Saltatu nabigazioa

KLAS, KLAS, emozioak eszenara!

Etengabe emozionatzen gara! Batzuetan pozik gaude, beste batzuetan ernegatuta, batzuetan amorratuta. Etxean gertatzen zaigu, lagunekin gaudenean, klasean, kalean... Batzuetan ez dakigu zer emozio den sentitzen duguna, kosta egiten zaigu identifikatzen edota beste emozio batzuekin nahasten da. Une honetan, jakingo genuke sentitzen dugun emozioa adierazten?

KLas, klas, emozioak eszenara! sekuentzian emozioek nola funtzionatzen duten ikusiko dugu, zein egoeratan aktibatzen diren eta nola erantzuten dugun haien aurrean.

Amaierako produktua Emotrailerra izango da: sekuentzian zehar osatzen joango garen filma bat, giza burmuinari eta geure buruari buruz egingo dugun ikerketaren emaitza. Ikastetxean eta Internet bidez zabalduko dugu emotrailerra.

Bolas emociones
Alexas_Fotos. Caritas (CC BY-SA)

Proiektu honek geure burua hobeto ezagutzen lagunduko digu eta pixkanaka gure emozioen kontzientzia handiagoa izaten eta haiek erregulatzen. Emozio orok ekintza bat eragiten du eta hori izango da, hain zuzen, gure amaierako zeregina: emozioei buruzko gure filmaren gidoilari, zuzendari eta protagonista izango gara. Gainera, gure adierazpen-konpetentziak garatuko ditugu (arte-hezkuntza, gorputz-hezkuntza eta hizkuntzak arloetako helburuak) hitza, gorputza, irudia, musika... eta abar erabilita.

Erronka hau burutzeko, gure ikaskideen laguntza izango dugu. Gainera, sentitzen ditugun emozioak identifikatzen lagunduko diguten "zeinuen" behatzaile bihurtuko gara. Egoera beraren aurrean denok ez dugula berdin erreakzionatzen ere ikasiko dugu, eta emozio batzuk ongizate-maila handiagoa ematen digutela eta ikaskuntza errazten digutela.

Sekuentzia honetan, oinarrizko emozioak aztertuko ditugu eta egoera desberdinetan zer intentsitaterekin sentitzen ditugun emozio horiek. Ulertu egingo dugu, halaber, zeintzuk diren ikasten laguntzen diguten emozioak eta ikaskuntza blokeatzen dutenak zeintzuk diren. Ikasteko emozionatzea gure esku dago!

Baina nola egingo dugu? Talde-lanean. Talde zirraragarria izango gara!

Ekiteko prest?

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Elkarrekin apartak izan gaitezke!

Proiektu honetako zeregin gehienak egiteko talde-lanean arituko gara eta taldean ikasiko dugu. Talde bateko partaide izango gara sekuentzia osoan. Izen bat jarriko diogu gure taldeari, eta logo edo marrazkiren bat ere egin dezakegu taldea irudikatzeko. Talde kooperatiboetarako oinarrizko gida (formatu editagarrian, odt-n, eta pdf-an) hau ere erabil dezakegu, eta eskueran eduki beti.

Funtzezko ideia batzuk gure taldeentzat

 Talde bat izatea (kirol-taldeak bezalakoa) ez da “beste hiru-lau lagunekin elkartu eta lana banatzea” soilik. Baldintza batzuk bete behar dira:

  • Taldeek helburu bat dute: denek elkarrekin gehiago eta hobeto ikastea.

  • Taldeko kide guztiek izaten dituzte gaitasun bereziak. Guztiok gara beharrezko.

  • Erabakiak ados jarrita hartuko ditugu.

  • Taldeko kide bakoitzak rol bat izango du. Esate baterako: bat, bozeramailea izan daiteke; beste bat, materialaren arduraduna; hirugarren bat, informazioa bilatzeaz arduratuko dena... Rol horiek txandakatu egingo dira kide guztien artean. Bi edo hiru zereginetan rol bera izango dugu, baina beste batzuetan beste rol batzuk izango ditugu. Horrela, denok ezagutuko ditugu horietako bakoitza zertan datzan eta trebetasun desberdinak garatuko ditugu.

  • Rol bakoitzak ardura bat izango du; gure lana izango da ardura hori betetzea, horren baitan egongo baita talde osoaren arrakasta. Idatzita utz dezakegu, talde-agiri batean, zer konpromiso hartu dugun; elkarlanean aritzeko bete beharko ditugun eginkizunak gogorarazteko balioko digu.

  • Egingo ditugun zereginen artean, bat, talde-lana ebaluatzea izango da, eta beste bat, kide bakoitzaren lana ebaluatzea. Rolen eta funtzioen taula (formatu editagarrian, odt-n, eta pdf-n) erabil dezakegu horretarako.

Talde-lanean jarduten ikasteko baliabideak

GuardarGuardar

GuardarGuardar

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)