Saltatu nabigazioa

Magia edo zientzia?

Abenturari hasiera emateko, bideo bat ikusiko dugu. Irudi eta musikaren eraginez zalantza egingo dugu magia- edo zientzia-trailer bat den. Gozatu!

Nickolas Barris. International Year of Light 2015 Official Trailer HD

Zer iruditu zaigu? Hunkitu egin gaitu? Harritu? Sortu da galdera interesgarririk irudiak ikusterakoan? Zer ekarri digu gogora musikak? Bideo zoragarri hau Argiaren eta Argian Oinarritutako Teknologien Nazioarteko Urtea ospatzeko egin zen

2013ko abenduaren 20an urteko batzarra egin zuen Nazio Batuen Erakundeak (NBE), 68.a, alegia, eta 2015a Argian eta Argian Oinarritutako Teknologien Nazioarteko Urtea izendatzea erabaki zuen. Argiaren Nazioarteko Urtearekin gizarteari adierazi nahi zaio zer nolako garrantzia duten gaur egungo munduan argiak eta harekin erlazionatutako teknologiek: besteak beste, hain garrantzitsuak diren energia, hezkuntza, osasuna eta komunikazioaren eremuetan

http://www.luz2015.es/presentacion.php

 Argia izango da gure sekuentzia didaktikoaren gaia. Fisikaren, zientziaren munduan sartuko gara. Prest?

Guardar

Guardar

Guardar

Zer da zientzia?

Gizakiak, gizateriaren sorreratik, magia zela uste izan du ulertezinak egiten zitzaizkion naturako fenomenoak. Hala, esate baterako, Eguzkia, Ilargia, ekaitzak izaki gorenak edo jainkoak zirela uste zuten, eta haien apetaren arabera sortzen zituztela eguna edo gaua, tximistak eta abar.

“Sinesmen magiko” horiek egiatzat jo zituzten gizarte askok denbora luzean. Hala ere, beti izan dira pentsaera logikoago, kritikoago eta sortzaileagoa izan duten pertsonak, eta zalantzan jarri izan dituzte sinesmen horiek, ikertu egin dute eta frogatzen saiatu dira modu arrazoituan fenomeno horien benetako zerizana. Zientzialariez ari gara.

CuriosaMente . ¿Qué tiene de especial la ciencia? - CuriosaMente 15 (CC BY)

Zientzia ezagutzaren adar bat da, eta gertaerak ikertu, esperimentatu, aztertu eta interpretatuta, errealitatea ulertzeko eta azaltzeko balio duten patroiak, legeak eta abar sortzen ditu etengabe. Ezagutza hori behin-behinekoa eta baliozkoa izango da, beste ezer aurkitu bitartean. Argibide gehiago Wikipedia.

Metodo zientifikoa

Metodo zientifikoa prozesu bat da, eta balio du fenomenoak azaltzeko, gertaeren arteko erlazioak ezartzeko eta munduko fenomeno fisikoak azaltzea eta, ezagutza horiei esker, gizakiarentzat baliagarriak izango diren erabilerak eskuratzea ahalbidetuko duten legeak adierazteko.

Zientzialariek metodo zientifikoa erabiltzen dute modu planifikatuan lan egiteko metodo gisa.

Metodo zientifikoaren urratsak

Zientzialari baten gisara jarduteko, informazioa bilatu, hipotesiak egin, ikertu eta esperimentatu, eta azalpenak osatu beharko ditugu, eta, gero, gure ondorioen berri eman. Hain planifikatuta dagoen jarduera horri esaten zaio metodo zientifikoa, eta helburu hau du: fenomenoak azaltzea, gertaeren arteko erlazioak ezartzea eta fenomeno horiek azaltzea eta, ezagutza horiei esker, gizakiarentzat baliagarri izango diren erabilerak eskuratzea ahalbidetuko duten legeak adieraztea. Infografia honetan dituzu zehaztuta urratsak.

Aldez aurreko ezagutza

Iraupena:
saio 1
Zeregina:
banaka

Zeregin honek aurreko bideoarekin du zerikusia. Gure arreta jarri beharko dugu proban, eta, gainera; zientziari eta zientzialariei buruz zenbat dakigun pentsatu beharko dugu, galdera hauei erantzunez (formatu editagarrian, odt-n, eta pdf-an)

Galderei erantzundakoan, gure erantzunei eta egindako aurkikuntzei buruz hitz egingo dugu ikasgelako taldean.

Taldearen superbotereak

Iraupena:
saio 1
Taldekatzea:
talde kooperatiboak

Proiektu honetako zeregin gehienak egiteko talde-lanean arituko gara eta taldean ikasiko dugu. Talde bateko partaide izango gara sekuentzia osoan. Izen bat jarriko diogu gure taldeari, eta logo edo marrazkiren bat ere egin dezakegu taldea irudikatzeko. Talde kooperatiboetarako oinarrizko gida hau (formatu editagarrian, odt-n, eta pdf-n)  ere erabil dezakegu, eta eskueran eduki beti.

