Saltatu nabigazioa

Tesela atera zaigu!

Sinestezina da zenbat irudi geometriko ditugun inguruan! Agian, paseo bat ematen ari ginela lurrera begiratu, eta, baldosetan, marrazkiak egiten dituzten forma erregularrak aurkitu ditugu. Baliteke gure ikastetxean ere egotea argazkikoen antzeko baldosadura geometrikoak dituzten lurzoruak.

Konposizio hori egitea zaila dela dirudi, ezta? Egia esan, arretaz behatzen badugu, sortzeko modua erraza dela ikusiko dugu. Baldosa bera erabiltzen da beti, eta, haren marrazkiak, posizioz aldatzean eta errepikatuz, efektu artistiko hori lortzen du.

Mota horretako baldosei tesela deitzen zaie, eta azken emaitzei mosaikoaEsteka honetan, informazio gehiago aurkituko dugu.

Mosaikoak Google Driven

Ikusi duguna bezalako konposizio bat sortzeko ez dugu artisau edo igeltsero bihurtu behar. Tresna birtual batzuk erabil ditzakegu.

Ataza honetan gure mosaikoak sortuko ditugu, Google Driveko "marrazketa" aplikazioa erabiliz. Jarraian agertzen den tutorialak lagunduko digu jakiten gure mosaiko birtualak nola sortzen diren.

Aztertuko dugu ea egin ditzakegun teselak edozein irudi geometrikorekin.

  • Lehenik eta behin, tesela bat sortuko dugu irudi hauetako bakoitzarekin: karratua, triangelua, zirkulua eta hexagonoa.
  • Gure teselaren kolorea eta tamaina aukeratuko ditugu, eta irudi bat jarriko dugu bestearen ondoan, gainazal osoa bete arte. Hau da, mosaiko bat egin dugun arte.
  • Baldosadurak taldearen karpetan gordeko ditugu. Sortutako dokumentua gure Google Driveko karpetan edo gure ekipoan gorde dezakegu (pantaila-argazki bat eginez edo dokumentua deskargatuz).

Gure mosaikoak sortzen amaitzen dugunean, egindako lana berrikusi beharko dugu:

Taldeka, Mosaikoak driven lan-txantiloi hau osatuko dugu (odt eta pdf) eta kopia bat gordeko dugu gure taldearen karpetan. Horrez gain, deskargatu eta gure ordenagailuan gorde dezakegu. Horrela, Interneteko konexiorik ez dagoenean ere eskura izango dugu.

Amaitzeko, erantzunak partekatuko ditugu gainerako taldeekin.

Beste tresna asko daude zure mosaiko birtualak sortzeko. Nahikoa da atzeraelikaduran klik egitea horietako bat ikusi eta praktikatzeko.

Bost bider bost

Driven egin ditugunak baino konposizio artistikoagoa egiten saiatuko gara. Oraingoan, mosaiko errealagoak sortuko ditugu, koloreak, paperak eta kartoi meheak erabiliz.

Horretarako, marrazki sinplea duen baldosa bat erabiliko dugu. Irudian nabarmenduta agertzen den eredua erabiliko dugu: lauki formako baldosa bat, bi lerro bertikal dituena.

Baldosa horiekin sortzen ditugun mosaikoek ezaugarri hauek izan beharko dituzte:

  • Baldosa bakoitzak 5 cm x 5 cm-ko tamaina izango du.
  • Azalera (DIN A3 neurriko paper-orria) erabat estalita geratu behar da, bete gabeko espaziorik utzi gabe.
  • Obraren ertzek zabalera eta luzera berdinak izan behar dituzte.

Gure obra sortzeko jarraibideak diapositiba-aurkezpen honetan daude

Gmail edo Gsuite izatekotan, bost bider bost aurkezpenaren kopia (odp eta pdfgorde dezakegu gure talde-karpetan.

Bi minutu pentsatzeko

Orain arte egin duguna berrikusteko eta ikasi dugunaz jabetzeko unea da. Baita ebatzi behar izan ditugun arazoak aztertzeko ere. Sarrera bat idatziko dugu gure “Gogoeten egunkarian", atal honen izenburuarekin (Tesela atera zaigu!)

Bigarren sarrera  hau idatz dezakegu eskolako koadernoan, Google Driven edo gure ordenagailuan gordeko dugun testu-dokumentu batean.

“Gogoeta-gida” botoian ideia gehiago ditugu bigarren sarrera hori osatzeko.

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)