Saltatu nabigazioa

- Gida didaktikoa -

HBIaren deskribapen orokorra

Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei zuzendurik dago “Argia eta zientzia agertokira!” izeneko hezkuntza baliabide irekiaren sekuentzia didaktikoa. Diziplina anitzekoa denez, ikasketa-eremu bat baino gehiago hartzen ditu.

Sekuentzia honen gai nagusia pentsamendu zientifikoa da. Mende hasiera honetan funtsezkoa da pentsamendu kritikorako eta erabaki arrazoituak hartzeko aukera emango duten gaitasunak garatzea, hala nola, egintzen eta fenomenoen analisia, jasotako informazioak zalantzan jartzea eta erantzun enpirikoak bilatzea, ebidentziak identifikatzea eta abar.

Helburu hori izanda proposatzen da lan zientifikoa zer den ezagutzea; hau da, zer prozesu eta zeregin egiten diren eta horrek guztiak pentsamendu kritikoa, informatua eta sortzailea garatzen nola laguntzen duen jakitea. Argia aztertzeari ekingo zaio, zer propietate eta ezaugarri dituen eta gizakiak nola erabiltzen duen jakiteari, ikasleentzat hain gertukoa den gizarte digitalaren alorrekoak barne.

Zientzia ikasleei modu erakargarrian gerturatzea da sekuentzia honen helburua da. Horretarako, erronka bat proposatuko zaie: zientzia- eta magia-ikuskizun bat diseinatu beharko dute, non ikasitako guztiaz baliatu beharko baitute eta magikoak direla diruditen fenomenoak justifikatzen dituen teoria zientifikoa azalduko baitute.

Eremu hauetako helburuak eta estandarrak hartzen dira kontuan: STEAM, Gizarte Zientziak, Hizkuntza eta Gorputz Hezkuntza.

Proiektuaren Canvas-ak proiektuak dituen alderdien laburpen bisuala eskaintzen digu

canvas

Bloom-en taxonomia, era askotako adimenen teoria eta ikaskuntza kooperatiboa dira ikasketa-prozesuaren oinarrizko baliabideak.

Ibilbidea eta denborak ezartzea

Faseak

Helburua

Denborak ezartzea

Magia edo zientzia?

  • Banakako eta taldekako lana planifikatzea, zereginak kudeatzea eta informazioa tratatzea, erabakiak hartzea, superbotereen neurgailua egitea eta erantzukizunak onartzea helburuak lortzeko.
  • Ezagutza zientifikoak zer esan nahi duen ulertzea eta hari buruzko aurretiko ezagutzak bistaratzea.
  • Metodo zientifikoaren urratsak ezagutzea

6 saio

ARGIgarria!

  • Argiaren zenbait propietate ulertzea, metodo zientifikoari jarraitu eta ikerketa dokumentalak eta esperimentalak eginda.
  • Propietate bakoitzarekin erlazionatutako magia-truko bat erabakitzea.

15 saio

Argi-laborategia

  • Argiari buruz sortu den ezagutza aplikatzea, ulertzeko gizartearen eremu askotan gizakiarentzat erabilgarritasun ugari eta ezinbestekoak dituela.
  • Argiaren propietateei buruzko ezagutza aplikatzea, magia-trukoak diseinatzeko.
  • Fenomeno naturalak eta magiatzat jotzen ditugunak ebidentzietan oinarritutako lege eta teoria zientifikoen bidez azal daitezkeela ulertzea.
  • Ikasitakoaz hausnartzea.

 9 saio

Ebaluazioa eta curriculum-erreferentziak

Proiektuaren eta ikasketen ebaluazioa

Azken helburua ikasleek, edozein hezkuntza-etapatan egonik ere, beren ikaskuntzaren gidaritza hartzea bada, funtsezkoa da haien aurrerapenak ahalik eta objektiboen balioesteko trebetasunak eskuratzea. Gai izan behar du bere ekoizpenak eta ikaskideenak ebaluatzeko, ikaskuntzarekiko jarrerak ebaluatzeko, eta ikas-taldearekiko eta irakasleekiko elkarreraginak ebaluatzeko.

Analisiaren eta hausnarketaren egunerokotasunetik ikasiko du erabakiak hartzen, bere aukerak doitzen, ikasten jarraitzeko estrategiak txertatzen... Azken batean, "Ikasten ikasi" gaitasuna garatuko du.