Orain, taldeko kide bakoitzak zer indar dituen definitu beharko dugu. Guztiok ditugu gaitasun edo superbotereak. Benetako zientzialariak izateko ezinbestekoa da dohain batzuk edukitzea edo haiek garatzen saiatzea. Horietako batzuk dira: jarraikitasuna, jakin-mina, sen kritikoa, irudimena eta irekitasuna.

 .

Orain gure “superbotere zientifikoak” aztertuko ditugu, eta zer mailatan gauden adieraziko dugu. Hautatutako bost superbotereen ezaugarriak irakurriko ditugu, eta fitxa honetan, (formatu editagarrian, odt-an, eta pdf-n) superbotere bakoitza kolore batez margotuko dugu; gure ustez bakoitzean zer maila dugun, horraino.

Barra-grafiko bat aterako zaigu, eta hasierako ebaluazioaren emaitzak ikusteko balioko digu; gure taldeko gainerako kideekin partekatuko dugu.

Badugu guztion artean sekuentzia honen erronkari aurre egiteko nahikoa superbotere? Ziur baietz!

Amaitzean, berriz ere ebaluatu egingo dugu geure burua aurrerapenik egin dugun jakiteko.

“Elkarrekin apartak izan gaitezke!” atalean, benetako talde bat izatea zer den ikasiko dugu.

Talde-lana antolatzea

Iraupena:
saio 1
Taldekatzea:
talde kooperatiboak

Eginak ditugu jada taldeak eta aztertu ditugu gure botereak. Baina sekuentzia honetako erronkari aurre egiteko –zientzialari gisa arituko gara– eta sekuentziako zeregin guztiak burutzeko, ezinbestekoa da gure lana nola antolatuko dugun erabakitzea.

Horretarako, hauek erabiliko ditugu:

Taldearen koaderno zientifikoa

Egiten ditugun ikerketen emaitzak jasoko ditugu hor, zientzialariek bezala, eta atal bakoitzean zer ikasi dugun adieraziko dugu ideia nagusiak azpimarratuta. Bestetik, glosario bat ere osatuko dugu, eta gaiari buruzko terminologia garrantzitsuena jasoko dugu glosarioan.

Ikasgelaren bloga

Sekuentziak irauten duen bitartean, egindako lanak eta hausnarketak zabaltzen arituko gara. Blog batean sarrerak egiteko errubrika (formatu editagarrian, odt-an, eta pdf-n) izango da sarrera bakoitza idazteko izango dugun erreferentzia.

Bloga idazteko gomendioak

Blog batean edo beste edozein leku publikotan idazteak agerian uzten gaitu, besteen “begien bistan” uzten gaitu, eta, beraz, garrantzitsua da oinarrizko arau batzuk betetzea:

Orientabide horiek gure blogaren irudi onari eusten lagunduko digute eta gure lana ezagutarazten

Hausnaketa egunerokoa

Sekuentziako atal bakoitza bukatzen dugunean, egindako lanari buruzko hausnarketa egingo du banaka: zer prozesu jarraitu den, zer zailtasun izan ditugun, zer ikasi dugun... Eskolako koadernoa; Google Driveko dokumentu bat edo horrelako beste tresnaren bat erabil dezakegu gure hausnarketak jasotzeko.

  1. Azala egingo diogu koadernoari (formatu editagarrian, odt-an, eta pdf-n) taldearen izena idatzi eta logoa marraztu, gure izenak jarri eta, jakina, gutako bakoitzaren superbotereak jaso. Egindakoa bateratu, eta zientziari buruzko ideia nagusien atala bete eta metodo zientifikoaren urratsei buruzko eskema bat egingo dugu. Glosarioan, berriz, zientziaren definizioa idatziko dugu.
  2. Blog bat sortuko dugu, aurretik ez badugu.
  3. Hausnarketa-egunerokoa zer euskarritan egin aukeratuko dugu.

Bi minutu pentsatzeko

Iraupena:
minutu batzuk
Taldekatzea:
bakarka

Atal honetan, gure superbotereak esploratu ditugu, talde gisa antolatu gara eta gure koaderno zientifikoari ekin diogu. Horretaz gain, zientziari eta zientzian erabiltzen den ikerketa-metodoari buruz ere ikasi dugu (metodo zientifikoa).

Reloj
Geralt. reloj-tiempo-artes-engranajes (CC0)
  • Gustura zaude sortu duzuen taldean? Zergatik?
  • Zure zein dohain nabarmenduko zenuke zereginetan taldeari laguntzeko moduko gaitasun gisa?
  • Zientzialari batek eduki behar dituen gaitasun horietatik guztietatik zein uste duzu dela garrantzitsuena? Gaitasun hori garatu beharrean zaudela uste duzu?


Creado con eXeLearning (Ventana nueva)