Saltatu nabigazioa

- Gida didaktikoa -

Proiektuaren canvas-a

EDIA proiektua Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleei zuzenduta dago. Diziplina anitzekoa denez, ikasketa-eremu bat baino gehiago lantzen ditu.  

Behin batean..., bazen behin estutxe bat sekuentzia didaktikoaren edukiek Lehen Hezkuntzan, matematika, arte-hezkuntza, gizarte-zientziak eta hizkuntza arloetako ezarrita dagoen curriculuma garatzen dute, bai eta Bloom-en hezkuntza-helburuak ere, alegia, Bloom-en taxonomia, aro digitalera eguneratuta.

Plangintza didaktikoa

HEZKUNTZA-HELBURUA

Sekuentzia didaktiko honen helburua da produktu bat elaboratzeak dakarren guztiaz jabetzea -energia-gastuaz, naturan duen eraginaz-, eta konturatzea ezinbestekoa dugula iraunkortasun-irizpideak erabiliz burutzea elaborazio-prozesu osoa. Gizakiaren jardunak zer dakarren aztertuko dugu, kritikoki analizatuko dugu, eta gure ekarpenari eta portaerari buruz gogoeta egingo dugu, jakinik naturarekiko errespetuz eta iraunkortasunari begira jokatu behar dugula.

Claves para la planificación
             Cedec. Claves para la planificación (CC BY-SA)

Hasierako egoera batetik abiatuta, objektu baten narrazio autobiografikoa egiteko proiektu bat planteatuko diegu ikasleei. Azken helburu hori lortzeko, zenbait zeregin bete beharko dituzte, eta horien bidez lortuko dituzte beharrezko dituzten ikasbideak.

Hezkuntza-baliabide ireki horren diseinuan, konpetentzia digitalaren garapenaren bi maila hartu dira kontuan: irakasleena eta ikasleena.

Proposatutako zeregin guztiak tresna eta baliabide digitalak edo bestelakoak erabiliz gauzatu daitezke (ikasgelako koadernoa, horma-irudiak...). Tresna digitalak zenbateraino erabili ikasgelako errealitatearen arabera erabakiko dugu, kontuan hartuta ikasleen eta irakasleen erabilera- eta trebetasun-maila, bai eskura dauden baliabide material eta teknikoak.

Jarraian, sekuentzia didaktikoaren egiturari eta ariketei buruzko informazio guztia agertzen da.

Curriculumaren plangintza

HELBURUAK

  • Gizarte- eta kultura-jarduerak ulertzea, eta ahoz zein idatziz behar bezala adieraztea.
  • Hizkuntza eraginkorra erabiltzea eskola-jardueran, bai informazioa bilatzeko, biltzeko eta prozesatzeko, bai esparru akademikoko testuak idazteko.
  • Ezagutza matematikoa erabiltzea eguneroko bizitzako gertaerei eta egoerei buruzko informazioak eta mezuak ulertzeko, baloratzeko eta ekoizteko, eta konturatzea matematika jakintzaren beste arlo batzuetan ere jakintza instrumentala dela.
  • Ulertu edo tratatuko badira, oinarrizko kalkulu-eragiketak behar dituzten ohiko egoerak zein diren jakitea, adierazpen matematikoko forma errazen bidez formulatzea edo dagozkien algoritmoak erabiliz ebaztea, eta emaitzen zentzua baloratzea eta jarraitutako prozesuak ahoz nahiz idatziz azaltzea.
  • Natura-, gizarte- eta kultura-ingurunearen elementu nagusiak identifikatzea, horien antolamendua, ezaugarriak eta elkarreraginak aztertzea, eta gero eta konplexuagoak diren espazio-eremuak menderatzen aurrera jarraitzea.
  • Talde-jardueretan parte hartzea, arduraz, gogo onez eta elkartasunez jokatuta, eta funtzionamendu demokratikoaren oinarrizko printzipioak errespetatuz.
  • Gizakiak ingurunean duen jardunaren zenbait adierazpen aztertzea, kritikoki baloratuz eta eguneroko bizitzan oreka ekologikoa defendatuz eta berreskuratuz eta natura zainduz. ODS-12
  • Natura-, gizarte- eta kultura-inguruneko gertaerak, kontzeptuak eta prozesuak interpretatzea, adieraztea eta irudikatzea, zenbaki-kodeen, grafikoen, kartografikoen eta bestelakoen bidez.
  • Inguruneko elementu esanguratsuekin lotutako galderak eta arazoak identifikatzea, planteatzea eta ebaztea, eta, horretarako, informazioa bilatzeko eta tratatzeko estrategiak erabiltzea, usteak adieraztea, horiek frogatzea, irtenbide alternatiboak aztertzea eta ikaskuntza-prozesuari buruzko gogoeta egitea.
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea informazioa lortzeko eta ikasteko eta ezagutzak partekatzeko, eta aintzat hartzea teknologia horiek lagungarri direla pertsona guztien bizi-baldintzak hobetzeko.

