Saltatu nabigazioa

Sarrera eta ikasketa-bidea

Ikasketa-bidea

Indarrak eta bektoreak

Kontaktu-indarrak

Distantziara egiten diren indarrak

Grabitate-indarra 

Indarren aplikazioak

Ikasiko dugu zelan interpretatzen duen fisikak indarraren kontzeptua eta zer unitate daukagun indarra neurtzeko. Horretarako, simulazio digitala eta “ezinezko” argazkiak erabiliko ditugu. Horrez gain, joko baten bidez, indarren munduan murgilduko gara. Bete-betean sartuko gara indar-mota desberdinak ikertzen. Kontaktu-indarretatik hasiko gara. Indar elastikoak, tentsio-indarrak eta konpresio-indarrak aztertuko ditugu. Atal honetan, distantziara egiten diren indarrak ikertuko ditugu jolas baten bitartez. Eguneroko egoerei aplikatuko dizkiegu, baita magia-trukoei ere! Grabitatea aparte landuko dugu, oso indar interesgarria da eta. Hainbat ikuspuntutatik aztertuko dugu: digitalki, eskuz edo mugikorraren bidez simulatuko dugu. Azkenik, makinen munduan murgilduko gara, eta palankan zentratuko. Irakurrita, beste aplikazio zientifiko edo teknologiko batzuk ezagutuko ditugu.

Erabilera-Jarraibideak

Material honetan, DBHko 2. mailako Fisika eta Kimikako "Indarrak"  delako blokeko-edukiak lantzeko laugarren proposamen didaktikoa aurkezten da, "Ikertzen" izenburupean. Aurreko proposamenean bezala, ez da ohiko unitate didaktiko edo proiektu bat, baizik eta askotariko arazo-egoeren multzo bat, erronka txiki gisa aurkeztuta, zenbait saiotan lantzeko. Erronka horiek ikaslea piztu egiten dute, desafiorako prest jarri, eta egoera berezi bat konpontzen saiatzera behartzen ditu, inguruan duten munduarekin lotuta. Hori guztia, ikerketa-jarduera gidatuen bidez, azkenean, ikerketaren ondorioak biltzen dituen ekoizpen bat egiteko.

ErronkaGeralt. Erronka (CC0)

Erronka horien bidez, edukiak testuinguruan jartzen ditugu, eta irakasleentzat baliagarriak izan daitezke, bai eskoletarako ideiak hartzeko, bai zuzenean aplikatzeko. Irakasleak erabakitzen du, gaiaren hainbat unetan aplika baitaitezke edo denak lotuta bestela, eduki guztiak landuz. Beste aukera bat ere badu irakasleak, alegia, gela bateko ikasleak aldi berean erronka bat baino gehiagotan edukitzea lanean, batzuk konplexuagoak besteak baino.

Oro har, elementu hauek agertzen dira erronka guztietan:

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)