Saltatu nabigazioa

Emozioa eta burmuina

Zer moduz taldeen antolaketa? Erronkarako prest gaude? Hasi baino lehen, filma baten zati bat ikusiko dugu. Sekuentzia honen gaiarekin oso lotuta dago.

 

Disney Studios LA. Intensa-Mente: Nuevo tráiler (Subtitulado)

Jarduera

Bideoa ikusi ondoren, galdera hauei erantzungo diegu talde handian:

  • Zenbat bider sentitu ditugu gaur trailerrean agertzen diren lau emozioak? Gure ustez, jasota daude emozio nagusi guztiak?

  • Burmuinean gertatzen al dira emozioak? Hala bada, nola gertatzen da? Zer prozesu gertatzen dira?

  • Egoera beraren aurrean, berdin emozionatzen al gara denok? Gure ustez, badira luzaroan emozio berean dauden pertsonak?

  • Doitu edo alda ditzakegu emozioak? Emozio onak eta txarrak daudela uste dugu?

  • Zeintzu dira emozio egokienak ikaskuntzarako? Ikasten al dugu hiran, beldurrean edo nazkan gaudenean?

Zenbat galdera! Sekuentzia honetan galdera guzti horien erantzuna bilatuko dugu. Egoera baten aurrean ditugun emozioak identifikatzeko jardungo dugu, ikaskideek emozio berberak eta intentsitate berarekin dituzten jakingo dugu, eta emozio bat ala bestea izatearen inguruan hausnarketa egingo dugu.

Guardar

Guardar

Guardar

Lan egiteko antolatuko gara

Emozioak izango dira proiektu honen hari-gidaria. Badakigu dagoeneko gure erronka bideo bat grabatzea dela, gure emozioei buruzko gure emotrailerra.

Erronkari aurre egiteko, hainbat zeregin burutuko dugu. Amaierako produktu horren zati bat osatzea izango da zeregin bakoitzaren helburua. Zeregin bakoitza amaitutakoan, “Emotrailer” izeneko ohar bat aurkituko dugu gure proiektua edo azken erronka gogoan izateko.

Hasi baino lehen lortuko dugun informazio guztia eta sortuko ditugun trailerraren produktuak nola gorde dugun pentsatu eta adostu egin beharko dugu. Agian, proiektu honen bloga ireki nahi izango dugu edo ikasgelako blogean sarrerak idaztea nahiago izango dugu. Hau da, gure lanaren antolaketaren inguruan erabakiak hartu beharko ditugu.

Talde-lanak nola antolatu

Zereginak antolatzeko taula bat erabil dezakegu. 

Taula-ereduaren kopia bat (formatu editagarrian, odt-n, eta pdf-n) erabiliko dugu  edo guk geuk egingo dugu bat A2 paper batean, taula bat talde bakoitzeko edo bakarra klase guztiarentzat. Ohar itsasgarriak erabiliko ditugu zereginak biltzeko eta lehen zutabean joango gara jartzen.

Gure taldeko kideei zereginak esleitu ondoren, “esleitutakoak” zutabean jarriko ditugu eta eginda daudenean, “amaitutakoak” zutabera eramango ditugu. Zereginen bat ezin bada egin edo hura egiteko materialik ez badaukagu, “eragotziak” zutabean jarriko ditugu. Irakasleak esango digu Kanban metodoa izena duen sistema hau nola erabili. 

Badira eginkizun hori duten beste tresna digital batzuk ere: Trello edo Kezmo, esaterako.

Nola gorde, partekatu eta eztertu informazioa

Dokumentuak, lanak, etab. antolatzeko modu asko dago. Taldeko karpeta bat presta dezakegu kartulina batzuekin, azala egingo diogu eta hor sartuko ditugu taldeko material guztiak.

Ikastetxean Google apps-en kontua badaukagu edo klasean gmail kontu bat badaukagu, ”taldeko karpeta digital” bat presta dezakegu. Aukera horrek abantaila asko ditu arrazoi hauengatik:

  • Taldekide guztiak sar gaitezke karpetan, baita ikasgelan ez gaudenean ere.

