Saltatu nabigazioa

Argi-laborategia

Sekuentzia honetako zereginetan zientzialari bihurtu gara. Haien antzera pentsatu dugu, esperimentuak egin ditugu, ondorioak atera, eta, azkenik, zientziak eguneroko bizitzan zertarako balio duen ikusi dugu

ExperInventos. 6 ILUSIONES Opticas Increibles - TRUCOS de Magia Visual

Zientziaz jakiteak mago bikain bilaka gaitzakeela ere ikasi dugu!

Ikuskizuna prestatzen

Iraupena:
6 saio
Taldeatzea:
talde kooperatiboak

Magia- eta zientzia-ikuskizuna presatzeko unea iritsi da. Erronkak taldeen artean banatuko ditugu. Talde bakoitza truko bat egiteaz (esperimentua, jantziak, testuak eta abar) eta eman nahi dugun azalpen zientifikoari laguntzeko poster zientifikoa prestatzeaz arduratuko da.

Espéctaculo de luz
LoggaWiggler. láser-mostrar-espectáculo-de-láser (CC0)

Lehendabizi poster zientifikoa egingo dugu (deskargatu formatu editagarrian, odt-n, edo pdf-n); egitea egokitu zaigun ikerketa azalduko dugu hor. Errubrika hau erabiliko dugu posterra egiteko eta emaitza ebaluatzeko (deskargatu formatu editagarrian, odt-n, edo pdf-n).

Ondoren, truko bat prestatuko dugu, zeinak argiari buruzko funtsezko ideia bat ikusteko balioko baitu.

Amaitzeko, ikuskizuna antolatzeko, rolak zereginen arabera prestatzea komeni da:

  • Aurkezlea; taldeak egingo duen trukoaren berri emango du.
  • Magoa; trukoa egiteaz arduratuko da.
  • Zientzialaria; funtsezko ideiak azalduko ditu poster baten laguntzaz.
  • Erreportaria; taldearen zereginari buruzko informazioa emango du bideo bat edo argazkiak erabilita.
  • Koordinatzailea; egitekoak eta emanaldiko materialak gainbegiratzeaz arduratuko da.

Ikuskizunaren aurretik, entseguak egitea komeni da. Horretarako, errubrika honen bidez (deskargatu formatu editagarrian, odt-n, edo pdf-n), azalpen zientifikoaren eta trukoaren koebaluazioa egingo dugu. Amaierako produktua ebaluatzeko ere balioko digu.

Trukoak eginez has dezakegu emanaldia, eta, ondoren, beste gela batean, zientziaren azoka egingo dugu, truko guztiak azaltzeko.

Ikus-entzuleen iritzia jaso dezakegu, emotikono bidezko inkesta baten bidez (deskargatu formatu editagarrian, odt-n, edo pdf-n).

Emanaldietako bideoak gelako blogaren bidez zabalduko ditugu.

Amaitzeko, taldearen koaderno zientifikoan superbotereen grafikoa aztertu eta, berriz ere, osatu egingo dugu. Hobetu dugu superbotereren bat? Zein?

Azken gogoeta

Iraupena:
30 minutu
Taldekatzea:
banaka

Gure bidaiaren azkenera iritsi gara. Amaitu da “Argia eta zientzia agertokira” sekuentzia.

Reloj
Geralt. reloj-tiempo-artes-engranajes (CC0)

Gure ikas-prozesuari buruz banakako gogoeta egiteko hartuko ditugu bi-hiru minutu. Gogora dezagun zer egin dugun, nola egin dugun, nola sentitu garen... Sekuentziak iraun duen bitartea gure egunerokoan egin ditugun oharrak kontsultatzen baditugu, errazagoa egingo zaigu galdera hauei erantzutea:

  • Zer ikasi dut sekuentzian zehar? Hau ikasi dut:............ Orain badakit nola egiten den........
  • Nola ikasi dut? Errazagoa izan zait ikastea kasu hauetan:........ Gutxiago kostatzen zait ikastea, baldin eta....
  • Norengandik, zertaz, norekin.... ikasi dut? Honek hau irakatsi dit:........
  • Nola erlazionatu naiz? Honi lagunduz: .... konturatu naiz honetaz:.... Honen laguntzari esker:......, hau lortu dut:.....
  • Nola sentitu naiz? Hau egin dugunean ondo sentitu naiz:......Ez ordea beste hau egin dugunean:....... Hau gustatu zait gehien:
  • Zer nabarmenduko nuke sekuentzian ikasitako guztiaz? Gehien honek harritu nau: Ez nuke sekula imajinatuko hau:....... Oso garrantzitsua iruditu zait hau:........ Sekuentziako ideia nagusi gisa hau nabarmenduko nuke:...............

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)