Saltatu nabigazioa

Mugikorrarekin, grabitatea kalkulatzen

Grabitatea kalkulatzen

Konturatzen al gara grabitatea ez dela bera Lur planetako leku guztietan? 

Gure planetako puntu jakin batean sentitzen dugun grabitatea hainbat faktoreren mende dago: zer distantzia dagoen gugandik Lurraren erdiguneraino, zer dentsitate duen oin azpian dugun materialak eta zer indar jasaten duen leku jakin horrek planetaren errotazioaren ondorioz (handiagoa da ekuatorean eta txikiagoa poloetatik hurbil).  Hori dela eta, “g” balioak gorabeherak ditu lekuaren arabera, eta horrek ondorio txikiak ditu objektu baten pisuan.

Politikaner.. Lurra (CC BY-SA)

Zer balio du grabitateak gu gauden lekuan? Kalkula dezakegu?

Ataza

Iraupena:
bi saio/ bi ordu
Taldekatzea:
Taldeka

Taldeka lan egingo dugu. Esperimentu bat egingo dugu kalkulatzeko nola azeleratzen den grabitatea gu gauden lekuan. Horretarako, material sinpleak erabiliko ditugu; esaterako, telefono mugikorra eta ordenagailu bat, behatu eta analizatu eta erregistratzeko jausten ari den objektu baten mugimendua.

1. Esperimentua

Materialak:

  •  Bi metroko zinta metrikoa 
  •  Zinta itsaskorra
  •  Errotuladorea
  •  Linterna txikia
  • Eskuoihala, moketa edo beste material suabe bat 
  • Telefono mugikor ekipatua 
  • Ordenagailua
  • Arkatza eta papera, datuak erregistratzeko.
Gravedad
Elvira González. Grabitatea (Jabetza publikoa)
  1. Prozedura:

    1. Horma lau baten itsatsiko dugu neurtzeko zinta. 0 cm-ko markak goialdean egon behar du, eta gainerakoa beherantz jausi behar da. 
    2. Justu zinta metrikoaren azpian, eskuoihala, alfonbra edo beste material bat jarriko dugu, arindu dezan linternak behearen gainean sortzen duen inpaktua.
    3. Neurketak ikusteko moduan egon daitezen, beste marka batzuk gehituko dizkiegu zinta itsaskorraren zatiei, eta zinta metrikoaren ondoan jarriko ditugu, bakoitza 5 edo 10 cm-ra. 
    4. Ikaskide bat jarriko da zinta metrikoaren ondoan. Linterna isiotu, eta gorantz apuntatuko dugu. 0 cm-ko markatik ahalik eta hurbilen jarriko dugu argia, eta zinta metrikoaren kontra. Ahal izanez gero, atzamar bakar bat baino ez dugu erabiliko linterna geldirik egon dadin guk jaurti arte. 
    5. Linterna jausten den bitartean, beste ikaskide batek kamera digitalaz grabatu beharko du linternaren argia (HDn, 30 fotograma segundoko). 

2. Datuak interpretatzea 

Nahiz eta esperimentua grabatu, fitxategia bideora pasako dugu ordenagailu batean, eta grabatutako fotogramak interpretatuko ditugu. Datuak erregistratzeko, zutabe biko taula bat egingo dugu.

Denbora-datuak: kamerak 30 fotograma grabatzen dituenez segundoko, fotograma bakoitza segundoaren 1/30en irudia da, edo 0.033 segundorena. Horrek esan nahi du fotograma bakoitzak 0.033 segundo gehitzen dituela.

Distantzia-datuak: bideo-erreproduzigailuan, linterna jausi aurreko fotograma topatuko dugu  (kontuan izan fotogramatik fotogramarako erreproduzigailuek, oro har, aukera ematen dutela aurrera edo atzera egiteko, gezi-teklen bidez). Orain, fotogramak 0 s eta 0 m-ko distantzian egon behar du.

Urratsez urrats erregistratuko dugu zer distantzia –jausitako metrotan– eta zer denbora behar izan duen linternak jausteko. Hurbiletik begiratuko diogu pantailari. Kontuz ibili behar da, zeren linterna ez da asko jausten lehenengo urratsetan.

Linternak argi-pirrinta bat uzten badu, pirrintaren behealdea soilik erregistratuko dugu (segundo baten 1/30 da argi-erortzea).

Denbora(s) Distantzia (m)

3. Grabitatearen ondoriozko azelerazioa kalkulatzen 

Azelerazioak deskribatzen du zein azkar aldatzen den zeozeren abiadura.

Azelerazioa = ( V amaierakoa - V hasierakoa ) / aldaketa hori egiteko denbora.

  1. Lortutako datuak erabiliko ditugu kalkulatzeko zer azelerazio izan duen askatu dugun linternak.
  2. Distantziaren grafiko bat egingo dugu, denboraren arabera. Lerro zuzena da? Kurba bat da? Zergatik? Zer ondorioztatzen dugu?

Hausnarketta eta ebaluazioa

Ataza amaituta, hartu ikasketa-egunerokoa eta egin dezagun hausnarketa, orain da-eta horretarako momentua. Hona iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik neukan iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Ebaluazioa

 Laborategiko lana laborategiko lanaren balioespen-eskala generikoaren bitartez (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).

Lana Idatzizko txosten zientifiko baten balioespen-eskala honekin baloratuko da (deskargatu odt formatu editegarrian eta pdf formatuan)

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)