  • Zeregin baterako prestatzen ari garen dokumentuak batera ireki ditzakegu, eta elkarlanean landu.

  • Tresna digitalak erabiltzen ikasiko dugu.

  • Irakasleek gure aurrerapenak ikusi ahal izango dituzte eta iradokizunak egin edo laguntza eman.

Talde bakoitzak bere karpeta irekiko du. Horren barruan, beste karpeta bat irekiko dugu zeregin bakoitzerako eta barruan gordeko ditugu lanerako txantiloien kopiak edo sortu ditugun dokumentuak. Komeni da karpetak eta dokumentuak irakaslearekin eta taldekide bakoitzarekin partekatzea.

Sekuentzian estekatutako txantiloiak ireki ahal izateko, gmail kontu baten barruan egon behar dugu, hau da, erabiltzailea eta pasahitza sartuta eduki behar ditugu. Txantiloia aurrean dugula, “fitxategian” sakatuko dugu eta gero “kopia bat egin”. Orain, dokumentu horretan idatzi eta gure taldeko karpetan gorde dezakegu.

Sekuentzia honetan ikertu eta informazio asko eskuratuko dugu. Web-orrian bilaketak egingo ditugu eta datuak bildu testu-, irudi-, audio- edo bideo-formatuetan. Informazioa fidagarria den jakiteko, Iturri fidagarrien eredu hau erabil dezakegu (formatu editagarrian, odt-an, eta pdf-an)

Nola hedatu sarean

Irakaslearen oharrak jarraituta, blog bat irekiko dugu sekuentzia honetako produktuak hedatzeko. Gelako bloga badaukagu lehendik, ez dugu berri bat sortuko. Gure talde-lanak formatu digitalean daudenez, oso erraz estekatuko edo txertatuko ditugu blog-sarreretan. Horrela, mundu guztiak ikusi ahal izango du ikasten ari garena eta iritzia eman ere gure blogeko iruzkinen atalean!

Blog batean sarrerak egiteko errubrika (formatu editagarrian, odt-an, eta pdf-n) izango da sarrera bakoitza idazteko izango dugun erreferentzia. Deskargatu eta gure ekipoko dokumentuen artean eduki ahal izango dugu eskura.

Bloga idazteko gomendioak

Blog batean edo beste edozein leku publikotan idazteak agerian uzten gaitu, besteen “begien bistan” uzten gaitu, eta, beraz, garrantzitsua da oinarrizko arau batzuk betetzea:

Orientabide horiek gure blogaren irudi onari eusten lagunduko digute baita gure lana ezagutarazten ere.

GuardarGuardar

Guardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

Emozioen radarra martxan

Badirudi asko daukagula ikertzeko! Hasteko, bideo baten bitartez erraz identifikatuko ditugu emozioak, batzuk intentsitate handikoak, beste batzuk intentsitate gutxiagokoak.

Yolanda Tinoco. Emociones con música clásica (Beethoven_Strauss)

Zereginerako urratsak

  • Folio bat eta boligrafo bat hartuko ditugu. Taldekide bakoitzak, irudien ordena errespetatuz, zer emozio agertzen den idatziko du.

  • Bideoa ikusi ondoren, taldekide bakoitzak egindako zerrenda komentatuko dugu taldean. Hitz berberak idatzi ditugu? Ados gaude?

  • Musika entzuten genuen bitartean, argazkiak ikustean, zer sentitu dugu? Musikak eragin al dezake emozio jakin bat? Filmetan, bideo-jokoetan, publizitatean edo telebistako programetan, esaterako, musika erabiltzen dute gugan sentsazioak eragiteko.

  • Talde bakoitzean aztertu egingo dugu Zein da sentitzen dudan emozioa? (formatu editagarrian, odt-an, eta pdf-n) txantiloiaren zerrenda eta eragiten dizkiguten emozioak markatuko ditugu. Amaitutakoan, amankomunean jarriko dugu gelan. Sailkapenean bat egin dugu?

