Saltatu nabigazioa

Zerez egina dago?

Gure senide helduei eskolan erabiltzen zituzten materialei buruz galdetzen badiegu, harritu egingo gara haien erantzunak entzunda. Erabiltzen zituzten tresna horietako batzuk (arkatza, ezabatzeko goma, koadernoak, boligrafoak...) ezagunak izango zaizkigu. Aldiz, guk erabiltzen ditugun batzuk (pos-it, tip-ex, kalkulagailua eta, jakina, tabletak) ez zeuden garai  hartan, edo ez ziren orain bezain arruntak.

Tresnak egiteko materialei buruz galdetuta ere, erantzuna antzekoa izango da: normalean, gure aitona-amonek esango digute garai haietan erabiltzen zituzten materialak egurrezkoak, plastikozkoak, burdinazkoak zirela, eta harrizkoak ere bai batzuk, hala nola ikasgelan idazteko erabiltzen zuten arbela.

Gure eskola-materialetako batzuk zerez eginak diren edo zerez egin daitezkeen aztertuko dugu.  Mahai gainean jarriko ditugu gelan erabiltzen ditugun objektu guztiak: arkatzak, ezabatze-gomak, erregelak, kartaboiak, konpasak, estutxeak, errotuladoreak, argizarizko pinturak, zurezko pinturak, bolalumak, koadernoak, testu-liburuak, guraizeak, itsasgarria, post-it...

Argazki batzuk egin ditzakegu eta taldearen karpetan gorde. Materialen zerrenda ere egin dezakegu.

Gerta daitekeenez objektu bera material desberdinez eginda egotea, tresna aztergai asko edukitzea komeni zaigu.

Lan egiteko antolatuko gara

Hasi baino lehen lortuko dugun informazio guztia eta sortuko ditugun produktuak nola gorde dugun pentsatu eta adostu egin beharko dugu. Agian, proiektu honen bloga ireki nahi izango dugu edo ikasgelako blogean sarrerak idaztea nahiago izango dugu. Hau da, gure lanaren antolaketaren inguruan erabakiak hartu beharko ditugu.

Talde-lanak nola antolatu

Zereginak antolatzeko taula bat erabil dezakegu. 

Taula-ereduaren kopia bat (odt eta pdf) erabiliko dugu edo guk geuk egingo dugu bat A2 paper batean, taula bat talde bakoitzeko edo bakarra klase guztiarentzat. Ohar itsasgarriak erabiliko ditugu zereginak biltzeko eta lehen zutabean joango gara jartzen.

Gure taldeko kideei zereginak esleitu ondoren, esleitutakoak zutabean jarriko ditugu eta eginda daudenean, amaitutakoak zutabera eramango ditugu. Zereginen bat ezin bada egin edo hura egiteko materialik ez badaukagu, eragozpenak zutabean jarriko ditugu. Irakasleak esango digu Kanban metodoa izena duen sistema hau nola erabili.

Nola gorde, partekatu eta aztertu informazioa

Dokumentuak, lanak, etab. antolatzeko modu asko dago. Taldeko karpeta bat presta dezakegu kartulina batzuekin, azala egingo diogu eta hor sartuko ditugu taldeko material guztiak.

Ikastetxean Google Suiten kontua badaukagu edo klasean gmail kontu bat badaukagu, taldeko karpeta digital bat presta dezakegu. Aukera horrek abantaila asko ditu arrazoi hauengatik:

  • Taldekide guztiak sar gaitezke karpetan, baita ikasgelan ez gaudenean ere.

  • Zeregin baterako prestatzen ari garen dokumentuak batera ireki ditzakegu, eta elkarlanean landu.

  • Tresna digitalak erabiltzen ikasiko dugu.

  • Irakasleek gure aurrerapenak ikusi ahal izango dituzte eta iradokizunak egin edo laguntza eman.

Talde bakoitzak bere karpeta irekiko du. Horren barruan, beste karpeta bat irekiko dugu zeregin bakoitzerako eta barruan gordeko ditugu lanerako txantiloien kopiak edo sortu ditugun dokumentuak. Komeni da karpetak eta dokumentuak irakaslearekin eta taldekide bakoitzarekin partekatzea.

Sekuentzian estekatutako txantiloiak ireki ahal izateko, gmail kontu baten barruan egon behar dugu, hau da, erabiltzailea eta pasahitza sartuta eduki behar ditugu. Txantiloia aurrean dugula, fitxategian sakatuko dugu eta gero kopia bat egin. Orain, dokumentu horretan idatzi eta gure taldeko karpetan gorde dezakegu.

Sekuentzia honetan ikertu eta informazio asko eskuratuko dugu. Web-orrian bilaketak egingo ditugu eta datuak bildu testu-, irudi-, audio- edo bideo-formatuetan. Informazioa fidagarria den jakiteko, Iturri fidagarrien eredu hau erabil dezakegu (formatu editagarria, odt, nahiz pdf)

Nola hedatu sarean

Irakaslearen oharrak jarraituta, blog bat irekiko dugu sekuentzia honetako produktuak hedatzeko. Gelako bloga badaukagu lehendik, ez dugu berri bat sortuko. Gure talde-lanak formatu digitalean daudenez, oso erraz estekatuko edo txertatuko ditugu blog-sarreretan. Horrela, mundu guztiak ikusi ahal izango du ikasten ari garena eta iritzia eman ere gure blogeko iruzkinen atalean!