EDUKIAK

  • Ahozko eta idatzizko testuak ulertzea eta sortzea ikasteko eta informazioa jasotzeko aldera, bai helburu didaktikoarekin sortutakoak, bai eguneroko erabilerakoak (jarraibideak, azalpenak, deskribapenak …), bai informalak (berdinen arteko eta lantaldeko elkarrizketak) bai formalizazio-maila handiagokoak (gelako azalpenak).
  • Komunikazio-trukerako estrategiak eta arauak: parte-hartzea, azalpen argia ematea, diskurtsoa antolatzea, entzutea, hitz egiteko txanda errespetatzea, moderatzailearen eginkizuna aintzat hartzea, intonazio egokia erabiltzea eta besteen sentimenduak, esperientziak, ideiak, iritziak eta ezagutzak errespetatzea.
  • Esparru akademikoko testuak osatzea, informazioa lortzeko, antolatzeko eta komunikatzeko (azalpenak, argudioak, narrazioak …).
  • Testuak sortzeko arauak eta estrategiak: plangintza, berrikuspena eta hobekuntza.
  • Elementu grafikoak eta paratestualak erabiltzea ulermena errazteko (ilustrazioak, grafikoak eta tipografia).
  • Lankidetzarako gogoa eta errespetuzko jarrera izatea besteren batekin ikasteko garaian.
  • Algoritmoak erabiltzea arazoak ebazteko.
  • Neurketak egitea, ohiko neurketa-tresnak erabiliz eguneroko testuinguruetan.
  • Datuak bildu, erregistratu eta grafikoki irudikatzea (barra-diagramak, piktogramak …)
  • Baliabide naturalak, lehengaiak.
  • Ingurumena errespetatzea, defendatzea eta hobetzea.
  • Gizakien jardunaren aurrean jarrera kritikoak planteatzea. ODS-12
  • Gizakien premiak asetzeko ondasunak eta zerbitzuak. Oinarrizko produktu edo zerbitzuren batek jatorritik hasi eta kontsumitzaileraino iritsi arte burututakok prozesua aztertzea.
  • Informazioa biltzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologien bitartez, eta edukia aztertzea:
  • Objektuak eta materialak behatu eta sailkatzea, haien ezaugarriak, jatorria eta erabiltzeko aukerak kontuan hartuta.
  • Pentsatzea ez ote genituzkeen planetako baliabide naturalak arduraz erabili behar.
  • Hondakinak, kutsadura eta ingurumen-inpaktua.
  • Taldearen kohesioa eta lan kooperatiboa sustatzeko estrategia egokiak erabiltzea.
  • Zereginak planifikatzea eta kudeatzea, helburuak lortzeko asmoz.
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea informazioa bilatzeko eta hautatzeko, prozesuak simulatzeko eta ondorioak aurkezteko.

    Ikaskuntza-ingurunea

    Lankidetzan eta interakzioan oinarritutako sekuentzia bat garatzeko, hau bezalakoxea, ikasteko ingurune egokia behar da ikasgelan.

    Ingurune egoki hori sortzeak ikaskuntza hobetzeko balio du, sekuentzia honetako eta ikasturte osoko jarduera eta ikaskuntza-une guztietan. Aldi berean, ikasleengan beren bizitza pertsonal eta akademikorako oinarrizko trebetasunak, jarrerak eta gaitasunak garatzen ditu.

