Saltatu nabigazioa

Zergatik da nire jaka urdina eta zurea berdea?

Aurreko erronkan, argia nola hedatzen den, itzalak nola sortzen diren eta argiari pasatzen uzten dioten edo ez kontuan hartuta, gorputzak nola sailkatzen diren ikusi dugu.

Gorputz horiek koloretakoak ikusten ditugu, nahiz eta zeharrargiak, opakuak edo gardenak izan. Zergatik?

Argiaren koloreak

Erabateko iluntasunean, argi-izpi bat ere iristen ez den lekuan, ezin dugu ezer ikusi. Baina argi zuriko esku-argi bat pizten badugu, objektuak eta haien koloreak bereizten hasiko gara.

Argi zuria izan ordez beltza balitz (ultramorea), hau da, argi ikusgaiaren tartetik kanpo dagoena, zer kolore ikusiko genituzke? Hilketak ikertzen dituzten detektibeak bagina, argi zuriarekin sekula ikusiko ez ditugun gorputz-substantziak aurkituko genituzke objektuetan. Ikus dezagun bideo hau.

CuriosaMente. ¿Qué es la luz? ¿Por qué vemos colores? - CuriosaMente 30 (CC BY-SA)

Argiaren propietateetatik biri esker gara gai koloreak ikusteko: xurgapena eta islapena. Gorputz guztiak uhin elektromagnetikoak xurgatzen eta islatzen dituzten substantziez osaturik daude; hau da, koloreak xurgatzen eta islatzen dituzte.

Atera diezazkiokegu koloreak argiari?

Iraupena:
saio 1
Taldekatzea:
talde kooperatiboak

Argi zuria nola deskonposatzen den egiaztatuko dugu, argiaren islatze-ahalmena erabilita. 5. esperimentua da hau: Atera diezazkiokegu koloreak argiari?  Esperimentuen dosierreko agiri honetan dago azalpena, eta Koaderno zientifikoko 28-30 orrialdeetan, berriz, ikusitakoa eta azaldutakoa jasotzeko erabiliko dugun ikerketa-fitxa.

Demostratu dugu kolore zuria espektro ikusgaiko oinarrizko koloreez osatuta dagoela. Argi zuriak gorputz bat argitzen duenean, kolore guztiak edo batzuk islatuko ditu gorputz horrek, edo bat ere ez. Zuria ikusten badugu, kolore guztiak islatzen dituelako da. Baina, aldiz, objektua beltz ikusten badugu, esan nahi du erradiazio elektromagnetiko guztiak (argi ikusgai guztiak) xurgatzen dituela eta ez duela bakar bat ere islatzen. Esate baterako, marrubi bat gorri ikusten dugu, begiak frutak islatzen duen argi gorria baino ikusten ez duelako, gainerako koloreak xurgatu egiten baititu, eta gorria soilik islatu.

Bi minutu pentsatzeko

Iraupena:
minutu batzuk
Taldekatzea:
banaka

Hirugarren erronkan koloreak jasotzeko argiaren beharraz ikasi dugu eta fenomenoa nola funtzionatzen duen ikertu dugu.

Reloj
Geralt. reloj-tiempo-artes-engranajes (CC0)

Hausnartu dezagun:

Egindako esperimentuak islapena eta xurgapena kontzeptuak ulertzeko lagungarriak izan dira? Hala izan bada, laguntza eskatu duzu edo zurekasa informazio gehiago bilatu duzu?

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)