Irakasleak egin ohi duen ebaluazioaz gain, ikasleek ere hartu behar dute parte ebaluazio-prozesuan. Autoebaluazioa eta koebaluazioa jaso behar ditu ebaluazioak.

Nork ebaluatzen du?

Alde batetik, ikasleen ebaluazio-estandarretan "ebaluatu" edo "erabakiak hartu" aditzak aipatzen direnez, ezinbestekoa da ikasleak bere burua ebaluatzea, taldea eta ikaskideak ebaluatzea eta irakaslea ere ebaluatzeko gai izatea.

Beste alde batetik, irakasleak bere ikasleen heteroebaluazioa egin, eta, gainera, ikasleek bezala, bere burua ere ebaluatu behar du. Esteka honetan, "Irakaslearen autoebaluazioa" egiteko txantiloi bat eskaintzen da, eta plangintzaz, garapenaz eta irakasleak egindakoaren emaitzaz hausnartzeko balio du. Hiru une proposatzen dira kontrol-orria egiteko:

  • Sekuentzia planifikatzean.
  • Sekuentzia garatzean: analisia.
  • Amaitzean: ebaluazioa

Taula bat gehitzen da –esteka honetan dago eskuragarri–, ikasleek beren iritziak eman ditzaten eta ikasleen eta irakasleen arteko ebaluazioa egin dadin.

Ebaluazioa egiteko tresnak eskaintzen dira sekuentzia osoan

Nola ebaluatzen da?

Egin beharreko zeregina nolakoa den, lortu beharreko lorpen-adierazleak nolakoak diren eta nolako maila kognitiboa garatzen duten ere adierazten digute estandarrek. Oso garrantzitsua da zer aditzek definitzen dituzten aintzat hartzea eta horrek zer esan nahi duen hausnartzea.

Ezagutu, aztertu, identifikatu... bezalako aditzekin izendatzen diren estandarrak Bloom-en taxonomiaren beheko mailan kokatzen dira, eta proba tradizionalen bidez neur daitezke. Hala ere, estandar gehienek maila kognitibo ertaineko edo handiagoko ekintzak dituzte, eta tresna egokiagoak eskatuko dituzte, hala nola errubrikak, kontrol-orriak, ikasketa-egunerokoa, portfolioa eta abar, formatu, iturri eta testuinguru gehiagotako datuak biltzea eskatzen dutelako.

Prozesuaren eta produktuaren balorazioa egitea jasotzen da planteatzen den ebaluazioan, baita norberaren ikaskuntzari buruzko hausnarketa egitea ere Horretarako, ezinbestekoa da zenbait teknika erabiltzea, hala nola behaketa zuzena, eztabaidak, elkarrizketak, dokumentazioa eta idatzizko edo ahozko proba objektiboak.

Desberdindu egiten dira ebaluazioa eta kalifikatzekoa. Lehenak bigarrena egiteko datuak emango dizkigu. Irakasleei dagokie sekuentzian bildutako datu objektiboak kontuan hartuta kalifikatzea eta erabakiak hartzea. Jarraian, ebaluaziorako orientabideak eta tresnak aurkezten dira.

Hezkuntza portfolioa

  • Ikasketa-prozesuaren gidari izan behar dute ikasleek. Horretarako, norberaren hezkuntza-portfolioa erabiltzea proposatzen da. Portfolioan gordeko dira proiektu baterako, ikasturte baterako ikasketa-helburu pertsonalak. Gainera, ikaslearen ikasketa-ebidentziak ere jasoko dira hor: bereziki harro sentiarazi duten egindako lanak eta zirriborroak. Gogoeta metakognitiboak ("pentsatzeko bi minutu") ere jaso daitezke; izan ere, “Ikasten ikasi” gaitasuna garatzen lagunduko diote.
  • Portfolio digitalak sortzea aholkatzen da. Txantiloi hau erabil daiteke horretarako. Dena den, beste formatu bat ere erabil daiteke: karpeta bat ordenagailuan edo disko gogor birtual batean, karpeta analogiko bat...
  • EduSapiens gidan (136. orrialdetik 146.era), portfolioak egiteko jarraibideak eta tresnak ditugu.

Errubrikak

Errubrika irizpide eta estandar multzo bat da, oro har ikaskuntza-helburuekin lotutakoa, eta jarduera-maila bat edo zeregin bat ebaluatzeko erabiltzen da Alde batetik, ebaluatu beharreko irizpideak edo estandarrak zerrendatzen dira (ardatz bertikala) eta, bestetik, gauzatze-balorazioa edo -kalitatea ezartzen da (ardatz horizontala). Biak gurutzatuta deskribatzen da jarduera-maila zein den.