    Ikaskuntza-ingurune hori sortzeak eta mantentzeak bi jarduera-ildo nagusi eskatzen ditu:

    Ikasle bakoitza eta haren ikasteko estiloa ezagutzea

    Lehenengo urratsa da jakitea zer indar eta ahulezia dituen ikasle bakoitzak, zer ikasteko modu duen, zer erantzun emozional izaten duen eta gainerakoekin eta inguruarekin nola erlazionatzen den. Horretarako, kontuan hartuko ditugu:

    • Ikasteko estiloak.
    • Era askotako adimenak.
    • Bloom-en helburu kognitiboak.

    Hiru premisa horiek kontuan hartuta, gidatu egin behar da ikasle bakoitza, motibatuz eta haren indarrak hartuta autoestimua bultzatuz, taldeari bere onena eskaini diezaion, eta, aldi berean, bere ahuleziak konpentsatu eta garatu ditzan, taldekideekiko elkarreraginez.

    Ikasgela ikuspegi kooperatiboarekin antolatzea

    Ikasleak beren ikaskuntzaren eragile aktiboak direnez, hori errazteko moduan antolatu behar da ikasgela. Ezinbestekoa da erronka bat planteatzea, lankidetzaren bidez lortuko dena.

    Ikasleek, ezinbestean, banakako prozesuak egin behar dituzte, baina ikaskuntza, funtsean, soziala da, beste batzuekin elkarreraginean, gurasoekin, helduekin edo ikasgelatik kanpoko eragileekin. Ez dezagun ahaztu bizitzan interakzio soziala dela pertsonalki eta profesionalki garatzeko modurik ohikoena.

    Jarduera horiek, eta horiekin batera beste batzuek, ikaskuntza kooperatiboko ibilbide bat eratu dezakete, hala nola ikasgela kohesionatzeko 15 jarduera izenekoak.

    Ebaluazioa

    EBALUATZEKO TEKNIKAK ETA TRESNAK

    Azken helburua ikasleek, edozein hezkuntza-etapatan egonik ere, beren ikaskuntzaren gidaritza hartzea bada, funtsezkoa da haien aurrerapenak ahalik eta objektiboen balioesteko trebetasunak eskuratzea. Gai izan behar du bere ekoizpenak eta ikaskideenak ebaluatzeko, ikaskuntzarekiko jarrerak ebaluatzeko, eta ikas-taldearekiko eta irakasleekiko elkarreraginak ebaluatzeko.

    Analisiaren eta hausnarketaren egunerokotasunetik ikasiko du erabakiak hartzen, bere aukerak doitzen, ikasten jarraitzeko estrategiak txertatzen... Azken batean, "Ikasten ikasi" gaitasuna garatuko du.

    Irakasleei dagokie unitatean bildutako datu objektiboak kontuan hartuta kalifikazioa jartzea, eta erabakiak hartzea. Irakasleak egin ohi duen ebaluazioaz gain, ikasleek ere hartu behar dute parte ebaluazio-prozesuan. Autoebaluazioa eta koebaluazioa jaso behar ditu ebaluazioak.

    Proiektuaren ikasketen ebaluazioa

    Azken helburua ikasleek, edozein hezkuntza-etapatan egonik ere, beren ikaskuntzaren gidaritza hartzea bada, funtsezkoa da haien aurrerapenak ahalik eta objektiboen balioesteko trebetasunak eskuratzea. Gai izan behar du bere ekoizpenak eta ikaskideenak ebaluatzeko, ikaskuntzarekiko jarrerak ebaluatzeko, eta ikas-taldearekiko eta irakasleekiko elkarreraginak ebaluatzeko.

    Analisiaren eta hausnarketaren egunerokotasunetik ikasiko du erabakiak hartzen, bere aukerak doitzen, ikasten jarraitzeko estrategiak txertatzen... Azken batean, "Ikasten ikasi" gaitasuna garatuko du.

    Irakasleak egin ohi duen ebaluazioaz gain, ikasleek ere hartu behar dute parte ebaluazio-prozesuan. Autoebaluazioa eta koebaluazioa jaso behar ditu ebaluazioak.

    Nork ebaluatzen du?