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

Guardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

Guardar

EMOTRAILERRA-1. Collage

Material bilketa

Irudiak (aldizkari, komiki, publizitate-liburuxketako irudiak) eta argazkiak (gureak, lagunenak, ikastetxekoak) bilduko ditugu eta collage handi bat egingo dugu.

Plana egitea

Taldeka, irudiak eta argazkiak aztertu, adostu eta sailkatu egingo ditugu irudikatzen duten emozioaren arabera. 2 metro luze inguruko paper jarraitu batean 5 globo handi marraztuko ditugu; bakoitzak emozio bat irudikatuko du. Modu desberdinean koloreztatu ditzakegu. Gure irizpidearen arabera emozio bakoitza hobekien identifikatzen duen kolorea adostuko dugu.

Ondoren, globo bakoitza apainduko dugu hautatutako irudiekin

Dokumentatu eta gorde

Azkenik, gure amaierako bideoa ilustratzeko atzeko fondo gisa balioko digunez, argazkiak egingo dizkiogu.

Zergatik emozionatzen gara?

Azken hamarkadetan zientzialariek frogatutakoaren arabera, bizitzako erabakirik garrantzitsuenak emozio deritzen prozesu neurologiko konplexuen bidez hartzen ditugu. Emozio-mekanismoei esker, izaki bizidunok bizirik jarraitzen dugu. Sari-sistemetan oinarritzen dira, eta hor daude kodifikatuta, burmuin bakoitzaren sakonenean.

Jarduera hauetan ezagutuko dugu nola sortzen diren esperimentatzen ditugun emozioak. Emozioei buruz eta emozioen aurrean nola sentitzen garen eta nola erreakzionatzen dugun ikertzeko hasierako jarduera gisa, "Emotions and the brain" bideoa (ingelesez) oso baliagarria izan dakiguke. “Azpititulu automatikoak” aktibatu eta “espainiera” sakatu dezakegu.

Sentis. Emotions and the Brain

Interesgarria, ez da? “Burmuina, emozioak eta ni” galdera-sorta, beteko dugu bakarka eta, gero, talde handian komentatu eta hausnarketa egingo dugu galdera hauek baliatuta: Estimulu beraren aurrean denok sentitu ditugu emozio berberak? Aurkitu al dugu taulan estimulu bakoitzerako sentitzen dugun emozioa?

Burmuinak mehatxu bat edo estimulu positibo bat detektatzen duenean, substantzia (hormona) jakin batzuk jariatzeko agindua ematen du. Substantzia horiek, gorputz-erreakzioa  eta alerta- edo lasaitasun-egoera eragiten dituzte. Horrek ekintza batera eramango gaitu: ihes egitea edo geratzea, esaterako.

Hasierako jarduera hau eta gero, gure zeregina izango da sekuentzia didaktikoaren glosario bat egitea eta burmuinaren eta emozioen funtzionamenduari buruzko mapa mentala egitea.

Hasierako informazioa

Zentzumenen bitartez iristen zaigu kanpoko informazioa eta burmuinak prozesatu egiten du. Usain oso desatsegina hartzen dugunean usaimenaren bitartez, gure burmuinak erreakzionatu egiten du eta sentitzen dugun emozioa nazka da. Pentsa dezagun usain hori gaizki dagoen jateko batetik datorrela, eskerrak burmuinak abisatu didan! Gizakiok, animaliak bezala, usain desatsegina detektatzeko gai gara, eta horrela, intoxikazioak edo heriotza saihestu.

Beste batzuetan, baina, ondo dagoen janari plater baten aurrean ere nazka sentitzen dugu. Baliteke gure burmuinak gogoratzea lehendik ere probatuta geneukala eta ez zitzaigula gustatu. Hau da, emozioa berezkoa den arren, gure bizi-esperientziak, gure “biografiak”, baldintzatuko egingo du estimuluekiko gure erantzuna. Jasotzen dugun estimulu bakoitzak pentsatzera bultzatzen gaitu, emozio bat izatera eta, jakina, jardutera.

