Saltatu nabigazioa

Nola sortzen dira eklipseak?

Lehenengo erronka gaindituta! Ikerketa dokumental txiki bat egin eta pentsatu dugu jada ikuskizunean lehenengo truko gisa zer egin. Orain bigarrena lantzera! Argiaren ezaugarriak ikertzen jarraituko dugu. Kasu honetan, argiaren desplazamenduari buruz ikertuko dugu.

Luces en la orquesta
Fir0002. Classical spectacular laser effects (CC BY-NC)

Aurreko atalean zer argi-iturri natural eta artifizial dauden ikusi dugu. Iturri horiek ematen duten argia lerro zuzenean eta abiadura bizian higitzen da, eta irudian ikusten dugunez, bidean zer objektu topatzen dituen era batera edo bestera jokatzen du.

 

Argia eta itzalak

Itzala argirik gabeko eremu bat edo proiekzio ilun bat da, eta objektu opaku batek argiari pasatzen uzten ez dioenean gertatzen da. Argia lerro zuzenean hedatzen denez, itzalak beti du itzala sortzen duen objektuaren profilaren antzeko itxura. Itzala sor dadin ezinbestekoa da argia.

Figuras y sombras
rawpixel. pexels-photo (Jabari publikoa)

Argiarekiko duen portaeraren arabera, gorputz argiztatuak honela sailkatzen dira: gardenak: argiari pasatzen uzten diote eta garbi samar ikusten uzten dute; zeharrargiak: argiari pasatzen uzten diote, baina ez beste aldean dagoena ikusten, eta, azkenik, opakuak: ez diote argiari pasatzen uzten. Frogatuko dugu?

Gorputzak eta argia

Iraupena:
3 saio
Zeregina:
talde kooperatiboak

Gorputzek argiarekin nola jokatuko dutela uste dugu? Galdera horri erantzuteko, lehendabizi argiaren ezaugarriei buruzko egiaztapen batzuk egin beharko ditugu: nola higitzen den, argiarekin gorputzek nola jokatzen duten, zer fenomeno sortzen diren...

Lau esperimentu egingo ditugu; esperimentuen dosierrean ditugu azalduta.

  • 1. esperimentua. Nola bidaiatzen du argiak?
  • 2. esperimentua. Gorputz guztiak zeharkatzen ditu argiak?
  • 3. esperimentua. Itzalak desberdinak dira gorputzen arabera?
  • 4. esperimentua. Zer egoeratan da itzala garbiagoa eta handiagoa?

Baina hasi aurretik, argiari buruzko baieztapen batzuk egia ala gezurra diren erantzungo dugu banaka. Koaderno zientifikoaren 12. orriko "Argiari buruzko hipotesia" fitxan jasoko ditugu gure erantzunak.

Baieztapen horiek izango dira frogatu beharreko hipotesiak. Hori da metodo zientifikoaren abiaburua. Zorrotz jarraituko diegu esperimentuaren prozedurak adierazitako urratsei: behatu, erregistratu eta aztertu egingo ditugu datuak, hasierako gure ideiak egokiak edo desegokiak diren egiaztatuko dugu eta ikerketa-prozesuaren ondorioak aterako ditugu taldeka. “Ikerketa esperimentala” izeneko fitxan jasoko dugu esandako guztia; taldearen koaderno zientifikoan aurkituko dugu fitxa hori.

Orain arte argiari eta itzalari buruz ikasitakoa kontuan hartuta, eklipseak nola eta zergatik gertatzen diren azalduko dugu. Bi eklipse mota daude: eguzki-eklipsea eta ilargi-eklipsea. Bila dezagun bi eklipse horiei buruzko informazioa. Horretarako, bideo hau edo beste hau ikus dezakegu. Beste iturri fidagarri batzuetara ere jo dezakegu informazio bila. Lortzen ditugun datuekin, konparatu eta egiaztatu izeneko fitxa beteko dugu (deskargatu formatu editagarrian, odt-n, edo pdf-n).

Orain, eklipseak nola sortzen diren badakigunez, bi eklipse motak irudikatzeko maketa txiki bat egin dezakegu taldeka. Esteka honetan maketa bat modu errazean nola egin azaltzen da ingelesez. Gaztelaniaz nahiago badugu, hemen beste webgune bat: Creando eclipses en el aula.

Bi minutu pentsatzeko

Iraupena:
minutu batzuk
Taldekatzea:
banaka

Bigarren erronkan eklipseen inguruan ikertu dugu. Galderari erantzuteko gai izango gara orain?

Reloj
Geralt. reloj-tiempo-artes-engranajes (CC0)

Hausnartu dezagun:

Ikerketa esperimentala egin ondoren, zure hipotesiak baieztatu dira? Datuen erregistroa baliagarria izan da ondorioak atera ahal izateko? Zergatik?

Eklipsea maketaren bidez irudikatzeak fenomenoa hobeto ulertzen lagundu du? Maketa egite prozesuan, zailtasunik?

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)