Gainera, errubrikak autoebaluazio-, hausnarketa- eta berrikuspen-esparrua ematen die ikasleei eta irakasleei. Esteka honetan errubrikak egiteko tresna bat daukagu; lehendik dauden beste batzuk ditu oinarri. Hainbat zereginekin lotutako adibide batzuk:

Blog batean egindako sarrera baten errubrika

Ikerketa dokumentalaren errubrika

Ikerketa esperimentalaren errubrika

Poster zientifikoaren errubrika

Zientzia- eta magia-ikuskizunaren errubrika. Amaierako produktua ebaluatzea: ikasleek zer ikasi duten jasoko dute labur-labur.

Zeharkako gaitasunak ebaluatzea, hala nola jarrerak, banako erantzukizuna, talde-lana eta abar. Garrantzitsua da esplizituki ebaluatzea.

Taldearen erantzukizuna ebaluatzea

Rolak eta funtzioak erregistratzeko taula (eta horien ebaluazioa).

Kontrol-zerrendak

Prozesu, trebetasun, kontzeptu edo jarrera bat gauzatzean edo aplikatzean espero diren ezaugarrien edo jokabideen zerrenda. Ebidentziak behatuz jasotzen da informazioa, eta erkaketa-marka baten bidez erregistratzen da absentzia edo presentzia.

Informazio-iturriak ebaluatzeko kontrol-zerrenda

Beste tresna batzuk

Talde bakoitzeko kideen arteko elkarreragina behatzea.

Hausnarketa-egunerokoa: zeregin bat edo zeregin-multzo bat amaitutakoan ikasleak egiten duen hausnarketa; taldeko gainerako kideekin partekatu eta kontrastatu dezake, bai eta tutorearekin ere banakako tutoretza-saioetan.

Ikaskuntza kooperatiboaren ebaluazioa

"EvaluAcción” blogean, Juan Carlos Palominok bi artikulu ditu idatzita, non aholku onak ematen dituen kooperazio-ebaluazioari buruz: "La evaluación de la clase cooperativa (I)" eta "La evaluación de la clase cooperativa(II). Blog horretan bertan, Joaquím J. Martinezek portfolioei buruz idazten du: "Portafolios de aprendizaje y evaluación (I)", "Portafolios de aprendizaje y evaluación (II)". Azken artikulu horretan, AOI proiektu bakoitzeko (Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza) portfolio bat sortzea proposatzen du.

Jonhson & Jonhson-en "La evaluación en el aprendizaje cooperativo" (SM, 2014) liburuan, ebaluatzeko tresna ugari datoz jasota.

Curriculum-erreferentziak

Hau "Argia eta zientzia agertokira" sekuentziaren plangintza da.

Helburu orokorrak

  • Gizarte- eta kultura-jardueretan ahoz eta idatziz behar bezala ulertzea eta adieraztea.

  • Hizkuntza erabiltzea gizarte- eta kultura-jardueretan erlazionatzeko eta behar bezala hitz egiteko, eta errespetuzko eta lankidetzazko jarrera hartzea, norberaren sentimendu eta ideiez jabetzeko eta norberaren jokabidea kontrolatzeko.

  • Lankidetzan ekoiztea, hainbat funtzio norbereganatuz eta azaltzen diren arazoak konpontzen lagunduz, azken produktua egokia izan dadin.

  • Ikus-entzunezko baliabideek eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskaintzen dituzten aukera batzuk ezagutzea eta behaketarako, informazioa bilatzeko eta ekoizpen propioak egiteko baliabide gisa erabiltzea, modu autonomoan edo beste bitarteko eta material batzuekin batera.

  • Ikerketa zientifikoak planifikatzea eta egitea, argiaren oinarrizko propietateei buruzko ezagutza erabilita.

  • Zientziak eta pentsamendu zientifikoaren garapenak naturako fenomenoei objektibotasunetik eta ebidentziatik erantzuteko eta bizi-baldintzak hobetzen lagunduko duten erabaki etikoak hartu ahal izateko duten garrantzia ulertzea.

  • Magia-trukoak sortzea, argiarekin lotutako oinarrizko legeak aplikatuz, ikuskizun ludiko-zientifiko bat diseinatzeko.

