Saltatu nabigazioa

Zergatik egiten dute distira ipurtargiek?

Galdera horri erantzuteko argi-iturriak ikertu behar ditugu. Badakigu Eguzkiak sortzen duela argia, baita tximistek, suak, gure logelako bonbillak, ilunpetan distira egiten duten eskumuturrekoek eta bolalumak eta abar ere.

Medusa azul
PublicDomainPictures. Medusa azul (Dominio público)

Baina, hara! Izaki bizidun batzuek ere sor dezakete argia! Irudian, argia egiten duen marmoka bat ikusten dugu itsasoan. Biolumineszentea da. Zer esan nahi du horrek? Nola da posible?

Argi-iturriak

Eguzkiak Lurra argitzen du sorreratik beretik. Lurrean bizitza egon dadin lagundu du, eta bere erritmoak ezarri ditu: argi- eta iluntasun-aldiak, alegia. Bizitzarako eta giza jarduerarako ezinbestekoa da argia. Horrenbestez, gizakiak argi-iturriak kontrolatu eta argia sortzeko moduak asmatu nahi izan ditu beti.

Naturan, oso bero dauden objektuekin, erreakzio kimiko batzuekin, hala nola errekuntzarekin, edo deskarga elektrikoekin, esate baterako ekaitzetan izaten diren tximistekin, sortzen da argia. Argi-iturri naturalak dira horiek.

Gure herri eta hirietan, gure etxeetan, ilunduta ere beti dugu argia. Argia sortzeko gai diren tresnak sortzen ikasi dugu. Argi-iturri artifizialak dira horiek.

Izaki bizidun argidunak

Iraupena:
2 saio
Taldekatzea:
talde kooperatiboak

Ipurtargiek argia egiten dute, argi-iturri natural bat dira. Zenbat gehiago ezagutzen ditugu? Paper batean bi zutabe egingo ditugu, eta bi argi-iturriak sailkatu eta zerrendatzeko: naturalak eta artifizialak

Argi-iturri bakoitzak espektro elektromagnetikoan aztarna bat duela egiaztatzeko, espektroskopio bat egin dezakegu. “Un universo de luz. Experimentos” izeneko dokumentua deskargatu dezakegu, eta “A la caza de espectros” izenburua duena egin.

Informazio-bilaketa horretan ziur termino hauek agertu zaizkigula: fluoreszentzia, fosforeszentzia edo lumineszentzia. Talde bakoitzak termino horien definizioak idatzi beharko ditu taldearen koaderno zientifikoaren glosarioan.

Argia egiten duten zenbat izaki bizidun aurkitu ditugu? Oraintsu, argia egiten duten izaki bizidun gehiago aurkitu dira. Zientzialariak oso interesaturik dauden biolumineszentziak eta biofluoreszentziak nola funtzionatzen duten ulertzen, gure gorputz barrua aztertzeko medikuntzako tresna gisa erabili ahal izateko. Biolumineszentzia da organismo bizidun batek, bere barnean gertatzen den erreakzio kimiko bati esker, ikusteko moduko argia egin eta igortzea.

Studies Weekly. La Luciernaga (Youtube estándar)

Marmokek eta ipurtargiek bakarrik egiten al dute argia? Ikerketa dokumental bat eginda erantzungo diogu galdera horri. Taldearen koaderno zientifikoko agiri hau erabiliko dugu.

Argia egiten duten lurreko eta itsasoko izaki bizidunei buruzko informazioa bilatuko dugu. Aurkitutako datuekin horma-irudi bat egingo dugu, eta informazio hau emango dugu:

  • Izaki bizidunaren izena.
  • Non bizi den.
  • Zer koloretako argia egiten duen.
  • Zertarako balio du biolumineszentziak?
  • Gizakiak substantzia hori zerbaitetarako erabiltzen du?

Oso garrantzitsua da informazio-iturri fidagarrietara jotzea. Hori ziurtatzeko iturrien fidagarritasun-txantiloia (deskargatu formatu editagarrian, odt-n, edo pdf-n) erabiliko dugu.

    Espektroskopioa erradiazio baten espektroa lortu eta aztertzeko tresna da. Argi-iturri erregular bat ematen duen zirrikitu bat du, eta argi-izpiak jaso eta paraleloan jartzen dituen kolimadorebat. Argi-izpiak prisma batera bideratzen dira, eta, hura zeharkatu ondoren, lente batean jasotzen dira, eratzen den espektroa aztertzeko.

    Bi minutu pentsatzeko

    Iraupena:
    minutu batzuk
    Taldekatzea:
    bakarka

    Lehenengo erronka honetan, argia egiten duten izaki bizidunei buruzko lehenengo ikerketa dokumentala egin dugu.

    Reloj
    Geralt. reloj-tiempo-artes-engranajes (CC0)

    Hausnartu dezagun minutu batzuetan: Ikerketa hasi aurretik, zer pentsatzen zenuen izaki bizidun argidunei buruz? Eta orain zer pentsatzen duzu?

    Aldatu al da ezer zure pentsamendua? Partekatu gainerakoekin

    Creado con eXeLearning (Ventana nueva)