Blog batean sarrerak egiteko errubrika (formatu editagarria, odt nahiz pdfizango da sarrera bakoitza idazteko izango dugun erreferentzia. Deskargatu eta gure ekipoko dokumentuen artean eduki ahal izango dugu eskura.

Bloga idazteko gomendioak

Blog batean edo beste edozein leku publikotan idazteak agerian uzten gaitu, besteen begien bistan uzten gaitu, eta, beraz, garrantzitsua da oinarrizko arau batzuk betetzea:

Orientabide horiek gure blogaren irudi onari eusten lagunduko digute baita gure lana ezagutarazten ere.

Harrizkoak, paperezkoak... Zerezkoak?

Gure eskola-motxilako objektuak zertaz eginak dauden jakingo dugu.  Taldeko kide bakoitzak lau objektu desberdin hartuko ditu aztertzeko. Informazioa taldeka osatu beharko dugu, beheko aurkezpenean agertzen den bezalako taula batean. Taldekide bakoitzak taula osoaren kopia bat izan beharko du.

Aurkezpena ikustean, ikusiko dugu gure eskola-tresnak lehen diapositibakoen antzekoak direla. Bigarren diapositibako taulan identifikatu ondoren, objektuak egiteko gure ustez erabili den materiala markatuko dugu.  

Horretarako,  Eskola-materiala txantiloia (formatu editagarria, odt nahiz pdf) erabiliko dugu. 

Taula osatu ondoren, gogoeta egiteko unea da

Ba al dago material desberdinez egindako tresna berdinik (adibidez, zorrozkailuak)? Zein da gure taulan gehien agertzen den materiala?

Talde guztiok erantzun berdinak eman ditugun behatuko dugu. Tauletan desberdintasunak ageri badira, ados jarri beharko dugu denok, talde guztietako taulek antzeko datuak izan ditzaten.

Ontziei buruzko informazioa

Gure tresnen ontziak (kutxak, plastikozko paketeak) ere oso garrantzitsuak dira. Irakurri al dugu inoiz koloretako arkatz-kaxa batek dakarren informazio guztia? Ulertzen al dugu dena?

Produktuen ontzietan edo etiketetan agertzen den informazioari erreparatuko diogu orain. Lehenik eta behin, pintura-kaxa baten ontzia aztertuko dugu (aurkezpeneko hirugarren diapositiban agertzen dena, Eskola-materiala aurkezpenean).

Ontziko informazioa taldeko denon artean komentatuko dugu, hipotesiak eginez eta guztion iritziak entzunez.

  • Zein hitz nabarmentzen da gehien?
  • Zeri egiten dio erreferentzia hitz horrek?
  • Zer adierazten du goiko eskuineko aldean agertzen den zenbakiak?

Goiko ezkerraldeko informazioa osatzeko informazioa dakar 4. diapositibak.

  • Zer adierazten du biribilean jarritako izarrak dituen bandera urdinak?
  • Zer informazio ematen du banderaren azpian datorren testuak?

Beheko aldean, ezkerrean, informazio gehiago dator. Ikono bat eta testu labur bat dituen lauki bat da.

  • Zer adierazten du ikonoak?
  • Zer dio testuak?

Azken diapositibara pasatuko gara, eta eskuineko beheko parteari erreparatuko diogu.

  • Zer adinetik aurrera erabil daitezke pintura horiek?
  • Zergatik izan daiteke interesgarria datu hori?

Amaitzeko, erdiko behealdeko testua irakurriko dugu.

  • Zer dio testuak?
  • Zer da lehengaia?
  • Zertarako izan daiteke baliagarria informazio hau?

Ziur asko, ondorio pila bat ditugu dagoeneko. Bada dokumentu batean jasoko ditugu, Google Driven sortu dugun proiektu-karpetaren barruan. Erantzunak Ontziko informazioak aztertzeko txantiloian (formatu editagarria, odt nahiz pdf) idatziko ditugu. Behin bakarrik jarriko ditugu, taula talde osoak dauka-eta. 

Gehiago jakiteko

Tresna guztiak material horren industriak produzitutako materialez eginda daude. Eta horiek egiteko ezinbestekoak dira lehengaiak. Lehengaiak naturan dauden elementuak dira, baina eraldatuta, arkatz, paperezko folio... bihurtzen dira. Gai horri buruz gehiago jakiteko, klikatu hemen.

Bi minutu pentsatzeko

Gogoeten egunerokoa izango da sekuentzia didaktikoak iraun bitartean egindako lana berrikusteko tresna. Ikasgelako koadernoan idatz dezakegu egunerokoa, edo Google Drive-eko dokumentu batean, edo ordenagailuan gordeko dugun testu-dokumentu batean.

Proiektuaren atal bakoitza amaitzean, gogoeten egunkariaren sarrera berri bat irekiko dugu, izenburua jarriko diogu eta bertan idatziko ditugu gure pentsamenduak. Nahi badugu, hitz solteak idatziko ditugu edo marrazkiak...adierazi nahi dugunaren arabera.

Gure gogoeten egunkariko lehenengo sarrerarekin hasiko gara. Atal honetako izenburu bera izango du: Zerez egina dago?

Gogoetarako gida botoian orientabide batzuk ditugu egunkariaren lehenengo sarrera lantzen hasteko.

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)