Saltatu nabigazioa

Makinak

Makina sinpleen sailkapena

Makina sinplea tresna bat da. Indar baten efektua areagotzeko eta egin beharreko esfortzua gutxitzeko erabiltzen da. Hori dela eta, gizadiak makinak erabili izan ditu bere historia guztian zehar.

Makinen mekanismoaren bidez, aplikatutako indarra beste indar erresultante bat bilakatzen da. Indar txikia handi bilaka dezakete, edo alderantziz. Makina sinpleak funtsezko osagaiak dira makina konplexuago batzuk eraikitzeko; esate baterako, Leonardoren makina hau:

Máquina de Leonardo da Vinci
Pilar Etxebarria. Leonardo da Vinciren makina (CC0)

Makina sinpleak dira egunero erabiltzen ditugun hainbat objektu; adibidez, artaziak eta zabua. Bizikleta, berriz, makina konplexua da: gurpilak, palankak eta poleak ditu. Era askotako makinak daude; beraz, sailkapen bat behar da haiek bereizteko.

Ataza: irakurketa kooperatiboa

Máquinas simples
Wikimedia Commons. Makina sinpleak (CC BY-SA)

Lehenengo eta behin, makina sinpleen sailkapena errepasatuko dugu, irakurketa kooperatiboa eginez. Horretarako, Wikipediako artikulu bat erabiliko dugu: Makina sinplea. Makina-motak irakurriko ditugu. Taldeko kideek paragrafo bana irakurriko dute, ordenan. Irakurri eta gero, ikaskideak laburbilduko du, eta hurrengo paragrafoa irakurriko.

I.E.S. Itaca kanaleko bideoan azaltzen da zer den dinamika kooperatibo hau:

Bukatu eta gero, ikasleek nork bere koadernoan idatziko dute irakurritakoaren laburpen bat eta sailkapen bat.

Ataza: Makinak sailkatzen jolasten

Iraupena:
Saio erdi
Taldekatzea:
Taldeka

Jolas bidez egingo dugun jarduera honekin, makina sinpleen sailkapena aplikatuko dugu, eta eguneroko objektuetan antzemango. Talde txikietan banatuko gara, launaka edo bosnaka, karta-joko batekin lan egiteko. Talde guztiek behar dute:

Materialak

  • 5 ontzi (plastikozko edalontziak, adibidez). Bost makina-moten arabera sailkatuak.
  • Kartak makina sinpleen irudiekin
Juego de máquinas
Pilar Etxebarria. Karta-jokoa: Makinak (CC0)

Jarraibideak:

  1. Jokoa oso sinplea da. Kartak taldean banatuko ditugu, eta erabakiko dugu nor hasiko den jolasten. 
  2. Txandaka, pertsona bakoitzak kartetako bat hartuko du, eta dagokion ontzian jarriko. Besteei azalduko die zergatik aukeratu duen ontzi hori (zer makina-mota den). 
  3. Makina zaharrak komodinak dira. Karta horietakoren bat tokatzen bazaigu, bi txanda dauzkagu jolasteko.
  4. Ez badakigu non jarri karta, paso egingo dugu.
  5. Baten bat kartarik gabe geratzen bada baina ikaskide batzuek oraindik kartak badituzte eskuan, kartak nahastuko dira, eta erdian jarriko; gero, txandaka, karta bana hartu, eta ontzian kokatuko dugu. Ez badakigu non kokatu, paso egingo dugu.
  6. Hala segituko dugu harik eta karta guztiak ontzietan egon arte.
  7. Ez dago irabazlerik, jokoa kooperatiboa da eta.

Amaitzean, taldeek ontzi guztien edukia partekatuko dugu; zuzendu, eta dudak argituko ditugu.

Hausnarketa eta ebaluazioa

Ataza amaituta, hartu ikasketa-egunerokoa eta egin dezagun hausnarketa, orain da-eta horretarako momentua. Hona iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik neukan iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Ebaluazioa

Irakasleak emango digun soluzio-orriarekin, asmatze-maila baloratuko dugu, eta “nota” jasoko dugu geure koaderno pertsonalean. 

Zeregina ebaluatzeko,  jolas-jarduerak koebaluatzeko eskala erabiliko da (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan):

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)