    Alde batetik, ikasleen ebaluazio-estandarretan "ebaluatu" edo "erabakiak hartu" aditzak aipatzen direnez, ezinbestekoa da ikasleak bere burua ebaluatzea, taldea eta ikaskideak ebaluatzea eta irakaslea ere ebaluatzeko gai izatea.

    Beste alde batetik, irakasleak bere ikasleen heteroebaluazioa egin, eta, gainera, ikasleek bezala, bere burua ere ebaluatu behar du. Esteka honetan, Irakaslearen autoebaluazioa egiteko txantiloi bat eskaintzen da, eta plangintzaz, garapenaz eta irakasleak egindakoaren emaitzaz hausnartzeko balio du. Hiru une proposatzen dira kontrol-orria egiteko:

    • Sekuentzia planifikatzean.

    • Sekuentzia garatzean: analisia.

    • Amaitzean: ebaluazioa.

    Taula bat gehitzen da, ikasleek beren iritziak eman ditzaten eta ikasleen eta irakasleen arteko ebaluazioa egin dadin.

    Ebaluazioa egiteko tresnak eskaintzen dira sekuentzia osoan.

    Nola ebaluatzen da?

    Egin beharreko zeregina nolakoa den, lortu beharreko lorpen-adierazleak nolakoak diren eta nolako maila kognitiboa garatzen duten ere adierazten digute estandarrek. Oso garrantzitsua da zer aditzek definitzen dituzten aintzat hartzea eta horrek zer esan nahi duen hausnartzea.

    Ezagutu, aztertu, identifikatu... bezalako aditzekin izendatzen diren estandarrak Bloom-en taxonomiaren beheko mailan kokatzen dira, eta proba tradizionalen bidez neur daitezke. Hala ere, estandar gehienek maila kognitibo ertaineko edo handiagoko ekintzak dituzte, eta tresna egokiagoak eskatuko dituzte, hala nola errubrikak, kontrol-orriak, ikasketa-egunerokoa, portafolioa eta abar, formatu, iturri eta testuinguru gehiagotako datuak biltzea eskatzen dutelako.

    Prozesuaren eta produktuaren balorazioa egitea jasotzen da planteatzen den ebaluazioan, baita norberaren ikaskuntzari buruzko hausnarketa egitea ere. Horretarako, ezinbestekoa da zenbait teknika erabiltzea, hala nola behaketa zuzena, eztabaidak, elkarrizketak, dokumentazioa eta idatzizko edo ahozko proba objektiboak.

    Desberdindu egiten dira ebaluazioa eta kalifikatzekoa. Lehenak bigarrena egiteko datuak emango dizkigu. Irakasleei dagokie sekuentzian bildutako datu objektiboak kontuan hartuta kalifikatzea eta erabakiak hartzea. Jarraian, ebaluaziorako orientabideak eta tresnak aurkezten dira.

    Hezkuntza-portafolioa

    • Ikasketa-prozesuaren gidari izan behar dute ikasleek. Horretarako, norberaren hezkuntza-portafolioa erabiltzea proposatzen da. Portafolioan gordeko dira proiektu baterako, ikasturte baterako ikasketa-helburu pertsonalak. Gainera, ikaslearen ikasketa-ebidentziak ere jasoko dira hor: bereziki harro sentiarazi duten egindako lanak eta zirriborroak. Gogoeta metakognitiboak ("Emoegunkaria") ere jaso daitezke; izan ere, “Ikasten ikasi” gaitasuna garatzen lagunduko diote.

    • Portafolio digitalak sortzea aholkatzen da. Txantiloi hau erabil daiteke horretarako. Dena den, beste formatu bat ere erabil daiteke: karpeta bat ordenagailuan edo disko gogor birtual batean, karpeta analogiko bat...

    • EduSapiens gidan (136. orrialdetik 146.era), portafolioak egiteko jarraibideak eta tresnak ditugu.

    Errubrikak

    Errubrika irizpide eta estandar multzo bat da, oro har ikaskuntza-helburuekin lotutakoa, eta jarduera-maila bat edo zeregin bat ebaluatzeko erabiltzen da. Alde batetik, ebaluatu beharreko irizpideak edo estandarrak zerrendatzen dira (ardatz bertikala) eta, bestetik, gauzatze-balorazioa edo -kalitatea ezartzen da (ardatz horizontala). Biak gurutzatuta deskribatzen da jarduera-maila zein den.