  • Datuak biltzeko oinarrizko teknikak erabiltzea argiarekin zerikusia duten fenomenoei buruzko informazioa lortzeko; informazio hori grafikoki eta zenbakiz adieraztea eta horri buruzko iritzia osatzea.

Ikaskuntza-estandarrak

  • Argiarekin lotutako fenomenoei buruzko esperientzia errazak eta ikerketa txikiak egiten dira metodo zientifikoaren urratsak jarraituz: arazoak planteatzen dira, hipotesiak adierazten dira, behar den materiala hautatzen da, muntaketa eta prozedura egiten da, datuak erregistratu eta aztertzen dira, ondorioak ateratzen dira eta emaitzak jakinarazten.

  • Argiaren fenomenoa gidatzen duten oinarrizko lege batzuk ditu, eta eguneroko bizitzako aplikazioekin lotzen ditu.

  • Adierazpen grafikoak egiten, interpretatzen eta erabiltzen dira, egiten diren ikerketen datuak erregistratzeko eta azaltzeko, eta, horrela, ondorio zientifikoak argudiatzeko.

  • Egiten diren poster zientifikoen espazioa antolatzen da, konposizio, oreka eta proportzioaren arloko oinarrizko kontzeptuak erabiliz, eta dagokion eginkizunerako tipografia egokiena erabiliz gehitzen dira testuak.

  • Magia-ikuskizun bat egiten da, argiaren, kolorearen, irudiaren, grafiaren, konposizioaren eta abarren adierazpen-baliabide plastikoak erabiliz, baita gorputz-baliabideak, mimika, itzalak, mugimenduak eta abar ere.

  • Modu koherente, argi eta egokian adierazten da ahoz.

  • Ezagutzak eta iritziak komunikatzen dira, eta, horretarako, hizkuntza-formula, intonazio eta ahoskera egokiak erabiltzen dira, bai eta eskuratutako hiztegia ere, zorroztasunez eta zehaztasunez.

  • Ohiko ahozko eta idatzizko testuen zentzua ulertzen da, eta ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizten dira.

  • Esparru zientifikoaren berezko testuak idazten ikasten da (deskribapenak, argudioak, azalpenak…), diskurtsoa antolatu eta planifikatuz, komunikazioaren egoerara eta premiara egokituz eta dagozkion hizkuntza-baliabideak erabiliz.

  • Idatzitako testuen alderdi formalak zaintzen dira, bai formatu digitalean, bai paperean, eta lanak modu ordenatuan, argi eta garbi aurkezten dira.

  • Gizarte- eta komunikazio-arauak aplikatzen dira: aktiboki entzuten da, txandei itxaroten ikasten da, besteen ideien edo sentimenduen aurrean errespetuz parte hartzen da, solaskidearen esku-hartzeari eta adeitasun-arau batzuei egokitzen zaie.

  • Zenbait iturritako (zuzenekoak, liburuak, Internet) informazioa biltzen eta aztertzen ikasten da baliabide desberdinak erabilita, eta emaitzak ahoz eta idatziz jakinarazten dira, irudi, grafiko eta testu idatzien laguntzarekin.

  • Lankidetzako eta talde-laneko jarrerak hartzen dira, besteen ideiak baloratzen dira eta intuizioz, irekitasunez eta malgutasunez erreakzionatzen da.

  • Talde-lana planifikatzen da, taldeak koordinatzen dira, erabakiak hartzen eta erantzukizunak onartzen dira.

  • Egindako lanari buruz hausnartzen da, nola lan egiten den ondorioztatzen da eta ikasten jarraitzeko estrategiak lantzen dira.

Kalifikazio-proposamena
  • Amaierako produktua kalifikazio osoaren% 30 izango da, sekuentzian egindako ikaskuntza laburbiltzen eta agerian uzten baitu.
  • Zereginak egitea guztizkoarekiko % 30 baloratuko da, irakasleek zereginak egin dituztela eta zer produktu egin dituzten (koaderno zientifikoa, poster zientifikoa, horma-irudia, etab.) ikusi ondoren. Erregistro hori egiteko, in situ dokumentatzea komeni da.
  • Lan kooperatiboa. Azken notaren %20 izango da. Irakasleak eta ikasleek ebaluatuko dute alderdi hori, talde kooperatiborako oinarrizko gida ebaluatzeko irizpideen bidez.
  • Lan zientifikoaren zehaztasuna: materialen eta tresnen erabilera, datuen erregistro egokia, etab. Kalifikazioaren % 20 izango da, eta ikerketa dokumental eta esperimentalaren errubrikak erabiliko dira ebaluatzeko.