Sakontzen dugu

Gure burmuineko prozesu horiei buruz gehiago jakingo dugu azalpen-bideo bi hauen laguntzarekin.

Amaitzeko, irakur dezagun esaldi hau "Pentsamendu, ekintza edo emozio bakoitzak burmuineko zirkuitu bat erabiltzen du." Zer esan nahi du baieztapen horrek? Galdera horri erantzuteko, taldeka, informazioa bilatuko dugu honako hitz hauei buruz: neurona, bulkada elektriko, neurotransmisore, dendrita, axoi, biokimika, psikofarmako, lobulu aurrefrontal eta neuroirudiaren teknika. Informazio-iturri fidagarriak erabiliko ditugu horretarako. Hitz horiek izango dira sekuentziaren glosarioa osatuko duten lehenak.

Glosario egiten dugu

Sekuentzian erabiltzen ditugun gako-kontzeptuak ondo ulertzeko eta nahasteak eta anbiguotasuna saihesteko, glosarioan definituko ditugun gako-hitzen esanahia sekuentziaren testuingurura egokituko dugu.

DIN A3 formatuan egingo dugu glosarioa.  Bertan sartuko dugu hitz bakoitza sekuentzia didaktiko honetarako adostutako definizio egokiarekin eta azalpen-marrazki batekin. Jarraibideak dituen txantiloi hau (formatu editagarrian, odt-n, eta pdf-n) erabil dezakegu edota Visual Thinking-eko teknikaren bat, izan ere... burmuinari irudiak gustatzen zaizkio!

EMOTRAILERRA-2. Mapa mentala

Bigarren bideoan agertzen diren burmuinari buruzko datuak biltzeko mapa mental bat prestatuko dugu. Horretarako, jarraibide hauek (formatu editagarrian, odt-n, eta pdf-n) eta "Mapa mentala pausuz pausu" bideo tutorialeko azalpenak erabil ditzakegu, eta bertan agertzen diren marrazki soilak hartu eredu gisa.

Emozioen laborategia

Ulertu al dugu pixka bat gehiago nola funtzionatzen duen gure burmuinak? Ikertu ondoren eta ikasitakoa ikusteko moduan jaso ondoren, gure ikasgela laborategi bihurtuko dugu eta bertan ikertuko dugu nola burmuinak sortzen dituen substantzia batzuk eragina duten gure gorputzeko organoetan.

Bi jarduera baliatuko ditugu gure ikerketarako.

Ezagutu: neurotransmisoreak

Glosarioan, “neurotransmisore” hitzaren definizioa begiratuko dugu. Esanahia irakurri ondoren, neurotransmisoreei buruzko animazio batekin interaktuatu dezakegu, ingelesez. Animazio horretan azaltzen da nola funtzionatzen duten neurotransmisoreek haur baten burmuinean eta hartzen dituen erabakiak.

Haurrari eskaintzen zaizkion alternatiba desberdinei erreparatuko diegu, baita egoera bakoitzean haurrari gertatzen zaionari ere. Laguntza behar izanez gero, irakaslearekin egin dezakegu jarduera.

Interesgarria, ez da? Orain badakigu estimulu bat jasotzean neurotransmisore batzuk jartzen direla martxan eta emozio bat edo bestea sorrarazten dutela. Emozioak ere zientzia dira!

Emozioen ispilua: emozioei buruzko irudiak sortzen ditugu

Ikasgelan, taldeka, egoeraren batean sentitu ditugun emozioak irudikatzen dituzten argazkiak egingo ditugu.

