Saltatu nabigazioa

Konposizio artistikoak

Badakigu mosaikoak diseinatzen! Irudi geometrikoak baliagarriak izan daitezke beste lan artistiko askotarako; adibidez, jarraian ikus daitekeen bideoan agertzen direnetarako. Artistak diseinu grafikoak egiteko erabiltzen dituen tresnei begiratuko diegu.

Zer iruditu zaizkigu obra horiek? Zer da gure arreta gehien piztu duena? Saia gaitezen azaltzen zer forma geometrikoz dauden eginda diseinuetako batzuk. Are hobeto, zergatik ez ditugu marrazten?

Ba al zenekien hau?

Arabiarrek mosaiko miresgarriak egiten zituzten bideoan ikusi ditugunen antzeko prozesuen bitartez, baita askoz konplexuagoak ere! Matematikari handiak ziren, eta Geometria menderatzen zuten.

Zergatik zen haien artea geometrikoa? Samu Díazek egindako bideoa ikusiz jakin dezakegu.

Haren konposizioetan ezin zen elementu bat nabarmendu besteen gainetik. Gainera, azalera osoa erabat eta modu harmoniatsuan betetzen saiatzen ziren. Datu horiek eta beste batzuk bideo honetan azaltzen dira (03:20 minututik 04:00ra bitartean adibide batzuk ikus ditzakegu).

Web orri honetan Granadako Alhambrako mosaikoak ikus ditzakegu. Hezkuntza-helburuetarako erabiltzeko baimena ematen denez, erabil ditzakegu.

Fish Tesselation

Orain, mosaikoei eta teselei buruz gauza asko dakigunez, konposizio horietako bat azter dezakegu.

Irudi honetan ikusten den marrazkia elkarren artean ahokatzen diren arrain formako piezez osatzen da. Antzeko konposizioarekin lan egingo dugu.

Esteka honetan sartu eta "fish Tesselation" lana behatuko dugu. Talde bakoitzean, zenbait galderari erantzungo diogu sorkuntza artistiko horri buruz:

  • Zer irudikatzen du mosaikoaren elementu bakoitzak?
  • Zer kolore erabili dira?
  • Kolore-alternantzia garrantzitsua izan daiteke? Zergatik?
  • Arrainen noranzkoa alda daiteke norabidea aldatu gabe?
  • Ba al dago espazio librerik?
  • Badago elementuren bat beste bat baino gehiago nabarmentzen dena?
  • Gure ustez zaila izan daiteke hemen ikusten den efektua lortzea?

Guztion ekarpenak kontuan hartuko ditugu, eta guztiak jasota daudela ziurtatuko dugu.

Erantzunak gure koadernoetan idatziko ditugu eta, ondoren, Google Driveko dokumentu batean edo gure ordenagailuko testu batean sartuko ditugu.

Amaieran, galdera horien erantzunak gainerako ikaskideekin partekatuko ditugu

Zer erraza den teselak egitea! Geure lan artistikoa egin nahi badugu, bi aukera ditugu:

  • Aurreko orrialdeko jarraibideei jarraitu ("Art projects for kids") eta teselazio bat sortu arrainaren irudiarekin.
  • Mosaikoak egiten jolastea. Horretarako, tximeletaren hegadaren “atzeraelikadura" botoia sakatzean agertuko diren web-orriak erabiliko ditugu.

Tximeletaren hegada

Irudiei mugimendua ematen saiatuko gara. Aurreko zereginean ikusi dugun "fish tessalation" lanean bezala, teselak beste marrazki batzuekin ere egin daitezke.

Bideo honetan, tximeletaz betetako gainazal bat ikusiko dugu. Haietako bat biratzen denean gertatzen denari erreparatuko diogu. Sinestezina da!


Tximeleta biratu genezake guk? Zenbat aldiz biratu dezakegu tximeleta gainazal osoa estal dezan? Hurrengo atazan probatuko dugu. Banaka, binaka edo taldeka egin dezakegu.

Biratu ezazu

Hurrengo irudian, erdiko puntu baten inguruan sei tximeleta sartzen direla ikus daiteke. Horietako bakoitza koloretako kartoi mehez eginda dago

Bideoan egiten den gauza bera egiten saiatuko gara, tximeletaren marrazkiaren txantiloi bat, orratz bat eta arkatz edo errotuladore bat erabiliz.

60º-ko bira batekin hasiko gara.

  • Kartoi mehe edo paper jarraitu baten gainean, ingerada markatuko dugu, txantiloia erabiliz.
  • Gero, hegoaren mutur batean biraketa-puntua finkatuko dugu, eta tximeleta hurrengo posiziora eramango dugu.
  • Ingerada markatu eta berriro egingo dugu, sei tximeletaren silueta osatu arte. Kontuz ibili behar dugu tximeletak elkarren artean ahokatzeko!
  • Tximeleta bakoitza nahi dugun moduan margotuko dugu. Ez ahaztu lortutako irudiaren argazkia ateratzea!

Beste esperimentu bat egingo dugu, baina, oraingo honetan, biraketa-angelua handiagoa izango da, eta emaitza hiru tximeleten silueta izango da. Horretarako, hegalaren muturretik biratuko dugu, argazkian ikus dezakegun bezala.

Esperimentu guztiak amaitutakoan, obra guztien argazkiak aterako ditugu.

Atal honetan ikusi ditugun teselen egilea M.C. Escher da. “Atzeraelikadura” botoian aurkituko dugu berari eta bere obrari buruzko informazioa

Bi minutu pentsatzeko

Orain arte egin duguna berrikusteko eta ikasi dugunaz jabetzeko unea da. Baita ebatzi behar izan ditugun arazoak aztertzeko ere. Sarrera bat idatziko dugu gure “Gogoeten egunkarian",  atal honen izenburuarekin (“Konposizio artistikoak”). Konturatzen gara orain izenburu horren zergatiaz?

Hirugarren sarrera hau idatz dezakegu eskolako koadernoan, Google Driven edo gure ordenagailuan gordeko dugun testu-dokumentu batean.

"Gogoeta-gida" botoian, orientabide batzuk ditugu egunkariaren bigarren sarrerari buruz.

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)