Ikaskuntza ingurunea

Lankidetzan eta interakzioan oinarritutako sekuentzia bat garatzeko, hau bezalakoxea, ikasteko ingurune egokia behar da ikasgelan.

Ingurune egoki hori sortzeak ikaskuntza hobetzeko balio du, sekuentzia honetako eta ikasturte osoko jarduera eta ikaskuntza-une guztietan. Aldi berean, ikasleengan beren bizitza pertsonal eta akademikorako oinarrizko trebetasunak, jarrerak eta gaitasunak garatzen ditu.

Ikaskuntza-ingurune hori sortzeak eta mantentzeak bi jarduera-ildo nagusi eskatzen ditu:

Ikasle bakoitza eta haren ikasteko estiloa ezagutzea

Lehenengo urratsa da jakitea zer indar eta ahulezia dituen ikasle bakoitzak, zer ikasteko modu duen, zer erantzun emozional izaten duen eta gainerakoekin eta inguruarekin nola erlazionatzen den. Horretarako, kontuan hartuko ditugu:

  • Ikasteko estiloak.
  • Era askotako adimenak.
  • Bloom-en helburu kognitiboak.

Hiru premisa horiek kontuan hartuta, gidatu egin behar da ikasle bakoitza, motibatuz eta haren indarrak hartuta autoestimua bultzatuz, taldeari bere onena eskaini diezaion, eta, aldi berean, bere ahuleziak konpentsatu eta garatu ditzan, taldekideekiko elkarreraginez.

Ikasgela ikuspegi kooperatiboarekin antolatzea

Ikasleak beren ikaskuntzaren eragile aktiboak direnez, hori errazteko moduan antolatu behar da ikasgela. Ezinbestekoa da erronka bat planteatzea, lankidetzaren bidez lortuko dena.

Ikasleek, ezinbestean, banakako prozesuak egin behar dituzte, baina ikaskuntza, funtsean, soziala da, beste batzuekin elkarreraginean, gurasoekin, helduekin edo ikasgelatik kanpoko eragileekin. Ez dezagun ahaztu bizitzan interakzio soziala dela pertsonalki eta profesionalki garatzeko modurik ohikoena.

Jarduera horiek, eta horiekin batera beste batzuek, ikaskuntza kooperatiboko ibilbide bat eratu dezakete, hala nola "ikasgela kohesionatzeko 15 jarduera” izenekoak.

Guardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

Material osagarria

Lan kooperatiboa
  • "9 ideas clave. El aprendizaje cooperativo". Pere Pujolàs. Liburuaren laburpena da hau; material horren egileek egin dute. Taldeen kudeaketari, rolei, teknikei eta abarri buruzko informazioa eskaintzen digu
Jolas kooperatiboak
Gizarte trebetasunak

Lantalde bakoitzeko kideek beren interakzioak, harremanak eta emozioak kudeatzen ikas dezakete, irakasleen esku-hartze didaktikoaren laguntzaz. Esku-hartze didaktikoa zuzenean edo teknika hauen bidez egin daiteke:

  • "9 ideas clave. El aprendizaje cooperativo" liburuaren A eremurako jarduerak (talde-kohesioa).
  • EDIA proiektuaren Hezkuntza Baliabide Irekia "Emozioa, klaketa eta ekin".
Era askotako adimenak

"Inteligencias múltiples y TIC". Nuria Alart.

Pentsatzeko ohiturak eta trebetasunak: pentsatzen ikastea
  • "Aprender y enseñar a pensar". Carmen Gonzálezen aurkezpena; funtsezko ideiak laburtzen ditu modu entretenigarrian.
  • Herramientas para aprender a aprender. Ikasgelan planifikatzen eta hausnartzen ikasteko jarduerak eta teknikak (Ana Basterra Cossio).
  • Guía EduSapiens. Escuela Creativas, Fundación Telefónica. Rutinas y destrezas de pensamiento: 68. orrialdetik 119.era. Otras herramientas para pensar: 120. orrialdetik 131.era.
Proposatutako zereginetarako kontsulta-materialak
Informazioa bilatzea etaiturrien fidagarritasuna

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)