Saltatu nabigazioa

Geometria gure ingurunean

Konturatu gara inoiz zenbat irudi geometriko ditugun inguruan? Kalean, metro-geltokietan, autobusean... Naturan ere badaude forma geometrikoak. 

Bideo honetan, irudi guztiek lerro zuzenak, kurbak, triangeluak, karratuak, laukizuzenak, erronboak, zirkuluak, lerro paraleloak eta abar dituzte, nabarmenduta. Forma lauak dira, baina errealitatean hiru dimentsioko objektuenak dira.

Bideoan agertzen diren elementuak gogoratzen ditugu? Zer forma geometriko nabarmentzen dira argazki bakoitzean? Zerk harritu gaitu gehien? Idatz ditzagun gure erantzunak eta partekatu ikaskideekin. Ziur bideoan ikusi dugun guztia taldean gogoratuko dugula.

Irudiak ikertzen

Gure ingurunea matematikaren begiekin behatuko dugu. Gure ikasgelan, kaleko trafiko-seinaleetan eta eraikinetan geometria handia dago. Konturatu al gara horretaz?

Prest al gaude gure hirian ibilbide matematiko bat egiteko

Horrelako zeregin baterako prestatzeko, behatzen ikasi behar dugu, gure eguneroko ingurunean elementu geometrikoak identifikatzen saiatuz: pentsa dezagun, adibidez, gelako ateak laukizuzenak direla, zebra-bideak zuzen paraleloak direla, edo txanpon bat zirkulu bat dela. Bideo honetan adibide gehiago ikus ditzakegu. 

Zer iruditu zaigu bideoa? Ideiak eman dizkigu gure ibilbideak diseinatzeko? Hori izango da hurrengo eskola-saioetan egingo dugun lana.

Gure ibilbideak planifikatu eta korrituko ditugu

  • Talde bakoitzak ibilbide bat proposatuko du, eta bertan irudi geometrikoak bilatu beharko ditu herrian edo hirian barrena. Bi aukera izango ditugu; proposatutako ibilbide guztiak egin, edo diseinatu duen ibilbidea egiten utzi talde bakoitzari.
  • Talde bakoitzak argazkiak eta bideo-grabazio laburrak egingo ditu. Era berean, mapa edo plano batean jasota utziko ditu argazkiak atera zaizkien lekuak.
  • Erregistro bat egingo da, non erlazionatuko baitira kokapena eta argazkiko objektua ordezkatzen duen irudi geometrikoa.

Informazioa antolatuko dugu

Jasotako irudi guztiekin aurkezpen bat sortuko dugu Google Driven edo gure irakasleak adierazten digun programa ofimatikoan.

Ikusi dugun adibidean bezala, irudi bakoitzean ikusten dugun forma geometrikoa idatzi eta/edo marraztuko dugu. Bideoan ikusi dugunaren moduko musika bat gehitu dezakegu, baita gure ikasgelaren Gmail kontuko Youtube-kanalera igo ere.

Eredu gisa, geometria hirian txantiloi hau erabil dezakegu (odp eta pdf). Deskargatu eta gure ordenagailuan gorde dezakegu.

Lan egiteko antolatuko gara

Hasi baino lehen lortuko dugun informazio guztia eta sortuko ditugun trailerraren produktuak nola gorde dugun pentsatu eta adostu egin beharko dugu. Agian, proiektu honen bloga ireki nahi izango dugu edo ikasgelako blogean sarrerak idaztea nahiago izango dugu. Hau da, gure lanaren antolaketaren inguruan erabakiak hartu beharko ditugu.

Talde-lanak nola antolatu

Zereginak antolatzeko taula bat erabil dezakegu. 

Taula-ereduaren kopia bat (odt eta pdf) erabiliko dugu  edo guk geuk egingo dugu bat A2 paper batean, taula bat talde bakoitzeko edo bakarra klase guztiarentzat. Ohar itsasgarriak erabiliko ditugu zereginak biltzeko eta lehen zutabean joango gara jartzen.

Gure taldeko kideei zereginak esleitu ondoren, “esleitutakoak” zutabean jarriko ditugu eta eginda daudenean, “amaitutakoak” zutabera eramango ditugu. Zereginen bat ezin bada egin edo hura egiteko materialik ez badaukagu, “eragotziak” zutabean jarriko ditugu. Irakasleak esango digu Kanban metodoa izena duen sistema hau nola erabili.

