Saltatu nabigazioa

ARGIgarria!

Sortu dugu ikerketa zientifikorako taldea! Argia da lanerako gaia. Ikusiko dugunez, gero eta presenteago dago gure eguneroko bizitzaren eremu askotan.

 

International Day of Light. Día Internacional de la Luz 16 de mayo Video Oficial (CC BY-SA)

Zenbat erabilera baliagarri eskaintzen dizkion argiak gizakiari! Egia esan, mende honetako aurkikuntza garrantzitsuenetako asko argiarekin erlazionaturik daude. Badakigu argiaren propietateei esker direla posible sare-konexio ultrazkarrak, tumoreak zehaztasunez operatzea edo ikusmen-gabeziak zuzentzea?

Argiari buruzko ikerketen baitan dago gure etorkizuna. Horregatik, 2018tik aurrera, argiaren eguna ospatzen da urtero.

Zer da argia?

Argiak, hedapenari dagokionez, uhin baten antzera jokatzen du, baina fotoi izena duten korpuskulu txiki batzuek garraiatzen dute haren energia eta uhin argiduna (Take, fotoia). Ikus ditzagun bideo honen lehen lau minutuak, argiaren definizioa hobeto ulertzeko.

MARDUK Ciencia. El espectro electromagnético 1 NASA (Español) (CC BY-SA)

Uhinez inguratuta gaudela ikusi dugu. Gehienak ikusezinak dira guretzat, baina ziur entzun dugula inoiz gure gorputzean zer ondorio eragin ditzaketen. Guztiak espektro elektromagnetikoaren barruan sartzen dira, eta horietako gutxi batzuk baino ezin dituzte ikusi gure begiek. Fisikariek “argi ikusgai” esaten die horiei.

Argiari buruzko ezagutza horiek oso berriak dira. Historiaren sorreratik egin dizkio gizakiak bere buruari argiarekin erlazionatutako fenomenoei buruzko galderak. Ikerketa zientifikoak teoria berriak ekarri ditu mendeetan zehar, eta horrela iritsi gara gaur egungoetara.

Argiaren historia

Iraupena:
saio 1
taldekatzea:
Talde kooperatiboak

Argiari buruz historian zehar izan diren teoriei eta erabilerei buruzko informazioa jasoko dugu.

Zeregin honetan, argiarekin erlazionatutako teoria garrantzitsuenetako batzuk, teoria horien aurkitzaileak eta teoriak noizkoak diren ikasiko dugu.

Horretarako, zenbait pertsona ospetsuri buruzko informazioa bilatuko dugu, haien ekarpen zientifikoarekin erlazionatu beharko ditugu eta modu ordenatuan kokatu, historian. Denboraren lerro bat egingo dugu, taula itxura emanez; hor jasoko ditugu argiaren ezagutzari buruzko aurrerapen guztiak (deskargatu formatu editagarrian, odt-n, eta pdf-n).

Argiaren zientzia lau erronkatan

Argiaren ezaugarri garrantzitsuenetako batzuk ezagutzen lagunduko diguten erronkei aurre egiteko garaia da. Taldeka egingo dugu; lau galderari erantzun beharko diegu. Esperimentuen dosier honetan (deskargatu aurkezpen formatu editagarrian, odp-n, edo pdf-n) bildutako ikerketa dokumentalak eta esperimentalak egingo ditugu, eta taldearen koaderno zientifikoan jasoko ditugu egiten ditugun ikerketen emaitzak

Imagen motivadora de luz y color

Ikerketa motaren arabera, ikerketa dokumentalaren errubrika (deskargatu formatu editagarrian, odt-n, edo pdf-n) edo ikerketa esperimentalaren errubrika (deskargatu formatu editagarrian, odt-n, edo pdf-n) erabiliko ditugu gure arakatze-prozesuak nola egin jakiteko edo hobetzeko.

Erronka bakoitzean argiari buruzko alderdi garrantzitsu bat azalduko zaigu, eta amaierako ikuskizuneko saio ludikoaren edo magia-trukoaren oinarri izango dira.

Bi minutu pentsatzeko

Iraupena:
minutu batzuk
Taldekatzea:
bakarka

Argiak uhin gisa eta partikula gisa jokatzen duela ikusi dugu atal honetan. Argiarekin erlazionatutako fenomenoei zientzialariek historian zehar eman dizkien azalpenak zer nolako bilakaera izan duten ere ikusi dugu.

Reloj
Gralt. reloj-tiempo-artes-engranajes (CC0)

Bideoan ikusitako zerk eman dizu atentzio gehien? Zergatik?

Informazioa bilatzeari dagokionez, bilatu dituzu informazio-iturri osagarriak? Iturri fidagarriak aurkitzeko gai izan zarela uste duzu? Zer zailtasun eduki duzu? Nori eskatu diozu laguntza?

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)