Saltatu nabigazioa

Engainatu egiten gaitu argiak?

Aurreko zereginean ikusi dugu objektuen kolorea objektuak xurgatzen eta islatzen duen uhin-luzeren araberakoa dela. Ondoko bideoan argiaren islapen propietateari esker nola sortzen den holograma ikus dezakegu.

Berta Martínez. Holograma de Beethoven (CC0)

Azken erronka honetan argiaren ahalmen hori aztertu eta izan ditzakeen erabilera praktiko batzuk ikusiko ditugu.

 

Argi-ilusioak

Argiak lerro zuzenean bidaiatzen du (2. erronka), eta islatu egiten da gainazal islatzaileekin talka egiten duenean, eta inguru batetik bestera pasatzerakoan, abiaduraz aldatu eta desbideratu egiten da, hau da, errefraktatu. Argiak hutsean bidaiatzen duenean (adibidez, izarrarteko espazioan) du abiadurarik handiena: 299.792.458 metro segundoko. Airean mantsoago bidaiatzen du, eta tenperaturak behera egin ahala halaxe egiten du argiaren abiadurak ere. 

La Diferencia entre la Reflexión y Refracción de la Luz | Videos Educativos para Niños (Youtube estándar)

Argia lerro zuzenean hedatzen da. Baina, haren noranzkoa eta abiadura aldatu egiten dira ingurune batetik bestera igarotzen denean (esaterako, airetik uretara, uretatik oliotara eta abar). Fenomeno horri errefrakzio esaten zaio, eta efektu optiko askoren kausa da, hala nola ispilatzeena. Fenomeno horiei buruzko informazioa bilatu eta gure glosariora gehituko dugu.

Ispilatzea edo errealitatea?

Iraupena:
saio 1
Zeregina:
talde kooperatiboak

Aurreko esperimentu batzuetan ikusi dugu objektuekin “talka” egiten duenean islatzen dela argia. Orain, berriz, argi-izpi bat ingurune batetik bestera pasatzen denean zer gertatzen den ikasiko dugu (adibidez, airetik uretara). Galdera honi ere erantzungo diogu: Aldi berean islatzeko eta errefraktatzeko gai da argia?

Berriz ere, gure esperimentuen dosierrera joko dugu, eta 6. esperimentuaren jarraibideak irakurriko ditugu: Islapena eta errefrakzioa. Ondoren, taldearen koaderno zientifikoko 32-34 orrialdeetan, prozesu osoan zer egin dugun idatziko dugu, marrazkiak egin eta argazkiak itsatsiko ditugu, datuak eskuratu eta ondorioak aterako ditugu. Amaitzeko, galderari erantzuteko gai izango gara.

Gehiago jakiteko

Argiari buruz asko ikasi dugun arren, egunerokoan erabiltzeko moduko propietate eta erabilera interesgarri asko ditu oraindik. Besteak beste, leiarrak, ispiluak eta fotonika. Hemen dituzue zenbait esteka, ikertzen jarraitu ahal izateko:

 "De la luz divina a la fotónica" artikulua

"Luz inteligente" izeneko bideoa

Bi minutu pentsatzeko

Iraupena:
minutu batzuk
Taldekatzea:
banaka

Argiaren propietateei buruzko sei esperimentuak egin eta gure ikuskizunerako trukoak diseinatu ondoren, banakako hausnarketa egingo dugu.

Reloj
Geralt. reloj-tiempo-artes-engranajes (CC0)

Zaila egin zaizu esperimentu bakoitzaren urratsei jarraitzea? Hala izan bada, zergatik izan dela uste duzu?

Behar bezala erantzuten diote erronkaren galderari idatzi dituzuen ondorioek?

Ikerketetatik ateratako emaitzak balio dute beste egoera batzuei aplikatzeko, edo kasu zehatz bakoitzerako bakarrik balio dute?

Gure ikerketek badute zientzialariek egiten dituztenen antzik?

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)