Saltatu nabigazioa

Argia eta zientzia agertokira

Argia eta zientzia agertokira” sekuentzian, zientziaren mundua ezagutuko dugu hurbilagotik: zientzialari bihurtuko gara, naturari buruzko zenbait fenomeno ikertuko ditugu, fenomeno horiek azaltzen dituzten legeak aztertuko ditugu eta legeak egiteko zer metodo erabiltzen diren ikasiko dugu.

Hain zuzen ere, optikaren eremua ikertuko dugu, argiak nola funtzionatzen duen ulertu ahal izateko.

Amaierako produktua magia zientifikoko ikuskizun bat izango da, eta magia-trukoek atzetik zer zientzia duten azaltzen saiatuko gara. Horretarako, trukoak eta “ilusioak” landuko ditugu eta zer fenomeno fisikoren bidez gertatzen diren erakutsiko dugu, esperimentu baten edo poster baten bidez. Emanaldia prestatu eta gure zikloko ikasleei aurkeztuko diegu. Argiari buruz ikasi duguna jasotzeko, portfolio bat ere egingo dugu.

Agujero negro
Event Horizon Telescope. Black hole - Messier 87 (CC BY-SA)

Proiektu honek lagunduko digu argiarekin eta haren ezaugarriekin erlazionatutako fenomenoak ezagutzen; metodo zientifikoa zer den ulertzen, eta erabaki egokiak hartzeko ebidentzietan oinarritutako irizpidea izaten, zientziaren antza izan dezakeen edozer informazio ez sinesteko. Amaierako lanean, honi guztiari buruzko hausnarketa egiten ere lagunduko diegu beste pertsona batzuei, eta, agian, zientziarekiko interesa pizten. Gure gaitasun zientifikoa garatzearekin batera, oinarrizko beste gaitasun batzuetan ere egingo dugu aurrera.

Baina nola egingo dugu? Talde-lanean. Zientzialari-talde bat izango gara!

Ekiteko prest?


Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Zer egingo dugu sekuentzia honetan?

Informazio gehiago nahi izanez gero, aurkezpen hau ikus dezkegu. Irakurri dugu sarrera eta arakatu dugu infografia, eta orain... prest gaude abenturari ekiteko? Erantzuna baiezkoa bada... aurrera!

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)