Saltatu nabigazioa

Etiketek asko diote

Informazio mordoa dakarte produktuen ontziek! Batzuk ohituago gaude datu horiek begiratzera objektu bat edo bestea erostea erabaki aurretik. Ez diogu prezioari bakarrik begiratzen! Garrantzitsua da prezio egokia edukitzea, nola ez, baina garrantzitsua da halaber jakitea zer materia-mota erabili diren produktu horiek egiteko, birziklatuak diren ala ez, amaitu ondoren birziklatu daitezkeen, umeak jardun ote diren produktuok fabrikatzen...

Kontu eskolako tresna merkeei izeneko artikulua eskolako tresnetan egon daitezkeen substantzia kaltegarriez ari da. Ikus ditzagun irudiak. Zer produktu toxiko eduki ditzakete? Nola kaltetu gaitzakete?

Informazio hori ikasgelan azaltzeaz gain, oso ideia ona litzateke gurasoekin honetaz hitz egitea. Gu bezain interesatuta egongo dira, bai horixe!

Etiketak aztertuko ditugu

Lehen ikusi ditugun bezalako arazoak saihesteko, oso garrantzitsua da ontzietan eta etiketetan agertzen den informazioa interpretatzen jakitea. Hori dela eta, aurreko lanarekin jarraituz, etiketek dakartzaten ikonoak eta testuak interpretatu eta sailkatuko ditugu.

Eskolan erabiltzen ditugun tresnen etiketa batzuk hautatu ditugu. Aurkezpen honetan produktuen etiketen zortzi ikono eta/edo informazio agertzen dira. 

Ekipoaren dokumentu batean, elementu guztiak erregistratuko ditugu, eta honako hauei buruzko datuak idatziko ditugu:

  • Ikonoa.
  • Testua.
  • Erabiltzeko arauak eta/edo aholkuak.
  • Birziklatzea.

Elementuak ikono/marrazki bat baldin badu, erreproduzitzen edo deskribapen labur bat egiten saiatuko gara. Testurik badago, kopiatu egingo dugu. Amaitzeko, erabiltzeko eta/edo birziklatzeko informazioan zer adierazten den azalduko dugu.

Ekipoaren dokumentua sortzeko Informazioa aztertzeko txantiloia (editagarria, odt, nahiz pdf) erabiliko dugu.

Erregistroa osatzeko, zortzi elementuetako bakoitza zer produktu motatan dagoen idatzi behar dugu.

Informazio-poster bat prestatuko dugu

Zer moduz analisia? Ikusi dugu etiketetan produktuei buruzko informazio garrantzitsua erakusteko modu asko daudela. Gainera, informazio-ikono ugari daudela ikusi dugu. Ondorengo bideoan, birziklatzeari buruzko sinboloak ezagutuko ditugu:

Eroski Consumer weborrian ere sinboloen informazioa eskuragarri dago. Ondoko bideoan, kanta eta antzerkiaren bitartez, birziklatzeko ontziak nola erabili ikas dezakegu.

Poster bat egingo dugu etiketatze-sinboloei buruz ikasi dugun guztia azaltzeko. Infografia bat ere egin dezakegu. Baditugu web-tresnak bi zeregin horiek betetzen laguntzeko. Irakasleak erabakiko du horiek erabiliko ditugun edo, aitzitik, posterra paper jarraituan edo kartoi mehe batean egingo dugun.

Horma-irudi edo poster interaktiboak sortzen dituen tresna bat (Smore) erabiltzea proposatzen dugu. Adibidez, Laugarren mailako posterra.

Talde-lana egingo dugu, eta talde bakoitzak honako eredu hauen artean hautatzeko aukera izango du:

  • Arriskugarritasuna adierazten duten sinboloei buruzko horma-irudia.
  • Energia aurrezteari buruzko sinboloei buruzko horma-irudia.
  • Birziklatzeari buruzko sinboloei buruzko horma-irudia.

Posterrean honako elementu hauek jarri behar dira:

  • Izenburua eta azpi-izenburua.
  • Sinboloaren edo ikonoaren irudia.
  • Esanahiaren azalpen laburra.
  • Informazio gehiago jasotzeko esteka.
  • Beste elementu batzuk gehitu ditzakegu, hala nola bideoak, infografiak...

Posterrari edukia eta forma emateko, Informazio-poster baten errubrika (formatu editagarria, odt, nahiz pdf) erabiliko dugu, eta hori bera erabiliko dugu produktua ebaluatzeko. 

Esteka hauetan posterraren adibideak ikus ditzakegu:

Blogaren sarrera banatan txerta dezakegu poster bakoitza, zeinek egin duten eta zer eduki daukan adieraziz. Posterrak kartulinan edo paper jarraituan egin baditugu, gelako hormetan edo korridoreetan jar ditzakegu.

Bi minutu pentsatzeko

Gogoeten egunerokoa izango dugu sekuentzia didaktikoak iraun bitartean egin dugun lana berrikusteko tresna. Ikasgelako koadernoan idatz dezakegu egunerokoa, edo Google Drive-eko dokumentu batean, edo ordenagailuan gordeko dugun testu-dokumentu batean.

Proiektuaren atal bakoitza amaitzean, klaseko egunerokoan aipamen bat irekiko dugu, izenburua jarriko diogu eta bertan idatziko ditugu gure gogoetak.

Gure gogoeten egunerokoa ireki eta atal honen izenburua idatziko dugu: Etiketek asko diote.

Gogoetarako gida botoian, orientabide batzuk ditugu jasota egunkariaren bigarren sarrera idazteko.

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)