Nola gorde, partekatu eta aztertu informazioa

Dokumentuak, lanak, etab. antolatzeko modu asko dago. Taldeko karpeta bat presta dezakegu kartulina batzuekin, azala egingo diogu eta hor sartuko ditugu taldeko material guztiak.

Ikastetxean Google Suiten kontua badaukagu edo klasean gmail kontu bat badaukagu, ”taldeko karpeta digital” bat presta dezakegu. Aukera horrek abantaila asko ditu arrazoi hauengatik:

  • Taldekide guztiak sar gaitezke karpetan, baita ikasgelan ez gaudenean ere.

  • Zeregin baterako prestatzen ari garen dokumentuak batera ireki ditzakegu, eta elkarlanean landu.

  • Tresna digitalak erabiltzen ikasiko dugu.

  • Irakasleek gure aurrerapenak ikusi ahal izango dituzte eta iradokizunak egin edo laguntza eman.

Talde bakoitzak bere karpeta irekiko du. Horren barruan, beste karpeta bat irekiko dugu zeregin bakoitzerako eta barruan gordeko ditugu lanerako txantiloien kopiak edo sortu ditugun dokumentuak. Komeni da karpetak eta dokumentuak irakaslearekin eta taldekide bakoitzarekin partekatzea.

Sekuentzian estekatutako txantiloiak ireki ahal izateko, gmail kontu baten barruan egon behar dugu, hau da, erabiltzailea eta pasahitza sartuta eduki behar ditugu. Txantiloia aurrean dugula, “fitxategian” sakatuko dugu eta gero “kopia bat egin”. Orain, dokumentu horretan idatzi eta gure taldeko karpetan gorde dezakegu.

Sekuentzia honetan ikertu eta informazio asko eskuratuko dugu. Web-orrian bilaketak egingo ditugu eta datuak bildu testu-, irudi-, audio- edo bideo-formatuetan. Informazioa fidagarria den jakiteko, Iturri fidagarrien eredu hau erabil dezakegu (odt, eta pdf)

Nola hedatu sarean

Irakaslearen oharrak jarraituta, blog bat irekiko dugu sekuentzia honetako produktuak hedatzeko. Gelako bloga badaukagu lehendik, ez dugu berri bat sortuko. Gure talde-lanak formatu digitalean daudenez, oso erraz estekatuko edo txertatuko ditugu blog-sarreretan. Horrela, mundu guztiak ikusi ahal izango du ikasten ari garena eta iritzia eman ere gure blogeko iruzkinen atalean!

Blog batean sarrerak egiteko errubrika (odt, eta pdfizango da sarrera bakoitza idazteko izango dugun erreferentzia. Deskargatu eta gure ekipoko dokumentuen artean eduki ahal izango dugu eskura.

Bloga idazteko gomendioak

Blog batean edo beste edozein leku publikotan idazteak agerian uzten gaitu, besteen “begien bistan” uzten gaitu, eta, beraz, garrantzitsua da oinarrizko arau batzuk betetzea:

Orientabide horiek gure blogaren irudi onari eusten lagunduko digute baita gure lana ezagutarazten ere.

Bi minuto pentsatzeko

Orain arte egin duguna berrikusteko eta ikasi dugunaz jabetzeko unea da. Baita ebatzi behar izan ditugun arazoak aztertzeko ere. Sarrera bat idatziko dugu gure “Gogoeten egunkarian", atal honen izenburuarekin (Geometria gure ingurunean).

Proiektuari ekiterakoan, galdera batzuk egin behar ditugu:

  • Lan-proiektu honetan, zer ikastea espero dut?
  • Argi daukat nola antolatu behar ditudan nire lan-materialak?
  • Zer zalantza sortzen zaizkit?
  • Zein izan daiteke nire rola edo ekarpena nire taldean?

Lehen sarrera  hau idatz dezakegu eskolako koadernoan, Google Driven edo gure ordenagailuan gordeko dugun testu-dokumentu batean.

“Gogoeta-gida” botoian ideia gehiago ditugu lehen sarrera hori osatzeko.

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)