    Gainera, errubrikak autoebaluazio-, hausnarketa- eta berrikuspen-esparrua ematen die ikasleei eta irakasleei. Esteka honetan errubrikak egiteko tresna bat daukagu; lehendik dauden beste batzuk ditu oinarri. Hainbat zereginekin lotutako adibide batzuk:

    Zeharkako gaitasunak ebaluatzea, hala nola jarrerak, banako erantzukizuna, talde-lana eta abar. Garrantzitsua da esplizituki ebaluatzea.

    Kontrol-zerrendak

    Prozesu, trebetasun, kontzeptu edo jarrera bat gauzatzean edo aplikatzean espero diren ezaugarrien edo jokabideen zerrenda. Ebidentziak behatuz jasotzen da informazioa, eta erkaketa-marka baten bidez erregistratzen da absentzia edo presentzia.

    Beste tresna batzuk

    • Talde bakoitzeko kideen arteko elkarreragina behatzea.

    • Hausnarketa-egunerokoa:  zeregin bat edo zeregin-multzo bat amaitutakoan ikasleak egiten duen hausnarketa; taldeko gainerako kideekin partekatu eta kontrastatu dezake, bai eta tutorearekin ere banakako tutoretza-saioetan.

    Ikaskuntza kooperatiboaren ebaluazioa

    Denbora-aurreikuspena

    Proposamen didaktiko hau hemezortzi eskola-saiotan garatzeko pentsatuta dago. Proposamena aplikatzeko orduan, kontuan hartuko da proiektua zer sakontasunekin lantzen den, ikasleei zer premia sortzen zaien eta proiektua garatze aldera zenbait arlo nola integratzen diren. Hizkuntza, plastika, gizarte zientziak eta natur zientzien arloko saioak erabiltzea proposatzen dugu.

    Jakina, denbora-aurreikuspen hori gutxi gorabeherako orientazioa da, gure ikasleen ikaskuntza-erritmoaren eta planteatzen diren interes eta jardueren araberakoa izango baita.


    Irakasleentzako baliabideak

    Egitura kooperatiboak

      • "9 ideas clave. El aprendizaje cooperativo. Pere Pujolàs. Liburuaren laburpena da hau; material horren egileek egin dute. Taldeen kudeaketari, rolei, teknikei eta abarri buruzko informazioa eskaintzen digu.
      • Erreferentziazko egileetako batzuk dira:

        • Johnson & Johnson ("La evaluación en el aprendizaje cooperativo", SM argitaletxea, 2014)
        • Pere Pujolàs ("9 ideas claves. El aprendizaje cooperativo", Graó argitaletxea 2008)
        • David Durán ("Aprenseñar", Narcea argitaletxea, 2014).
      • Ikasgelako baliabideei buruz:

      Trebetasun emozionalak eta sozialak

      Lantalde bakoitzeko kideek beren interakzioak, harremanak eta emozioak kudeatzen ikas dezakete, irakasleen esku-hartze didaktikoaren laguntzaz. Esku-hartze didaktikoa zuzenean edo teknika hauen bidez egin daiteke:

      • 9 ideas clave. El aprendizaje cooperativo liburuaren A eremurako jarduerak (talde-kohesioa).

      Pentsamendu errutinak

      • Aprender y enseñar a pensar. Carmen Gonzálezen aurkezpena; funtsezko ideiak laburtzen ditu modu entretenigarrian.

      • Herramientas para aprender a aprender. Ikasgelan planifikatzen eta hausnartzen ikasteko jarduerak eta teknikak (Ana Basterra Cossio).

      • Guía EduSapiens. Escuela Creativas, Fundación Telefónica. Rutinas y destrezas de pensamiento: 68. orrialdetik 119.era. Otras herramientas para pensar: 120. orrialdetik 131.era.

      Sekuentzia didaktikoan laguntzeko

      Argudio-testuak

        Cedec-en Proyecto EDIAaren Hezkuntza Baliabide Irekia.
        Lehen Hezkuntzarako diziplina arteko baliabidea.
        Egileak: Susana López, Begoña Marqués eta Berta Martínez.

        Creado con eXeLearning (Ventana nueva)