Saltatu nabigazioa

AURKEZPENA: JARDUERA ZIENTIFIKOA

Proposamen didaktiko honetan, zientziaren izaera,  zientzialarien lana eta metodo zientifikoa ikasiko ditugu. Horretarako, zer esanik ez, zientziak erabiltzen duen metodoaz arituko gara: ikerketatzen!

Laborategia
Cedec Jarmoluk-engandik. Laborategia (CC BY-SA)

Metodo zientifikoaren hurbilketa egingo dugu, erronken eta arazo-egoeren bitartez. Halaber, kultura zientifikoa izatea gure gizartean ezinbestekoa dela agerian jarriko dugu,  baita gure eguneroko bizitzan ere.

Ikerketak garatzeko, laborategian murgilduko gara eta, gaia hobeto barneratzeko, simulazio digitalak, irakurketa zientifikoak, ikas-jarduera ludikoak eta PISA- itemak landuko ditugu.

«Zientziaren gauzarik zoragarriena bizirik dagoela da». Richard Feynman.

PISA txostena edo Ikasleen Ebaluaziorako Nazioarteko Programa, maiz ingelesezko PISA akronimoarekin ezagunagoa (ingelesez: PISA:Programme for International Student Assessment), Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA-OCDE) egiten duen ikerketa multzo bat da eta horren helburua estatuen hezkuntza sistemen eraginkortasuna neurtzea da. Inkestak hiru urtean behin egiten dira eta 15 urteko gaztetxoak hartzen ditu helburu. Hiru arlotan ebaluatzen da ikasleen errendimendua: irakurmena, zientzia eta matematika.

Cedec-eko EDIA izeneko proiektuko Hezkuntza Baliabide Irekia (HBI-REA)
Derrigorrezko Bigarren hezkuntzarako Fisika eta Kimika
Egileak: Mª Elvira González Aguado eta Pilar Etxebarria Rotaetxe.