema eta gertakari naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi
      1,2
      Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin
      1,2
      Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta izpiritu kritikoz. 1,2
      BESTELAKO KONPETENTZIAK

      Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

      Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia

      Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia

      1,2

      EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

      • Informazioa identifikatu, hautatu eta interpretatu du, eta gai zientifikoari buruzko ideiak ezagutzen ditu.
      • Argi eta garbi eman ditu aditzera azalpenak eta argudioak; horretarako, egoki erabili du bere mailako hiztegi zientifikoa.
      • Talde-lanaren aldeko jarrera adierazi du; lankidetza eta parte-hartze arduratsuko jarrerak agertu ditu zereginetan eta eztabaidetan.

      Ataza hurrengo eskalaren bidez ebaluatuko da: Puzzle dinamika ahozko azalpena emateko kobalorazio eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).

      Creado con eXeLearning (Ventana nueva)