Oinarrizko emozioei buruzko dokumentua (formatu editagarrian, odp-n, eta pdf-n) irakurriko dugu emozio bakoitzak nola funtzionatzen duen ikusteko. Emozio bakoitzaren definizioa eta ezaugarriak irakurriko ditugu adi, gero gure gorputz-adierazpenaren bitartez erakutsi ahal izateko. Garrantzitsua da emozio desberdinei buruzko hitzak glosarioan sartzea, definizioak bilatu eta sekuentzia didaktiko honen testuingururako egokiena dena adostuta. Horrela, bat izendatzen dugunean, denok ulertuko dugu gauza bera.

Taldean hitz egingo dugu nolako egoeratan sentitu dugun emozio bakoitza. Emozio bakoitzerako egoera bat adostuko dugu.

Argazkiak egingo ditugu: entseguak egingo ditugu, banan-banan praktikatuta, oinarrizko emozioei buruzko dokumentuko taulak jarraituz eta ispilu bat baliatuta. Gure gorputz-adierazpena hobetzeko ideiak eman ahal izango dizkigute gure ikaskideek. Lanarekin gustura gaudenean, taldeko kide batek emozio-irudikapen bakoitzaren argazki bat aterako du.

Ikusi egingo ditugu argazkiak eta emozioa zeinek irudikatzen duen hobeto erabakiko dugu. Argazki bat edo gehiago erabil ditzakegu. Argazki horiek gorde egingo ditugu Emotrailerrera eransteko.

Ikertu eta hausnartu: gure gorputza eta emozioak

Bideo horretan giza gorputzaren termografiak erakusten zaizkigu. Teknika horren bitartez gorputzeko tenperatura antzematen da eta, aldi berean, non dagoen odol-fluxu gehiago edo gutxiago erakusten du, sentitutako emozioaren arabera.

Adi egongo gara eta aztertu egingo ditugu gure gorputzeko erreakzioak emozioak sentitzen ditugunean. Emozio batean egon garenean, pentsa dezagun beroa edo hotza sentitu dugun irudietan ikusten ditugun zona horietan. Bideoa ingelesez dagoenez, agertzen diren emozioen izenak idaztea eta itzulpena bilatzea komeni da. Hiztegi hau erabil dezakegu.


American Museum of Natural History. Science Bulletins: Mapping Emotions in the Body

Bideoa American Museum of Natural History-k egin du eta emozioen mapa egiten ari da. Ikustekoa da nola erantzuten duen barrutik gure gorputzak emozio baten murgilduta gaudenean!

EMOTRAILERRA-3. Hautatutako argazkiak gordeko ditugu.

Bigarren jardueran sortu ditugun irudiak artxibatu beharko ditugu. Haietako bakoitzean, emozioaren eta egoeraren izena, egilea edo egileak eta zein taldekoa den adierazi beharko dugu.

Emoegunkaria

Sekuentzia didaktikoan zehar egindako lana berrikusteko tresna gure “Gogoeten egunkaria” izango da. Eskolako koadernoan idatz genezake, Google Driven edo ordenagailuan gordeko dugun testu-dokumentu batean.

Atal bakoitza amaitzean, gogoeten egunkariaren sarrera berri bat irekiko dugu, izenburu bat jarriko diogu eta gure pentsamenduak idatziko ditugu. Soilik hitzak ere idatzi ahal izango ditugu, edota marrazkiren bat egin, adierazi nahi dugunaren arabera.


pensar
Clker-Free-Vector-Images. idea-nube-creo-que-concepto-48100 (CC BY-SA)

Gure gogoeten egunkariko lehenengo sarrerarekin hasiko gara. “Emozioa eta burmuina” izango da izenburua. Hasierako zereginetan radar emozionala jarri dugu martxan oinarrizko emozio bakoitza identifikatzeko eta sekuentzian zehar erabiliko ditugun gako-hitz batzuk definitu ditugu, glosarioa erabilita. Beste tresna batzuk ere erabili ditugu, zereginen antolatzailea, adibidez. Emozioek zientifikoki nola funtzionatzen duten ere ezagutu dugu. 

GuardarGuardar

Guardar

GuardarGuardar

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)